JABETZA BATEN ERABILERA ALDATZEKO LIZENTZIA

Xedea ETXEBIZITZA GISA KALIFIKATURIKO ETXEBIZITZA BULEGO GISA ETA ALDERANTZIZ ERABILTZEKO BAIMENA LORTZEA
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Ebazpen organoa Tokiko Gobernu Batzarra
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera-orri orokorra.
- Eskriturak.
- Jabekideen Komunitatearen akta, erabilera aldaketarako baimena jasotzen duena, Jabetza Horizontalaren Legean zehaztutakoaren arabera.
- Egungo egoera eta etorkizunekoa azaltzen duten planoak.
Lege-araudia - Hiri antolamendurako Plan Orokorra.
- Bizileku lursailetan, beheko solairuetan eta tarteko solairuetan, etxebizitza erabilera ezartzeko hirigintza ordenantza.
- Irunen Etxebizitza Tasatua Arautzen duen Tokiko Ordenantza.
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web

Oharrak

- Araudien eta beste alderdi tekniko batzuen inguruko kontsultei Udal Arkitektoak edo Udal Aparejadoreak erantzungo die. Nolanahi ere, eskaera egin aurretik komeni da informazioa lortzea.

- Beheko solairuetan eta tarteko solairuetan etxebizitza erabilera ezartzeko lokalen erabilera aldaketen kasuan, arkitektoak idatzitako proiektua aurkeztu beharko da. Proiektu horretan garbi azalduko dira aurreikusitako esku hartzearen aurreko eta ondoko eraikinaren fatxada osoen altxaerak, eta baita eraikuntzaren argazki eguneratuak ere materialen erabilera eta osaera justifikatzeko.

- Erabilera aldaketarako lizentzia emateak soilik esan nahi du administrazio baimena eman dela, baina alderdi zibilean higiezineko jabekideen komunitatearen baimena lortu beharko da.

- Erabilera aldatzeko lizentzia eman aurretik, obrarako lizentzia eskatuko da, eta hartan adieraziko da erabilera aldatzea dela helburua. Erabilera aldaketa beharreko egokitze edo eraldatze obrak egiteko lizentziarekin batera eskatu ahal izango da, baina obra horiek benetan proiektuaren arabera egin direla eta lizentzian jasotako baldintzak betetzen dituztela ikuskatzen eta egiaztatzen denean soilik emango da erabilera aldatzeko lizentzia hori.

- Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.

X