OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - ETXEBIZITZA/LOKAL BARNEAN
Xedea | 150.000 euroko aurrekontua edo txikiagoa duten teknika errazeko obrak etxe barruan egiteko lizentzia lortzea. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA Hirigintza Diziplina eta Jarduera Unitatea |
Ebazpen organoa | Hirigintza eta Ingurumeneko Zinegotzi-ordezkaria. |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...) - SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | Mugagabea |
Administrazio isiltasunaren izaera | Onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Etxebizitza/lokal barruan obra txikiak egiteko interesa duten pertsona guztiak. |
Beharrezko dokumentazioa | - Obra txikirako lizentzia eskatzeko orria. - Proiektaturiko obren eta erabiliko diren materialen deskribapen osoa. - Parte hartuko duten gremio guztien aurrekontuak, eskulana eta materialak (BEZ gabe) barne. - Egin beharreko obren krokis mugatua oinean, altxaeran eta sekzioetan eta eraikuntzen egungo egoerarena edo obrak egin behar diren zatiena, 1:100 eskalan. - Kokalekuaren planoa 1/100 eskalan. |
Lege-araudia | -Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. |
Tasen zenbatekoa | Zerga: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe. O.F.ean ikusi gainerako zergak. Eta 55,20 euroko tasa 6.010,12 eurotik gorako aurrekontuetarako. |
Tramitazio-epea | Hilabete batekoa |
Web |
Oharrak
-Obrek ez dute bolumena, erabilera, etxebizitza eta lokal kopurua aldatuko, eta egituran edo kanpoko diseinuan ez dute inolako eraginik izango.
-Baimena behar duten aktibitateen lokalen birmoldatze edo berritze obrak badira, aktibitarerako lizentzia eskaera aurkeztuko da gainerako dokumentazioarekin batera, biak aldi berean tramitatu ahal izateko (ikus erlazionatutako tramitea).
-Aktibitatearen aurretiko komunikazioa egin behar duten aktibitateen lokalen egokitze obrak badira, aktibitate jakin batzuentzat, lokalaren salmenta edo erakusketa azalera 300m2 baino txikiagoa bada eta aurrekontua 30.000 euro baino txikiagoa bada, Obra Txikien jakinarazpena lokaletan tramitatu ahal izango da unean bertan (ikus erlazionatutako tramitea). Obra horiek amaitutakoan tramitatu ahal izango da akibitatearen aurretiko komunikazioa.
-Munta txikiko obrak egin behar badira, baimena eskatuko da eta momentuan emango da HAZan.
-Arau orokor gisa, hiru hilabeteko epea emango da obrak egiten hasteko eta sei hilabetekoa erabat bukatzeko.
-Bide publikoa merkantzia, hondakin, lur, hondar, eraikuntza material, hesi, aldamio, edukiontzi eta abarrez okupatu behar bada, bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatu beharko da.
-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako udal tramiteak
- AKTIBITATE BATEN IREKIERAREKIN ERLAZIONATUTAKO EGOKITZAPENEKO OBRA TXIKIAK EGITEKO LIZENTZIA
- AKTIBITATE SAILKATUAK - AKTIBITATE LIZENTZIA OBRAREKIN EDO OBRARIK GABE ETA HASIERAREN AURREKO KOMUNIKAZIOA (Lizentzia behar duten aktibitateak - 3/1998 Legearen II.A eranskina)
- AKTIBITATE SAILKATUAK - AKTIBITATEAREN AURRETIKO KOMUNIKAZIOA (Komunikazioa soilik behar duten aktibitateak - 3/1998 Legearen II.B eranskina)
- AKTIBITATE SAILKATUAK - ALDEZ-AURREKO KONTSULTA
- BIDE PUBLIKOA OKUPATZEKO BAIMENA ANDAMIO, EDUKIONTZI, HESI ETA ANTZEKOEKIN
- IGAROBIDE BAIMENA
- IGAROBIDEAK - ALDEZ AURREKO KONTSULTA
- JABETZA BATEN ERABILERA ALDATZEKO LIZENTZIA
- OBRA TXIKIKO LIZENTZIA, BIDE PUBLIKOA EDUKIONTZIAREKIN OKUPATUTA
Datuen Babeseko info. gehiago