OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - OLANAK, ERROTULUAK, ISPILUAK, PIBOTAK ETA ANTZEKOAK JARTZEA
Xedea | Errotuluak, olanak, ispiluak, pibotak eta antzekoak jartzeko 150.000 euroko aurrekontua edo txikiagoa duten obrak egiteko lizentzia lortzea. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA Hirigintza Diziplina eta Jarduera Unitatea. |
Ebazpen organoa | Hirigintza eta Ingurumeneko Zinegotzi-ordezkaria |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...) - SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | Mugagabea |
Administrazio isiltasunaren izaera | Onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Olanak, ispiluak, pibotak, errotuluak eta antzekoak jartzeko obra txikiak egiteko interesa duten pertsona guztiak. |
Beharrezko dokumentazioa | - Obra txikirako lizentzia eskatzeko orria. - Parte hartuko duten gremio guztien aurrekontuak, eskulana eta materialak (BEZ gabe) barne. - Fatxadaren altxaeraren krokis mugatua, elementuaren kokalekua eta neurriak adierazita eta, errotuluaren kasuan, hartan jarri beharreko testua. - Kokalekuaren planoa 1/100 eskalan. |
Lege-araudia | -Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. |
Tasen zenbatekoa | Zerga: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe. O.F.ean ikusi gainerako zergak. Eta 55,20 euroko tasa 6.010,12 eurotik gorako aurrekontuetarako. |
Tramitazio-epea | Hilabete batekoa |
Web |
Oharrak
- Obra lizentzia beharko da euskarria behar duen edozein letrero edo kartel jartzeko, itsasgarri hutsak direnak salbu. Era berean, lizentzia eskatu beharko da garaje pribatuetara sarbidea/irtenbidea errazteko bide publikoan ispiluak (hiri altzariak) jarri ahal izateko.
- Ispiluak, pibotak eta antzekoak jartzeko obra txikirako lizentzia lortu ahal izateko, igarobide lizentzia edukiko da jadanik edo, hala behar badu, batera eskatuko dira.
- Olanak, errotuluak eta antzekoak jartzeko obra txikirako lizentzia lortu ahal izateko, jarduera lizentzia edukiko da jadanik edo, hala behar badu, batera eskatuko dira jarduera lizentzia eta obra lizentzia.
-Bide publikoa merkantzia, hondakin, lur, hondar, eraikuntza material, hesi, aldamio, edukiontzi eta abarrez okupatu behar bada, bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatu beharko da.
-Arau orokor gisa, hiru hilabeteko epea emango da obrak egiten hasteko eta sei hilabetekoa erabat bukatzeko.
-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako udal tramiteak
- AKTIBITATE BATEN IREKIERAREKIN ERLAZIONATUTAKO EGOKITZAPENEKO OBRA TXIKIAK EGITEKO LIZENTZIA
- AKTIBITATE SAILKATUAK - AKTIBITATE LIZENTZIA OBRAREKIN EDO OBRARIK GABE ETA HASIERAREN AURREKO KOMUNIKAZIOA (Lizentzia behar duten aktibitateak - 3/1998 Legearen II.A eranskina)
- AKTIBITATE SAILKATUAK - AKTIBITATEAREN AURRETIKO KOMUNIKAZIOA (Komunikazioa soilik behar duten aktibitateak - 3/1998 Legearen II.B eranskina)
- AKTIBITATE SAILKATUAK - ALDEZ-AURREKO KONTSULTA
- BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - MERKATARITZA, ALTA EDO EGUNERATZEA
- BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - MERKATARITZA, BAJA
- BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - OSTALARITZA, ALTA EDO EGUNERATZEA
- BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - OSTALARITZA, BAJA
- BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA: APARKALEKUAK - OSTALARITZA, ALTA EDO EGUNERATZEA
- BIDE PUBLIKOA OKUPATZEKO BAIMENA ANDAMIO, EDUKIONTZI, HESI ETA ANTZEKOEKIN
- IGAROBIDE BAIMENA
- IGAROBIDEAK - ALDEZ AURREKO KONTSULTA
- OBRA TXIKIKO LIZENTZIA, BIDE PUBLIKOA EDUKIONTZIAREKIN OKUPATUTA
Datuen Babeseko info. gehiago