Ayuntamiento de
Buscador

HIRI LURREN BALIO-IGOERAREN GAINEKO ZERGA (PLUSBALIOA)

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea HIRI LURREN BALIO-IGOERAREN GAINEKO ZERGAREN AURKEZPENA EGIN ETA ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPEN ETA HOBARIEN ONURADUN IZATEA, DAGOKION KASUETAN.
Unitate tramitatzailea HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA
Errenta Unitatea
Ebazpen organoa Ogasun, Sustapen Ekonomiko eta Plan Estrategikoko Zinegotzi-Ordezkaria.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...)
* Harreman elektronikoa edukitzera behartuta ez dauden kasuetan (bakarrik pertsona fisiko bat bere izenean edo beste pertsona fisiko baten izenean):
- Presentzialki: SAC - Herritarra Atenditzeko Zerbitzua (*): San Martzial kalea, 2. Zure erosotasunerako eskatu AURRETIKO HITZORDUA. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Ikusi oharrak
Administrazio isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa ZERGA EZ ORDAINTZEKO SALBUESPENA
Administrazio Publikoak, ongintza kalifikazioa duten entitateak, Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak, gizarte aurreikuspenerako mutualitateak, emakida administratibo itzulgarrien titularrak, Gurutze Gorria, edota salbuespena aintzatetsi izan zaien pertsonak/entitateak.
- ORAINGO eskualdatzea egiaztatzen duen dokumentazioa (eskritura publikoa, kontratu pribatua, ebazpen judiziala…)
- Zerga ez ordaintzeko salbuespena egiaztatzen duen dokumentazioa

ZERGA ORDAINKETARIK GABEKO BESTE KASUAK (ZERGAREN EZ MENPEKOAK)
Ezkontideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzeak, ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatzean / ezkontza sozietateari ekarpenak / Transmisioak Sozietateen gaineko Zergaren errejimen bereziagatik / …
- ORAINGO eskualdatzea egiaztatzen duen dokumentazioa (eskritura publikoa, kontratu pribatua, ebazpen judiziala…)

ZERGAREN ORDAINKETA (LIKIDAZIOA) EDO EZ ORDAINKETA BALIOAN GEHIKUNTZARIK EZ IZATEAGATIK
- AURREKO eskualdatzea egiaztatzen duen dokumentazioa (eskritura publikoa, kontratu pribatua, ebazpen judiziala…)
- ORAINGO eskualdatzea egiaztatzen duen dokumentazioa (eskritura publikoa, kontratu pribatua, ebazpen judiziala…)

Indarrean dagoen araudian aurreikusitako kalkulu-aukeren artea, ofizioz, zergadunarentzat mesedegarriena den tributu-kuota aplikatuko da; horretarako, beharrezkoa da aurreko eta egungo eskualdaketa justifikatzen duten agirietan agertzen diren zenbatekoak ezagutzea.

* Ohiko etxebizitza izateagatik % 50eko hobaria eskatu nahi izanez gero, zergaren likidazio-inprimakian adierazi beharko da, eta ez da dokumentazio gehigarririk erantsi beharko (Biztanleen Erroldan egiaztatuko da). Oinordetza kasuan, hobari hori eskatu ahal izango da, baldin eta zergadunaren ohiko etxebizitza izan bada, gutxienez, heriotzaren aurreko 24 hilabeteetatik 12tan.


Udal Administrazioak pertsona interesatuek errekeritu ahal izango ditu Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko irizten dituen bestelako agiriak aurkez ditzaten hogeita hamar lanegunetako epean, errekiremiendu horren jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik kontatzen hastsa, interesatuak eskaturik beste hamabost lanegunez luza daitekeena.
Lege-araudia - Indarrean dagoen Ordenantza Fiskala (7/2021 Foru Dekretu-Araura egokitzeke).
- 16/1989 Foru Araua, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa.
- Konstituzio Auzitegiaren epaia, 2021eko urriaren 26koa (EAO-n argitaratzeke).
- 7/2021 Foru Dekretu-Araua, azaroaren 16koa, 16/1989 Foru Araua Konstituzio Auzitegiaren epaiei egokitzen duena.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web

Oharrak

ZERGA ORDAINTZEKO BEHARTUAK
Transmisioa musu truke egiten bada (herentziak, donazioak…): hartzailea.
Transmisioa ordain truke egiten bada (salerosketak): emailea (saltzailea)
* Jarraian ikusi zerga ez aplikatzeko kasuak eta eskatu daitezkeen salbuespenak.

AURKEZTEKO EPEA
Zergaren aitorpena, eta kasuan kasu, salbuespen eskaera, ondorengo epeen barruan aurkeztu beharko da:
- Bizien arteko egintzak: 30 lanegun agiri publikoa ematen denetik edo dokumentu pribatua errejistro publikoan inskribatzen denetik.
- Heriotzaren ziozko egintzak: epea sei hilabetekoa izango da, urtebeteko mugaraino luzatu ahal izango delarik.

