Ayuntamiento de
Buscador

EZKONTZA ZIBILA UDALETXEAN

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea IRUNGO UDALETXEAN EZKONTZA ZIBILA EGITEA, ALKATEA EDO ESKUORDETUTAKO ZINEGOTZIA IZANIK EKINTZA BAIMENTZEN DUENA
Unitate tramitatzailea INFORMAZIO KORPORATIBOA
Estatistika eta Hirugarrenak
Ebazpen organoa Alkatea
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...)
- SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
- Postaz: San Juan Harria Plaza, 1
Eskabidearen epea Urte bakoitzeko abuztuak 16tik aurrera
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Udaletxean ezkondu nahi duten pertsona guztiak, udalerrian bizi direnak eta ez direnak (gehienez 100 lagunentzako lekua)
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera-orri orokorra adieraziz ezkontzen direnen eta lekuko izango diren bi pertsonen izena eta deiturak eta aurrez erreserbaturiko eguna eta data (ikusi oharrak)
- Ezkontzen direnen NANa.
- Lekuko izango diren bi perstsonen NANa.
Tasen zenbatekoa - Irunen erroldatua: 120 euro. - Irungen erroldatua EZ dagoena: 189 euro.
Web

Oharrak

TRAMITE HAU GURE EGOITZA ELAKTRONIKOAN EGIN DAITEKE: www.irun.org/sac

ESKAERA EPEA
Urte bererako erreserbak edozein unetan egin daitezke, egun eta orduak libre geratzen diren bitartean. Abuztuko bigarren hamabostaldian hurrengo urterako erreserbak egiten hasten da.

Egutegi eta disponibilitateari buruzko informazio zehatza BAKARRIK telefonoz ematen da (943505257) astelehenetik ostiralera 8,30-14,00 ordutegian.

Ezkontza zibilak ospatzeko urtero egutegi bat zehazten da eta Udal Areto Nagusia erreserbatzen da. Hilero, hilabete bakoitzeko larunbatean egingo dira ezkontzak. Uztailan eta irailan ezkontzak ospatuko dira hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren larunbatean, jaiegun edo zubian erortzen ez bada. Kasu horretan ospakizun eguna hurrengo larunbatera pasako da. ABUZTUAN EZ DIRA EZKONTZAK OSPATZEN.

Ezkontzak 10:30 eta 13:00 artean ospatzen dira. Ospakizunaren iraupena ordu erdikoa da.


OSPAKETAREN LEKUA
Ospaketak Udal Areto Nagusian ospatzen dira, Udaletxeko lehenengo solairuan.


TRAMITAZIOA UDALEAN
1. Ospakizunaren eguna eta ordua adostu telefonikoki Estatistika zerbitzuarekin: 943505257.
2. Eskari-orri orokorra aurkeztu (ikus beharrezko dokumentazioa).
3. Tasa likidatuko da eta ordainketarako agiria bidaliko da, www.irun.org/sac edo zure banku-entitate bidez ordaindu ahal izango dena.
4. Beharrezko egiaztapenak egin eta gero, erreserbaren konfirmazioa jasoko duzu.


TRAMITAZIOA ERREGISTRO ZIBILEAN
Interesatuak Erregistro Zibilera joango dira beharreko ezkontza espedientea tramitatzeko (informazio gehiago web loturan).

Erreserbak baliogabetzeko eskaerak idatziz egin beharko dira, erreserbatutako eguna eta ordua adieraziz. Tasa ordainduta balego, kontu korronte bateko 20 digituak adierazi beharko dira ere diru-itzulketa egin ahal izateko.

Erlazionatutako dokumentuak

Datuen Babeseko info. gehiago

X