ONDASUNEN ZIURTAGIRIA (KANPO ZEINUAK)
Xedea | Eskaera egileak dituen eta Udalaren erregistro administratiboetan dauden ondasunak azaltzen dituen ziurtagiria. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA |
Aurkezteko modua | SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | Mugagabea. |
Administrazio isiltasunaren izaera | Onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak. |
Beharrezko dokumentazioa | - Eskaera orri orokorra (eskaeraren arrazoiak azalduko dira bertan). |
Tasen zenbatekoa | 2,30 euro/orriko azken bosturtekoaren barneko datari badagokio. Aurreko bosturtekoari badagokio, lehen orriak 2,95 euro, eta hamar urtetik pasatzen den urte bakoitzeko, 2,20 euro gehituko zaizkio lehen orriari |
Tramitazio-epea | 3 hilabetekoa |
Web |
Oharrak
HAZan eskatu eta handik hiru lanegunera (astelehenetik ostiralera), dokumentua jaso ahal izango da errenta eta ordainarazpen zerbitzuan (Udaletxean, 1. solairua) beharreko tasa ordaindu ondoren, hala behar badu.
Ziurtagiria interesatua ez den pertsona batek jaso behar badu, interesatuaren baimena aurkeztu beharko du haren NANaren fotokopiarekin batera.
Ondasunen ziurtagiria adin txikiko bati badagokio, aitak, amak edo tutoreak eskatu beharko du, eta familia liburua aurkeztu beharko du jasotzeko.
Eskaera egilea udal ogasunaren zorduna bada, hiru (3) hilabeteko epea beteko da ziurtagiria emateko.
Erlazionatutako dokumentuak
- Eskaera orri orokorra [DOC]
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago