OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - ZINTARRIA BEHERATZEA ETA ESPALOIA SENDOTZEA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea Igarobidea izateko beharrezkoak diren espaloiaren zintarria beheratzeko obrak egiteko lizentzia lortzea.
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Hirigintza eta Ingurumeneko Unitate Administratiboa.
Ebazpen organoa Hirigintza eta Ingurumeneko Zinegotzi-ordezkaria.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...)
- SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea
Administrazio isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Igarobidea jartzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa - Obra txikirako lizentzia eskatzeko orria.
- Parte hartuko duten gremio guztien aurrekontuak, eskulana eta materialak (BEZ gabe) barne.
Lege-araudia -Igarobideen ordenantza.
-Hiri Antolamendurako Plan Orokorra.
Tasen zenbatekoa Zerga: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe. O.F.ean ikusi gainerako zergak. Eta 55,20 euroko tasa 6.010,12 eurotik gorako aurrekontuetarako.
Tramitazio-epea Hilabete batekoa
Web

Oharrak

-Batera tramitatuko dira obrak egiteko baimena eta igarobiderako baimena.

-Igarobidea izateko baimenaren jakinarazpena jaso ondoren soilik hasi ahal izango da zintarria eta espaloia egokitzeko obrak egiten.

-Arau orokor gisa, hiru hilabeteko epea emango da obrak egiten hasteko eta sei hilabetekoa erabat bukatzeko.

-Bide publikoa merkantzia, hondakin, lur, hondar, eraikuntza material, hesi, aldamio, edukiontzi eta abarrez okupatu behar bada, bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatu beharko da.

-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.

X