HERRITARRENTZAKO ITZULPEN ZERBITZUA EUSKARARA

Xedea Testuak euskarara itzultzeko zerbitzua doan, Irungo Udalak herritarrei eskaintzen diena hirian euskararen presentzia eta erabilera bultzatzeko.
Unitate tramitatzailea EUSKARA ARLOA
Itzulpen Zerbitzua
Ebazpen organoa EUSKARA ARLOA - Udal Euskaltegia
Aurkezteko modua Foru Kalea 2, 4.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:30etik-14:00ra
Eskabidearen epea Mugagabea.
Telefonoaren bidezko kudeaketa Telefonoak: 943-505287/943-505289
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:30etik-14:00ra
Hartzaileak Irungo herritarrak, elkarteak eta enpresak.
Tasen zenbatekoa Ez dago.

Oharrak

- Irungo hirian eta, hala behar badu, eskualde mailan banatzeko, zabaltzeko edo argitaratzeko testuak itzuliko dira.

- Era guztietako testuak onartuko dira: jaien programak, kartelak, lehiaketen oinarriak, bileretarako deialdiak, bazkideentzako gutunak eta abar.

- Testuak soilik euskarara itzuliko dira (ez euskaratik gaztelaniara), kontuan izanik euskara sustatzea dela helburua.

- Itzulpenak eskatzeko, zuzenean Euskaltegira joan edo faxa (943505624) nahiz itzultzaileak@irun.org e-maila erabili.

X