ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPENAK ETA HOBARIAK
Xedea | ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPEN ETA HOBERIEN ONURADUN IZATEA (IKUS OHARRAK) . |
---|---|
Unitate tramitatzailea | HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA |
Ebazpen organoa | Hobariak: Hiri-bultzada, Ekonomia eta Ogasuneko Zinegotzi-Ordezkaria, Gipuzkoako Foru Aldundiak txostena egin ondoren. |
Aurkezteko modua | SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | Mugagabea. |
Administrazio isiltasunaren izaera | Ez onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak. |
Beharrezko dokumentazioa | Zergak ordaintzeagatik aplikatu beharreko salbuespena-hobaria eskatzeko orria, honako hauek aurkeztuta: HOBARIAK: 1.-Zergaren kuota osoaren %60eko hobaria, aplikatu beharreko zergaldiari dagokion sortze datan eta haien ohiko etxebizitza den ondasun higiezinari dagokionean familia ugarien titularrak diren subjektu pasiboen alde. Dena den, ez da hobaririk aplikatuko, familia unitateko kide kopurua edozein delarik, baldin eta ohiko balio katastralak 285.138,37.-€-ko kopurua gainditzen badu (edo 324.606,39.-€-koa gainditzen badu balio katastralean garajearen balioa sartuta baldin badago), eta familia ugariko titular diren subjektu pasiboak beste etxebizitzetako eskubide osoko jabeak badira, etxebizitza udalerrian bertan edo udalerritik kanpo kokatuta badago, %50etik gorako titulartasun-portzentajean, eta/edo titulartasunaren portzentajeen katastro balioaren batuketa 100.000 €-tik gorakoa bada. Alde horretatik, familia ugariko titular guztien ondasunak hartuko dira kontuan, haien titulartasun jabetza dena delakoa ere (pribatiboa edo irabazpidezkoa). Interesatuak eskatuta emango da hobaria, eta honako dokumentazio hau aurkeztuko du eskariarekin batera: - Ondasun higiezinaren identifikazioa - Eskaera egilearen NANa *Eusko Jaurlaritzari Familia Ugariko titularraren izaeraren kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio Irungo Udalari, inprimaki honekin batera Familia Ugariaren titulua aurkeztu beharko da. *Beste administrazio publikoei bestelako etxebizitzen jabetasunari buruzko informazioa ematen ez bazaio Irungo Udalari, inprimaki honekin batera etxebizitzen jabetasuna egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Hobari hau mantendu egingo da subjektu pasiboak familia ugariaren titular izateari uzten ez dion bitartean. Eskatzen den dataren hurrengo ekitalditik aurrera hasiko da hobari honen kontzesioaren eragina, eta ez du atzeraeraginik izango. 2.- Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria babes publikoko etxebizitza eraiki berrietarako, proiektuan eta erregistroan horietara atxikitako garajeak eta trastelekuak barne, 3 urteko epean, behin betiko kalifikatiboa ematen denaren ondorengo zegalditik zenbatuta. Interesatuak eskatuta emango da hobari hori, irauten dituen hiru zergaldiak amaitu aurretik edozein unetan egin ahal izango da eskaera, eta eskatu ondoko zergalditik aurrera izango du eragina, hala behar badu. Aurkeztu beharko da: - Babes ofizialeko etxebizitzaren Betiko Kalifikazioa, etxebizitza IRUNVIk sustatu duenean izan ezik. - Etxebizitzaren eskritura. 3.-Ondasun higiezinen zergaren kuotaren osoaren %50eko hobaria, eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak ipini badira, beti ere instalazio horiek ipintzea indarrean dagoen legeriak derrigortzen ez badu. Hobari honen iraupena hiru urtera luzatuko da, instalazioa egiten denetik, eta hobari hori aplikatzekotan, beroa sortzeko instalazioek administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak edo berokuntzako eta ur bero sanitarioko sistemak (UBS) eduki behar dituzte. Hobari hau aplikatzeko, interesatuak eskaera egin beharko du. Eskaera 3 urteko zerga-aldia amaitu baino lehen egin beharko da eta, hala badagokio, eskaera egin ondorengo zerga-alditik aplikatuko da. Aurkeztu beharko da: Eskumena duen Administrazioak instalazioak homologatzen dituela egiaztatzen duen dokumentua. 4- Gazteek Irunen etxebizitzak alokatzea bultzatzeko, Udalak horretarako onartzen duen dekretuaren barruko etxebizitzek % 50eko hobaria izango dute. 5.- Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, Eusko Jaurlaritzaren 2013ko abenduaren 23eko 466/2013 Dekretu bidez etxebizitza hutsei buruz onartutako Bizigune programaren barruan edo antzekoak diren beste foru edo udal programa batzuen barruan erabilera-lagapena duten ondasun higiezinei dagokienez. aurkeztu beharko da Eusko Jaurlaritzaren BIZIGUNE “Etxebizitza Hutsen Programa”ren aldeko lagapen-agiria. *Alokabide-ri kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio Irungo Udalari, inprimaki honekin batera aurkeztu beharko da Eusko Jaurlaritzaren BIZIGUNE “Etxebizitza Hutsen Programa”ren aldeko lagapen-agiria eta programa honen barruan egindako lehenenengo alokairu kontratua. 6.- A edo B mailako efizientzia energetikoaren etiketa duten ondasun higiezinek zergaren kuotaren ehuneko hauen adinako hobaria izango dute: - A mailakoek: % 50 - B mailakoek: % 40 Efizientzia energetikoaren etiketa lortu eta hiru urte iraungo du hobariak. Interesdunaren eskariz emango da hobaria. Hobariak irauten duen hiru zergaldiak bukatu aurreko edozein unetan egin ahalko da eskaera, eta, zer zergalditan eskatzen den, hurrengotik aurrera izango ditu ondorioak. Aurkeztu beharko da: Eskumena duen Administrazioak instalazioak A edo B mailako efizientzia energetikoaren etiketa dutela homologatzen dituen egiaztatzen duen dokumentua. 7.- Nekazaritza kooperatiben eta lurraren ustiapen komunitariorako kooperatiben landa ondasunek kuota osoaren % 95eko hobarirako eskubidea izango dute, 2/1997 Foru Arauaren 26.4. artikuluak finkatzen dituen baldintzetan. * 1. eta 2. puntuetan araututako hobariak ez dira bateragarriak elkarren artean, eta horrenbestez, horietako bakar bat aplikatzea erabaki behar da biak izateko eskubidea izanez gero. ** 3. eta 4. puntuetan araututako hobariak ez dira bateragarriak elkarren artean, eta horrenbestez, horietako bakar bat aplikatzea erabaki behar da biak izateko eskubidea izanez gero. SALBUESPENAK: Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 12/1989 Foru Arauaren 4. artikuluak (eta Tokiko Zerga Sistema Berritzeko martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauaren aldaketak), irabazi asmorik gabeko erakundeen eta babesletzarekiko zerga pizgarrien Zerga Erregimenaren inguruko 3/2004 Foru Arauaren 17. artikuluak, eta bide azpiegituren erabilera kanona arautzen duen eta “Bidegi” Foru Elkarte Publikoaren zerga erregimen juridikoarena. |
Lege-araudia | Indarrean dagoen Udal Ordenantza. |
Tasen zenbatekoa | Ez dago. |
Tramitazio-epea | 6 hilabetekoa |
Web |
Oharrak
Salbuespenak eta hobariak eduki ahal izateko, ezin izango da Udal Ogasunaren zordun izan, eta egunean edukiko da dagozkion zerga eta prezio publiko guztien ordainketa.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago