IRUN TXARTELA - Eskaera eta jasoera

Xedea IRUN TXARTELA lortzea
Unitate tramitatzailea INFORMAZIOAREN GIZARTE ETA HERRITARREN PARTE-HARTZE ARLOA
Hiritarra Atenditzeko Zerbitzua (SAC)
Ebazpen organoa Hiritarra Atenditzeko Zerbitzua (SAC)
Aurkezteko modua Internetez: - ikusi erantsita dagoen enlazea
Telefonoz: - 010 edo 943505152ra deituz
Bulegoan: - SACen
- Udal Liburutegian
- Artaleku Kiroldegian
- Azken Portu Kiroldegian
Eskabidearen epea 31-12-2022
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak 16 urtetik gorakoak.
Beharrezko dokumentazioa ESKAERA:
Hurrengo datuak ematea beharrezkoa da:
- Izen Abizenak (NAN edo Egoiliar Txartelan azaltzen diren bezala)
- NAN edo NIE zenbakia (jatorrizko dokumentua aurkeztu behar da)
- Telefono mugikorraren zenbakia
- Korreo elektronikoa
- Jaiotze data

JASOERA:
IRUN TXARTELA eskaera egiten den unean entregatuko zaizu.
Lege-araudia - 6/2020 Legea, azaroaren 11koa, konfiantzazko zerbitzu elektronikoen zenbait alderdi arautzen dituena.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
- Administrazio Elektronikoa arautzen duen Udal Ordenantza.
Tasen zenbatekoa Doakoa
Tramitazio-epea UNEAN
Web

Oharrak

IRUN TXARTELA Udal zerbitzuak erabiltzeko sarrera tresna izateko bokazioarekin sortu da.

Hurbiltasun txip bat, barrakode bat eta barku-joko bat dauzka; azken honek Interneten bidezko tramiteak segurtasunarekin eta legezko balioarekin egitea ahalbidetzen du. Gainera ez du inolako instalaziorik behar.

IRUN TXARTELAk zerbitzu hauek erabiltzeko aukera ematen du:

• SAC 24h..- Interneten bidezko izapideak eta zerbitzuak
• Doako WiFia gune publikoetan (egunean 2 ordu eta 256Kbps-ko gehienezko abiadura, CNCk ezarritako mugak)
• Kiroldegietarako eta beste kirol instalazioetarako sarbidea (abonatua izanez gero)
• Udal Liburutegiko bazkide txartela
• Herritarren parte-hartze prozesuetan eta lineako bozketetan parte hartzeko aukera.
• Informazio pertsonalizatua jasotzea.
• Zaborrontzi marroiaren irekiera.


Zerbitzu hauek pixkanaka zabalduko dira.

SAC 24h-ren bidez egin daitezkeen tramiteak:
* Biztanleen Udal Errolda. Bizikidetza eta errolda ziurtagiriak
* Trafiko isunak eta TAO alegazioak
* Banki helbideratzeak: altak, bajak eta aldaketak
* Ordainketak
* Ordainagirien bikoizketak eta ordainketa-egiaztagiriak
* TAO eremuko Egoiliar Txartela - Alta
* Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergaren zati proportzionalaren itzulketa
* Obra txikietarako lizentzia, bide publikoaren okupazioarekin edo okupaziorik gabe (edukiontzia)
*.. eta Irungo Udalaren izapideen eta zerbitzuen katalogo zabala Interneten.

Bestalde, Hiritar Txartel Elektronikoa eskatzen duten hiritarrek, era berean, ORDEZKARITZA eskatu ahal izango dute beste pertsona fisiko edo juridiko baten izenean Irungo Udalaren aurrean tramiteak egin ahal izateko. Horretarako, biak Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuan agertu beharko dira eta ordezkaritza eskaera sinatu.

Erlazionatutako dokumentuak

Erlazionatutako udal tramiteak

Datuen Babeseko info. gehiago

X