EZINTASUNEN BAT DUTEN PERTSONENTZAKO APARKATZEKO TXARTELA

Xedea EZINTASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO TXARTELA LORTZEA. TXARTEL HONEK TITULARRARI AUKERA EMATEN DIO NORMALEAN DEBEKATUA DAGOEN LEKU EDO DENBORAN IBILGAILUA APARKATZEKO.
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Ebazpen organoa Zerbitzu arduraduna: Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Arloa Gipuzkoako Foru Aldundia- Gizarte Politikarako Saila
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Irunen bizi diren pertsonak, eskatutako baldintzak betetzen badituzte.
Beharrezko dokumentazioa LEHENENGO ALDIZ TXARTELA ESKATZEA ETA BERRITZEAK
- Aparkaleku txartela eskatzeko orria.
- NAN edo Atzerritarren Identifikazio Txartela(HAZ-en kopia bat eskaneatuko da)
– Desgaitasuna duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, pertsona horrek jarduteko gaitasunik ez badu.
- Desgaitasun-mailaren ikuskapen-ziurtagiria, edo hori ez izatekotan, Mendekotasunaren balorazioa MBB-BVD (biak Foru Aldundiaren Egiaztagiri OFIZIALAK). Kasu guztietan, agiri horietan egiaztatu beharko da interesdunak mugikortasun murriztutako edo ikusmen-urritasun arazoak dituela.
(Desgaitasun-mailaren %33-era iristen ez den kasuetan, aurkeztu beharko da, gainera, Ezintasuna osoa edo absolutua edo baliaezintasun handiaren Gizarte Asegurantzaren egiaztagiria.)


Eskaria behin tramitatuta eta dagozkion egiaztapenak egin ondoren, Aparkatze-txartela jasotzerakoan, interesdunak eman beharko du:
– Txartel neurriko argazki 1.


TXARTELAREN GALERA, LAPURRETA EDO HONDATU IZANAGATIKO ESKAERA
- Eskari-Orri orokorra
– Txartel neurriko argazkia.
- Txartela hondatu bada: Hondatutako txartela
Lege-araudia 50/2016 DEKRETUA, martxoaren 22koa, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela arautzen duena.
Udal Ordenantza, txartela eta desgaitasuna duten pertsonentzako aparkaleku erreserba bereziak arautzen duena
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web

Oharrak

ZEIN BALDINTZA BETE BEHAR DITUT TXARTEL HAU ESKATU AHAL IZATEKO?
Kasu guztietan, aurretik DESGAITASUNA OFIZIALKI AITORTUA izatea, edo hori ez izatekotan, MENDEKOTASUNAREN BALORAZIOA (bi kasuetan Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortua). Kasu guztietan, agiri horietan egiaztatu beharko da interesdunak MUGIKORTASUN edo IKUSMEN-URRITASUN arazoak dituela.

Desgaitasun-mailaren %33-era iristen ez den kasuetan, Gizarte Asegurantzak aitortu vahar izan du ezintasuna osoa edo absolutua edo baliaezintasun handia.


ZEIN MUGIKORTASUN MAILA ESKATZEN DA?
Desgaitasun-gradua errekonozitu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko II. eranskinarekin bat etorriz, ondoko baldintzetarik edozeinetan direnek mugikortasun urria dutela kontsideratuko da:
– Gurpil-aulkia ezinbestean erabiltzea
– Ibiltzeko makila bi derrigorrez erabiltzea.
– Nora gabe ibili ahal da, baina kontrolatzeko zailak diren jokabide oldarkor edo molestagarriak ditu, defizientzia psikiko larrien ondorioz, zeintzuk garraiobide normalizatuak erabiltzea zailtzen dioten
– Mugikortasun-mugak izatea, eta 971/1999 Dekretuaren II. eranskineko mugikortasun urriko baremoan 7 puntu izatea gutxienez,


ZER HARTZEN DA TXARTELA LORTU AHAL IZATETKO BEHARREZKO IKUSMEN URRITASUN GISA?
Begirik onenean ikusmen-zolitasuna, zuzendu ostean, 0,1ekoa edo beheragokoa dutenak, edo ikus-eremu murriztua 10 gradukoa edo gutxiagokoa.


TXARTELA ESKATU DAITEKE 3 URTETIK BEHERAKO PERTSONENTZAT?
Bai, eskatu daiteke 3 urtetik beherako pertsonentzat, bizitzeko funtzioei eusteko ezinbestean eta etengabe aparatu teknikoak behar badituzte (gurpil-aulki espazialak, arnasketa-aparatuak...), edo 4. edo 5. motako desgaitasun-balorazioa izan badute (patologia larria edo oso larria).


TXARTELA EDOZEIN PERTSONAK JASO DEZAKE?
Txartela jasotzeko titularra bertaratu behar da eta sinatu behar du. Salbuespen gisa, Ezgaitasun sententzia judiziala duten pertsonen kasuan, izendatutako tutorea bertaratu beharko da eta sinatu beharko du.


ZEINTZU DIRA TXARTELA ERABILTZEKO BALDINTZAK?
-Txartela erabat pertsonala izango da, eta soilik erabili ahal izango da titularrak berak gidatzen duenean edo dena delako ibilgailuan daramatenean.
-Aurreko haizetakoaren kontra jarri beharko da, aurrealdea ibilgailuaren kanpoaldetik irakurtzeko moduan. Era berean, eskumeneko agintariei txartela aztertzen utziko zaie, hala eskatzen dutenean.

- Txartela ikusteko moduan erakusten bada ibilgailuaren barruan, txartela honako hauetarako izango da baliozkoa:
* Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitutako lekuetan aparkatzeko.
* Zamalanetarako gordetako guneetan gelditzeko edo aparkatzeko, betiere oinezkoei edo trafikoari kalterik eragiten ez bazaie eta behar den denborarako.
* Bideko edozein lekutan gelditzeko, justifikatutako arrazoiengatik eta behar den denboran, betiere oinezkoei edo trafikoari kalterik eragiten ez bazaie eta agintaritzaren agenteek emandako jarraibideen arabera.
* Egoiliarrek zirkulazio mugatua duten bide, eremu edo hiri-espazioetara iristeko, betiere helmuga eremu horren barruan badago.

- Aparkatzeko txartelaren titularrak doan aparkatu ahal izango du TAO araututako aparkalekuetan dagokion tasa ordaindu gabe, gehienez ere 60 minutuz, eta doako tiket berri bat lortzeko muga 3 ordukoa izango da. Irizpide hori ez da aplikatuko egoiliarrentzako aparkalekuetan (eremu zuria). Ezinduentzako aparkaleku-plazei ere ez zaie aplikatuko, baldin eta TAO gune arautuan badaude.

- Nolanahi ere, ezin izango da leku hauetan aparkatu:
*Oinezkoentzako eremuak, nasak edo espaloiak eta oinezkoen pasabideak.
*Gelditzearen debekuan.
*Ibiak edo larrialdi-irteerak oztopatzen dituzten lekuak.
*Zirkulazio-erreiak murrizten dituzten espazioak.
*Segurtasun publikoko arrazoiengatik mugatutako eremuak.


TXARTELAK ZEIN BALIO EPE DAUKA? TXARTELA BERRITU DAITEKE?
Txartelak bost urteko eperako ematen dira. Epe hori amaitutakoan edo desgaitasunaren balorazioan aldaketak gertatu badira, txartela berritu beharko da prozedura hau bera jarraituz.

X