KONTSERBATORIOA ETA MUSIKA ESKOLA - TASEN ETA PREZIO PUBLIKOEN ORDAINKETAN APLIKATZEKO HOBARIAK (FAMILIA UNITATEKO DIRU-SARRERA MAILAREN EDO PARTE HARTZAILE KOPURUAREN ARABERA)
Xedea | Kontserbatorio eta Musika Eskolari dagozkion Tasen eta prezio publikoen ordainketan aplikatzeko hobarien onuradun izatea. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | UDAL KONTSERBATORIOA ETA MUSIKA ESKOLA |
Ebazpen organoa | Ekonomia eta Ogasuneko Zinegotzi-Ordezkaria |
Aurkezteko modua | www.irun.org/sac Egoitza Elektronikoan egingo da IRUN TXARTELA, ONA, Izenpe Ziurtagiri edo E- DNIz baliatuz (ikusi web lotura) IRUN TXARTELA ez badaukazu, eskatu ezazu (ikusi web lotura) HAZ-eko terminalak zure eskura dituzu (San Marcial, 2, egunero 8-22h). |
Eskabidearen epea | 04-11-2021 |
Administrazio isiltasunaren izaera | Ez Onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. |
Hartzaileak | Diru-sarrera zehatz batzuk edota parte hartzaile bat baino gehiago dituzten Kontserbatorioa edo Musika Eskola erablitzen duten familia-unitateak. |
Beharrezko dokumentazioa | Eskaera egiteko momentuan eskura eduki behar duzu: - IRUN TXARTELA indarrean eta pasahitza ezagutzea. - Banku-kontua (20 digitu edo IBAN). IRUNGO UDALAK KONTSULTATUKO DITUEN DATUAK - Eskatzailea (online identifikatzean), Bizikidetza-unitatea (Biztanleen Udal Erroldatik) eta diru-sarrerak, etxebizitzak eta ibilgailuak (Udal Ogasunetik eta Foru Ogasunarekin sinatutako hitzarmenaren arabera). |
Lege-araudia | -Indarrean dagoen Ordenantza Fiskala. |
Tasen zenbatekoa | Ez dago |
Tramitazio-epea | 3 hilabetekoa |
Web |
Oharrak
FAMILIA UNITATEAREN BALDINTZAK (ofizioz egiaztatuko dira):
----------------------------------------
1. Udalerrian erroldatua egotea likidazio-gai den kuotari dagokion denboraldia hasi aurretik.
2. Udalerriarekiko zerga-betebeharrak eguneratuak edukitzea edo onartua edukitzea zorren ordainketaren atzerapena edo zatikapena
3. Etxebizitza bakar baten edo ezta baten titularra izatea.
4. Profesionalak ez diren erabileretarako (A eta F kategoriak) ibilgailu bakar baten edo ezta baten titularra izatea.
*Salbuetsi egiten zaie azkeneko betekizun hori betetzea 4 edo kide gehiagoko famili unitateei.
APLIKATZEKO HOBARIAK (Ez dira bateragarriak. Onuragarriena aplikatuko da)
-------------------------------------------------------------------------------------
DIRU-SARREREN MAILA KONTUTAN HARTUTA
* %75-ko hobaria:
familia-unitateko kideak / Familia unitatearen urteko gehienezko errenta
Kide 1 / 11.410,00 E
2 kide / 14.180,00 E
3 kide / 15.500,00 E
4 kide / 16.290,00 E
Familia ugaria / 16.960,00 E
* %25-ko hobaria:
familia-unitateko kideak / Familia unitatearen urteko gehienezko errenta
Kide 1 / 18.270,00 E
2 kide / 22.660,00 E
3 kide / 24.850,00 E
4 kide / 26.020,00 E
Familia ugaria / 27.190,00 E
Hobariak aplikatzeko zera ulertuko da:
- Urteko errenta: Familia Unitateko kide guztien errendimendu guztiak oso-osorik; horiek kontuan hartzen dira PFEZn Zerga-oinarri Orokorra eta horri gehitzen zaio aurrezkiaren zerga-oinarria. Horrez gain, salbuetsitako edo zergarik ez duten errentak ere aintzat hartuko dira. Hori guztia hobaria eskatzen den ekitaldiaren aurreko zerga-ekitaldiari dagokiolarik.
- Familia-unitatea: indarrean dagoen zerga araudiaren arabera eta gainera, kenkariak edukitzeko eskubidea ematen duten arbaso edota ondorengoak (3/2014 Foru Araua, Gipuzkoako PFEZ buruzkoa, 97 eta 79-84 art. Familia Unitatea definizio honen arabera zehazterik ez dagoenean, kontuan hartuko da hobaria eskatzen den ekitaldiko rtarrilaren 1ean bizikidetza unitatearen osaera.
ZERBITZU BEREAN KIDE-KOPURUAREN ARABERAKO HOBARIA:
*Kuotaren %25-ko hobaria, famili unitateko aldi berean matrikulatutako bigarren kidearen alde.
*Kuotaren %50-ko hobaria, famili unitateko aldi berean matrikulatutako hirugarren eta hortik aurrerako kideen alde.
Baldintzak:
- Matrikulatuen adina 25 urte arte.
- Famili unitatearen IRPFaren Oinarri Ezargarria ez dadila OAEAParen hirukoitza baino handiagoa izan (tributazio indibidualean, bataz beste) edo OAEAPren seikoitza (tributazio bateratua).
Datuen Babeseko info. gehiago