IRUNGO UDAL BARRUTIAN AIAKO HARRIKO PARKE NATURALEKO MENDIBIDE ETA BIDEETAN IBILTZEKO ERABILTZAILEEN ERREGISTROA

Xedea Parke Naturaleko zirkulazio murriztuko mendibideetan eta bideetan (baserri bakanetara joateko errepideak eta bideak bezala askatasun osoz ibiltzekoak ez direnak) ibilgailu motordunekin ibiltzeko baimendutako erabiltzaileen erregistroan sartzea.
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Ebazpen organoa Parke Naturala kudeatzen duen Organoa: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Parkeko zirkulazio murriztuko mendibide eta bideetan ibiltzeko interesa duten baso jabeak, abeltzainak eta finken jabe partikularrak.
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera orri orokorra, behar bezala betea.
- Ibiltzeko baimena eskatzen den bidea edo bideak.
- Bide horietan ibiltzeko beharraren justifikazioa (jarduera, jabetza, ustiapena eta abar justifikatzen duten dokumentu osagarriak aurkeztuko dira).
- Ibili nahi den data zehatzak.
Lege-araudia -Aiako Harriko Eremuko Natur Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) (Apirilaren 11ko 240/1995 Dekretua) (1995-06-05eko EHAA).
- Aiako Harriko Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko Zuzentze Plana (EKZP) (Apirilaren 16ko 87/2002 Dekretua) (2002-05-02ko EHAA).
- Alkatearen Aiako Harriko Parke Naturalaren inguruko Bandoa, 2001ko martxoaren 21ekoa.
- 1/2014 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
Tasen zenbatekoa Doan.
Tramitazio-epea 15 egun ingurukoa
Web

Oharrak

- Berariazko baimena beharko da Aiako Harriko Parke Naturalaren barnean zirkulazio murriztuko bideetan (baserri bakanetara joateko errepideak eta bideak bezala askatasun osoz ibiltzekoak ez direnak) ibiltzeko zaintza, sorospen eta salbamendu zerbitzuak emateko, abere hazkuntza eta baso erabileretarako eta mendiko aterpeen zerbitzurako, eta organo kudeatzaileak baimentzen dituen beste guztietarako.

-Baimendutako bide horietatik kanpo ibilgailu motordunekin baimenik gabe ibiltzea 601,02 eurotik 6.010,12 euro arteko isunarekin zigortuko da.

-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.

Datuen Babeseko info. gehiago

X