IRUNGO UDAL LIBURUTEGIAN IRAKURLE TXARTELA LORTZEA
Xedea | Irungo Udal Liburutegian irakurle txartela lortzea liburuen eta erabiltzailearen eskura dauden beste dokumentuen mailegu zerbitzua erabili ahal izateko. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | KULTURA ETA KIROL ARLOA |
Ebazpen organoa | IRUNGO UDAL LIBURUTEGIA |
Aurkezteko modua | IRUNGO UDAL LIBURUTEGIA, San Juan Arria plaza, CBA Kultur Gunean Ikus maileguen ordutegia Oharretan. |
Administrazio isiltasunaren izaera | Ez onartutzat |
Hartzaileak | Irungo Udal Liburutegiko funtsen mailegu zerbitzua erabili nahi duten pertsonak. |
Beharrezko dokumentazioa | - Eskaera orria (Udal Liburutegian bertan ematen dute) 16 urtetik beherakoa izanez gero, gurasoek edo tutoreek sinatu beharko dute orria. |
Lege-araudia | - Udal Liburutegia Erabiltzeko Araudi Orokorra (2000-07-21eko GAO) - Indarrean dagoen Ordenantza Fiskala. |
Tasen zenbatekoa | Doan. Txartela galtzen bada mailegu denboraldi baten araberako zigorra jarriko da, eta txartel berria egiteagatik, 4,70 euroko tasa ordainduko ditu erabiltzaileak. |
Tramitazio-epea | Eskatzeko unean |
Web |
Oharrak
MAILEGU ORDUTEGIA:
.Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik-20:00etara.
.Larunbatetan: 9:00etatik - 13:00era.
* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *
BALDINTZAK
- Gehienez ere 3 liburu utzi ahal izango dira 2 asterako.
- Era berean, 3 dokumentu utzi ahal izango dira audio eta bideo euskarrietan.
- Mailegua amaitutakoan, utzitako materialak berritu ahal izango dira hasierakoaren epe berdinerako, baldin eta ondoko baldintza hauek betetzen badira:
- adierazitako epean eskatzen bada;
- dokumentua beste erabiltzaile batek erreserbatu ez badu.
- Obrak itzultzeko ezarritako epea ez bada betetzen, erabiltzaileari behin-behinean edo betirako baja eman dakioke Liburutegiko irakurle bezala.
Erlazionatutako dokumentuak
Datuen Babeseko info. gehiago