INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea Informazio publikoa eskuratzea eskatzea gardentasunari buruzko legedian araututako eskubidearen arabera.
Unitate tramitatzailea INFORMAZIOAREN GIZARTE ETA HERRITARREN PARTE-HARTZE ARLOA
Ebazpen organoa Alkate-Lehendakaria edo Zinegotzi-Ordezkaria
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...)
- SAC: (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Edozein unean
Administrazio isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Pertsona fisiko edo juridikoak
Beharrezko dokumentazioa Berariazko eskari-orria.
Lege-araudia 19/2013 Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.
2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
Tasen zenbatekoa Ez dagokio
Tramitazio-epea Hilabete 1
Web

Oharrak

WWW.IRUN.ORG internet atarian Irungo Udalak hiriaren eta Udalaren informazioa argitaratzen du, bere ekitza esparruei eta eguneroko kudeaketari buruzkoa.

UDAL GARDENTASUN ATARIAK informazio guzti hori biltzen du
- modu errazean eta zuzenean emanez
- Gardentasunari, Informazio publikoa eskuratzeari eta Gobernu Egokiari buruzko Legean ezarritako baldintzen arabera
- EUDEL Euskal Udalerrien Elkarteak gardentasuna garatzeko jarritako sailkapen-eskema jarraituz.


Informazioa eskuratzeko edota argitaratzeko edozein kanaletik , hala nola "ABISUAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK" (ikus esteka), jasotzen diren eskari guztiak aztertuko dira eta, hala badagokio, atendituko dira.
Gainera, eskatzailea identifikatzen bada eta kontatzeko modu bat adierazten badu, erantzungo zaio.

Dena den, INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA dela eta, informazioa eskuratzeko edota argitaratzeko eskaera formala egin daiteke (ikus aurreko ataletan beharrezko dokumentazioa eta eskatzeko moduak)


INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKAEREN TRAMITAZIOA
Ez-onartze arrazoiak eta jokoan dauden interesak aztertuko dira eskaerari buruz erabakitzeko.
- Eskatutako informazioa beste erakunde batek sortu badu, eskaera igorriko zaio erabaki dezan.
- Eskatutako informazioa hirugarrenen eskubide edo interesei eragiten badie, alegazioak aurkezteko epe bat emango zaie.
Ebazpenaren zentzua ondorengoa izan daiteke: eskaera erabat onartuz, eskaeraren zati bat onartuz edo eskaera ez onartuz.