MENPEKOTASUN EZA (Zerga ez aplikatzeko kasuak)
Ez daude zerga honi lotuta ondorengo transmisioengatik sortzen diren balio gehikuntzak:
- Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landalurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza.
- Ondasun higiezinak ezkotideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatzean emandako sententziak betetzearen ondorio badira, ezkontzako erregimen ekonomikoak zeinahi dela ere.
- Ezkontideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitean, ekarpen horien ordainetan ezkontideei ondasun eta eskubideak modu egiaztatuan esleitzean, eta ezkontideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitean.
- Hiri-izaera duten lurrak Sozietateen gaineko Zergaren fusioak, zatiketak, aktiboen ekarpena, ondasunen trukaketa edota aktibo eta pasiboaren lagapen orokorraren errejimen berezia direla eta trasmititzen badira (2/2014 Foru Arauak VI. Tituluaren VII. Kapitulua).
Zergari lotuta ez dauden kasuetan, eskualdatze-agiria aurkeztu beharko du, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren titulartasuna aldatzeko. Balio-gehikuntzarik ez egoteagatik zergari lotuta ez dauden kasuetan, zergaren aitorpena egin beharko du.

BALIO GEHIKUNTZA EZ DAGOEN KASUAK (*)
Balio gehikuntza ez dagoen transmisioetan, azken eta azken-aurreko transmisiori buruzko eskriturak edo dokumentu baliokideak aurkeztu beharko dira. Balio gehikuntza ez dagoela egiaztatzen bada, likidazioa egiterik ez dagokiola jakinaraziko zaio aurkezleari; bestalde, balio gehikuntza egongo balitz, dagokion likidazioa egingo da.
(*) Balio gehikuntza ez dagoela zehazteko, kontutan hartuko dira aurreko eta oraingo eskualdatzea egiaztatzen duten dokumentuetan agertzen diren zenbatekoak.


SALBUESPENAK
Zerga honetaz SALBUETSITA daude ondorengo kasuetan:
- Zortasun eskubideak eratu eta eskualdatzea.
- Monumentu diren edo monumento-multzo baten parte diren ondasun higiezinen transmisioa baldin eta:
*Haien jabeek edo titularrek frogatzen badute ondasun higiezin horiek artatu, hobetu edo birgaitzeko obrak euren kontura egin dituztela. Helburu hori duten obratzat joko dira egitura, fatxada edo teilatuen kontsolidazio edo tratamendua.
*Obra horiek udal lizentzia atera badute.
*Obra horiek transmisioren aurreko 5 urteen barruan egin badira.
*Obra horien koste osoak balio katastralaren %50ª gainditzen badu.

Era berean, jarraian adieraziko diren egintzen ondorio diren balio gehinkuntzak ere zerga honetan salbuetsita daude.
- Administrazio Publikoak eta zuzenbide publikoko bere entitateak
- Ongintza eta ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten entitateak.
- Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokionez.
- Gurutze Gorria eta beronekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztutako direnak.
- Nazioarteko Itun eta Hitzarmenetan salbuespena aintzatetsi izan zaien pertsonak edo Entitateak.
Salbuespen kasuetan, nahiz eta ordaintzeko betebeharra ez egon, aitorpena egiteko beharra mantentzen da.

HOBARIAK
Lurren eskualdatze eta, jabaria mugatuz, irabazteko xedeekin ondasunen gaineko eskubide errealak eskualdatzea edo eratzea heriotzaren ondorioz egitean, kuota osoaren %50eko hobaria edukiko dute ondorengoek eta adoptatuek, ezkontideek edo izatezko bikotekideek, betiere izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteak direnean, eta baita asabek eta adoptatzaileek ere.
Eskualdatutako ondasunaren edo eskubidearen eskualdatzea (eratxikiak barne) egin aurreko 24 hilabeteko epean, gutxienez, 12 hilabetez beraien ohiko etxebizitza izan dela egiaztatzen duten oinordekoei aplikatuko zaie era indibidualean.


Salbuespenak eta hobariak eduki ahal izateko, ezin izango da Udal Ogasunaren zordun izan, eta egunean edukiko da dagozkion zerga eta prezio publiko guztien ordainketa.

ZERGAREN KALKULUA
Emaitza ondorengo biderketaren bitartez lortzen da:
Balio katastrala x Urte kopurua x Urteko portzentaia x Karga tasa x Jabetzaren proportzioa

Biderkatu behar diren baloreak:
- Balio katastrala: jabetzaren lursoruak transmititzen den urtean duen balio katastrala
- Urte kopurua: jabetzaren hasierako transmisiotik bukaerako transmisiora arte igarotako urteak. 20 urtetik gora igaro baldin badira, aukeratutako balorea 20 urte artekoa izango da.
- Urteko portzentaia: urte kopuruaren arabera, dagokion balorea erabili beharko da
a) Urtebetetik 5era bitartekoa …..3,6%
b) 10 urte artekoa ………......…..…..3,4%
c) 15 urte artekoa ……......………....3,1%
d) 20 urte artekoa ………......…..…..2,9%

- Karga tasa: urte kopuruaren arabera, dagokion balorea erabili beharko da
a) Urtebetetik 5era bitartekoa …12,00%*
b) 10 urte artekoa ……….....… …..11,25%*
c) 15 urte artekoa ……….....…… ..10,25%
d) 20 urte artekoa ………….....… . 9,25%
*Lehenengo bi ataletako tarifei %9,25 aplikatuko zaie, higiezina eroslearen OHIZKO ETXEBIZITZA izan bada gutxienez 12 hilabeteetan, azkeneko 24 hilabeteetan

ZERGAREN KALKULUA
Emaitza ondorengo biderketaren bitartez lortzen da:
Zerga oinarria x Karga tasa x Jabetzaren proportzioa

Zerga oinarria zehazteko bi aukera daude (ofizioz zergadunarentzat mesedegarriena den kuota aplikatuko da).

