IBILGAILUAK ORDUKA APARKATZEA TAO EREMUAN

Xedea Trafikoa antolatu eta hobetzea, erabilera publikoko bide eta aparkalekuetan ibilgailuen aparkatzea modu funtzionalean, espazioan eta denboran araututa.
Unitate tramitatzailea MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA
Hartzaileak Aparkaleku arautuko eremuetan aparkatzen diren ibilgailuen jabeak/gidariak.
Beharrezko dokumentazioa APARKATZEKO ORDUTEGI TXARTELA, TXARTEL-MAKINA AUTOMATIKOETAN EROSTEN DENA.
(ERABILERA JARRAIBIDEAK beherago)

edo

BLINKPAY app. mugikorra (info. gehiago weborrian)
Lege-araudia TAO Ordenantza eta Ordenantza Fiskala.
Tasen zenbatekoa Ikus TARIFAK oharretan
Tramitazio-epea Berehalakoa
Web

Oharrak

ORDUTEGIA HIRI ERDIAN:
Astelehenetik ostiralera: 9.00etatik - 13.30era eta 15.30etatik - 20.00etara. Larunbatetan: 9.00etatik 13.30etara.
ORDUTEGIA BEHOBIAN ETA SANTIAGOKO ZUBIAN:
Astelehenetik igandera: 9:30etatik - 19:30etara

TARIFAK
EREMU URDINA: gehienez ere 2 ordu .................. 1,25 euro orduko.
* Behobian (7 eta 11 eremuetan) gehienez ere 4 ordu.
EREMU BERDEA: gehienez ere 4 ordu eta 30 minutu aparka daiteke.
- Lehen bi orduak, orduko....................1,11 euro.
- Hirugarren eta laugarren orduak, orduko...............0,49 euro.
- Lau ordutik gora (30 minutu gehienez)..........0,22 euro.
PARKIMETRO PERTSONALAREKIN:
- Lehen bi orduak, orduko....................0,96 euro.
- Hirugarren eta laugarren orduak, orduko...............0,49 euro.
- Lau ordutik gora (30 minutu gehienez)..........0,22 euro.
TXANDAKATZE HANDIKO EREMU URDINA: (Hondarribia kalea, 11. zenbakitik 43ra eta San Martzial kalean HAZ parean)
- Gehienez ere 15 minutu aparka daiteke. Doan.
- Doaneko txartela lortu behar da. Denbora muga hurrengoa lortu arte: 3 ordu.
- Baldintza berdinetan egingo da egoiliarrentzako aparkalekua.

KIROLDEGIKO APARKALEKUA
- Udal Kiroldegiaren erabiltzaileek, kiroldegiko txartela dutenek, harreran lor dezakete txartela...................... 0,62 euro orduko.
3. eremuko egoiliarrek erabili ahal izango dute aparkaleku hau.

EGOILIARREN GUNE ESKLUSIBOA (zuriz margotuak "B" batez)
- Eremu horietako egoiliarrek modu ESKLUSIBOAN aparkatzeko eskubidea dute, inolako tramiterik egin gabe.
*Cipriano Larrañaga ingurua: Jacobo Arbelaiz, Miguel de Astigar eta Txoantenea kaleetako zati jakin batzuk.
*Señor de Aranzate kalea: 10 eta 14 zenbakien artean kaleko bi alboetan eta kaleko atzealde osoa.
*Pio XII Plaza - Lopez de Becerra: 2 errenkada.
*Jose Joaquín Tadeo Murguia: osoa.
*Salvador Etxeandia: lerroan dauden aparkalekuak soilik.
*Juncal: Uranzu Frontoiaren parean.
*Uranzu: Urdanibia Plazaren ondoko karga/deskarga eremuaren eta Korrokoitz eta Papinea kaleekin dagoen bidegurutzearen artean.


SALAKETAK BALIOGABETZEA
Aparkatzeko txartelik gabe aparkatzeagatik. 7,50 €
Aparkatze denbora gehienez 30 min gainditzeagatik. 1,00 €
Aparkatze denbora 31-60 min gainditzeagatik. 3,00 €
Aparkatze denbora 60 min gora gainditzeagatik. 5,00 €
Salaketak baliogabetu ahal izango dira aparkatze denbora 90 minutu baino gehiagoz gainditu ez bada.

TXARTEL—MAKINA AUTOMATIKOEN (PARKIMETROEN) ERABILERA JARRAIBIDEAK:
1.- Sistema aktibatzeko, sakatu pizte-tekla. Teklatuan dago, beheko iladan, ezkerrean (>>> markaz seinaleztatuta)
2.- Hizkuntza aldatu behar izanez gero, sakatu bi banderatxoen tekla. Aurreko teklaren eskuinean dago.
3.- Txartela eskuratzeko, sakatu edozein tekla. Isun bat baliogabetu (ordaindu) nahi izanez gero, sakatu tekla horia.
Ondoren, sartu matrikula, eta sistemak adierazten dizkizun pausuei jarraitu.

Gogoratu, nahiago izanez gero, zure mugikorretik ere egin dezakezula, app aplikazioa jaitsita (ikusi web esteka).


APLIKAZIO MUGIKORRAREN ABANTAILAK
- DENBORA LUZATZEA: Ordaindutatko aparkatze denbora agortzear dagoenean, telefono mugikorrean mezu bat jasotzen da eta aparkatze epea luzatu daiteke app. mugikorretik, ibilgailuraino hurbildu gabe.
- "DESAPARKATU": Aparkaldia amaitutakoan, app. mugikorraren bitartez berreskuratu daiteke erabiliko ez den denborari dagokion gehiegizko zenbatekoa.
- SALAKETAK BALIOGABETEZEA: Ibilgailua salatua den unean, mezu bat bidaliko da telefono mugikorrera eta salaketa baliogabetu ahal izango da app. mugikorretik bertatik.

JAIEGUNAK

* 7. eta 11. eremuan (Behobia) eta 10. eremuan (Santiagoko Merkataritza gunea) honako egun hauek:
Urtarrilaren 1a, egun osoa.
Ekainaren 29, San Pedro eguna, 15:00etatik aurrera.
Ekainaren 30a, egun osoa.
Abenduaren 25a, egun osoa.
Abenduaren 24a eta 31, 15:00etatik aurrera.

*Gainerako eremuetan (Udalerri osoa, 7., 11. eta 10. eremuak izan ezik):
Larunbat Santua, egun osoa.
Ekainaren 29a, San Pedro eguna, arratsaldean.
Igande eta jaiegun ofizial guztiez gain.

X