KALTEEN ERREKLAMAZIOA
Xedea | UDALARI KALTEEN ERREKLAMAZIOA ONDARE ERANTZUKIZUNAGATIK |
---|---|
Unitate tramitatzailea | UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA |
Ebazpen organoa | Giza Baliabide, Udaltzaingo, Bizikidetza eta Etxebizitzako Zinegotzi-ordezkaria |
Aurkezteko modua | SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | URTE 1 ekintza gert. denetik hasita (**) |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak. |
Beharrezko dokumentazioa | - Udaltzaingoaren Begizko Ikuskapenaren txostena.(*)(Ikus oharrak) - "Kalteen erreklamazioa ondare erantzukizunagatik" inprimaki espezifikoa, behar bezala betea. - Egon daitezkeen lekukoen zinpeko adierazpena, horrelakorik baldin badago, gertatutakoa xehetasunez kontatuz (HAZan dagoen eredua erabili). - Kalteturiko ondasunak konpondu/birjartzeko aurrekontua edo/eta osasun txostena, baldin badago. |
Lege-araudia | - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena - 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. |
Tasen zenbatekoa | Ez dago |
Tramitazio-epea | 6 hilabete prozedura hasten denetik eta ez dokumentu hau ematen denetik. |
Web |
Oharrak
(*) Udaltzaingoaren Begizko Ikuskapenaren txostena:
Eskaeran garbi adieraziko da kalteak gertatu ziren unean Udaltzaingoak esku hartu zuen ala ez, hala behar badu, txostena ofizioz jaso dadin espedientean.
Udaltzaingoak ez bazuen esku hartu, eskaera jasotzean erabakiko da ikuskatu behar den eta harremanetan jarriko dira interesatuarekin.
(**) Kalte-ordainaren arrazoi izango den ekintza gertatzen denetik edo haren kalte ondorioa azaltzen denetik urtebetera baliogabetuko da erreklamazioa egiteko eskubidea. Pertsonei eragindako izaera fisiko edo psikikoko kalteak badira, sendatzen denetik edo ondorioen irismena zehazten denetik hasiko da epea kontatzen.
- Arropak edo beste objektu batzuk hondatu badira, ez dira eskariarekin aurkeztuko. Interesatuak gorde egingo ditu etorkizunean eskatzen bazaizkio ere, garbitzeko edo/eta birjartzeko aurrekontua soilik aurkeztuko da eskariarekin.
Erlazionatutako dokumentuak
Datuen Babeseko info. gehiago