1. AUKERA ZERGA OINARRIARENTZAT: Lursoruaren balio katastrala x Sorreraldiaren koefizientea
- Lorsuaren balio katastrala: jabetzaren lursoruak transmititzen den urtean duen balio katastrala.
- Sorreraldiaren koefizientea: jabetzaren hasierako transmisiotik bukaerako transmisiora arte igarotako urte osoen arabera, taulan dagokion balorea:
*Urtebetetik behera: 0,14
*Urte bat: 0,13
*2 urte: 0,15
*3 urte: 0,16
*4 urte: 0,17
*5 urte: 0,17
*6 urte: 0,16
*7 urte: 0,12
*8 urte: 0,10
*9 urte: 0,09
*10 urte: 0,08
*11 urte: 0,08
*12 urte: 0,08
*13 urte: 0,08
*14 urte: 0,10
*15 urte: 0,12
*16 urte: 0,16
*17 urte: 0,20
*18 urte: 0,26
*19 urte: 0,36
*20 urte edo gehiago: 0,45

2. AUKERA ZERGA OINARRIARENTZAT: Aurreko eta oraingo transmisioen balioen arteko diferentzia x Lurzoruaren balioaren portzentaia oraingo transmisioan
- Aurreko eta oraingo transmisioen balioen arteko diferentzia: transmisioak justifikatzen dituzten dokumentuetan agertzen diren balioen arteko aldea; eragiketa horiek kargatzen dituzten gastu edo zergak ezin dira zenbatu, ezta denbora igarotzeagatik eguneratzerik egin ere.
- Lurzoruaren balioaren portzentaia oraingo transmisioan: oraingo transmisioan lurzoruaren katastro balioak katastro balio osoarekiko duen portzentaia


KARGA TASA: urte kopuruaren arabera, dagokion balorea erabili beharko da

2021/11/17 eta 2022/05/25 bitarteko transmisioentzat:
*Urtebetetik 5era bitartekoa …12,00% (*)
*10 urte artekoa ……….....… …..11,25% (*)
*15 urte artekoa ……….....…… ..10,25%
*20 urte artekoa ………….....… . 9,25%
(*)Lehenengo bi ataletako tarifei %9,25 aplikatuko zaie, higiezina eroslearen OHIZKO ETXEBIZITZA izan bada gutxienez 12 hilabeteetan, azkeneko 24 hilabeteetan

2022/05/26-tik aurrerako transmisioentzat:
*Urtebetetik behera eta 5 urte arte …….%15(*)
*6 urtetik 20 edo gehiago urte arte …….%13(*)
(*)Higiezina saltzailearen ohiko etxebizitza izan bada azken 24 hilabeteetan gutxienez 12 hilabetez, likidazioan % 13ko zerga-tasa orokorra aplikatuko zaio.


ADIBIDEA: 2015/12/11 egunean erositako etxebizitza 179.000 euroan domeinu osoan eta bere osotasunean saldua 2021/11/23 egunean 200.000 euroan, %100-eko jabetza proportzioan.

Oinarri zerga kalkulatzeko 1. Aukerarekin:
- Lurzoruaren balio katastrala: 69.900 € 2021 urtean.
- Urteak: 5, eta beraz, Sorreraldiaren koefizientea: 0,17
- Zerga oinarria: 69.900 € x 0,17 = 11.883 €
- Karga tasa: %12,00 (taularen arabera, 5 urterako)
Ordaindu beharreko kuota: 11.883 € x %12,00 x % 100% = 1.425,96 € (hobaririk ez badagokio)

Oinarri zerga kalkulatzeko 2. Aukerarekin:
- Aurreko eta oraingo transmisioen balioen arteko diferentzia: 200.000 € - 179.000 € = 21.000 €
- Lurzoruaren balio katastrala: 69.900 € 2021 urtean.
- Etxebizitzaren balio katastral osoa: 140.300 € 2021 urtean.
- Lurzoruaren balioaren portzentaia oraingo transmisioan: 69.900 € alderatuta 200.000 €-rekin = 49,82 %
- Zerga oinarria: 21.000 € x % 49,82 = 10.462,58 €
- Urteak: 5
- Karga tasa: %12,00 (taularen arabera, 5 urterako)
Ordaindu beharreko kuota: 10.462,58 € x %12,00 x %100 = 1.255,51 € (hobaririk ez badagokio)

Beraz, adibide honetarako, zergadunari mesedegarriena den aukera aplikatuko litzateke:
1.255,51 €

X