ESPACIO PALMERA MONTERO GUNEA – KIROL-ELKARTEAK/KLUBAK ARETOEN ERRESERBA SISTEMAN ALTA EMATEA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea Irungo elkarteei edo kirol klubeei baimena ematea Palmera Montero Guneko erabilera anitzeko aretoak erreserbatzeko Irungo elkarteen partez erakusketak, hitzaldiak, klaseak, tailerrak, proiekzioak, mahai inguruak, eta abar egiteko
Unitate tramitatzailea INFORMAZIOAREN GIZARTE ETA HERRITARREN PARTE-HARTZE ARLOA
Ebazpen organoa Informazioaren Gizarte, Herritarren Parte-hartze eta Auzoetarako Zinegotzi-Ordezkaria
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...), "Espazio publikoen erabilera" menuan dagoen “Palmera-Montero Gunea - Altak/Bajak aretoen erreserban” zerbitzua erabiliz.
Administrazio isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
Hartzaileak Irungo elkarteen edo kirol kluben presidente edo ordezkariak
Beharrezko dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen edo Kirol Entitateen Erregistroan ofizioz egiaztatuko da:
*Elkartea/Kluba legea jarraituz eratuta dagoela.
*Egoitza soziala Irunen dagoela.
Tasen zenbatekoa Ez dagokio.
Web

Oharrak

PALMERA MONTERO GUNEAN aretoen erreserba egiteko jarraitu beharreko urratsak:

1.- Palmera Montero Guneko aretoak erreserbatu ahal izateko, beharrezkoa da interesa duen kirol edo elkarte erakundeak aldez aurretik alta ematea erreserba-sisteman.

Erreserba-sisteman alta emateko eskaera Irungo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko da: www.irun.org/sac.

Erakundeak ez badu bitartekorik edo gaitasunik eskabidea elektronikoki aurkezteko, entitatearen ordezkari batek egin ahal izango du.

Ordezkariak Irungo Udalean tramiteak egiteko Ordezkarien Erregistroan inskribatuta egon beharko du.

2- Alta eskatu ondoren, erreserba-sisteman sartzeko baimenaren jakinarazpena jasoko du.

3.- Erreserbak egiteko, IrunTxartelarekin identifikatu beharko da Palmera Montero Gunean, zentroaren aretoen erabilgarritasuna kontsultatu ondoren, eta JARDUEREN EGUTEGIA estekaren bidez.

*ENTITATE BATEN (Elkarte, Klub...) ORDEZKARIA IZAN nahi baduzu, INFORMAZIO INTERESGARRIA:
Erakunde bat ordezkatzeko eskaera Irungo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez egin daiteke (www.irun.org/sac), ORDEZKAPENAK tramitearen bidez.
*1. aukera: Inolako dokumentaziorik aurkeztu gabe, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroaren edo Eusko Jaurlaritzaren Kirol Entitateen Erregistroaren publiko izaerako online bilatzailearen bitartez egiaztatu badaiteke ordezkaria izango den pertsona entitatearen Presidentea dela.
*2. aukera: Entitatearen Presidente izatea edo entitatearen izenean kudeaketak egiteko izendatua izana egiaztatzen duen entitatearen Idazkariak eta Presidenteak sinatutako ziurtagiria.


Erreserba epe berrietarako web aplikazioaren irekiera egutegia ondorengoa da:
- Abenduak 1etik aurrera, urtarrilerako, otsailerako eta martxorako erreserbak egitea baimentzen da.
- Martxoak 1etik aurrera, apirilerako, maiatzarako eta ekainerako erreserbak egitea baimentzen da.
- Ekainak 1etik aurrera, uztailerako, abuzturkao eta irailerako erreserbak egitea baimentzen da.
- Irailak 1etik aurrera, urrirako, azarorako eta abendurako erreserbak egitea baimentzen da.

*Erreserben aplikazioaren irekitze data jaieguna edo asteburua bada, aplikazioa ondorengo lanegunean irekiko da.

X