EKONOMI JARDUEREN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPENAK ETA HOBARIAK

Xedea EKONOMI JARDUEREN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPEN ETA HOBERIEN ONURADUN IZATEA (IKUS OHARRAK).
Unitate tramitatzailea HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA
Ebazpen organoa Salbuespenak: Alkatetza. Hobariak: Ogasun, Sustapen Ekonomiko eta Plan Estrategikoko Zinegotzi-Ordezkaria.
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera orri orokorra, honako hauek aurkeztuta:

Hobariak:

1.-Zergaren kuotaren %95eko hobaria lehen mailako bereziki babesturiko kooperatibei, 2/1997 Foru Arauaren 5. artikuluak eta kidekoek jaso bezala, hauxe da: lan elkartuko Kooperatibak, nekazaritza Kooperatibak, ustiapen komunitarioko Kooperatibak, kontsumo kooperatibak eta irakaskuntza Kooperatibak.
Honako hauek aurkeztu beharko dira: 1. mailako bereziki babesturiko kooperatiba dela egiaztatzen duen agiria.

2.-Dagokien kuotaren %50era arteko hobaria, edozein jarduera ekonomiko gauzatzen hasi eta gutxieneko udal-kuota ordaintzen dutenentzat, jarduera horren garapeneko bigarren zergaldia amaitu eta hurrengo bost urteetan. Hobaria aplikatu beharreko ekitaldiko lehen lauhilekoaren barruan eskatu beharko da.

3.-Dagokion kuotaren %50a, udal kuota ordaintzen duten subjektu pasiboentzat, baldin eta hobaria aplikatu aurreko zergaldian %5 edo gehiago handitu badute plantillako kontratu mugagabedun langillen batez bestekoa, aurreko zergaldiarekin alderatuz gero.
Aplikatu behar den ekitaldiko lehen hiruhilekoaren barnean eskatu beharko da honako hauek erantsita: sinaturiko lan kontratu mugagabeak, Gizarte Segurantzako altak edo kotizazio dokumentuak eta Subjektu Pasiboak dagozkion urteetan izandako langileen zerrenda, kontratu mota bakoitza zehaztuta.

4- Dagokien kuotaren %50eko hobaria zergak udal kuotaren arabera ordaintzen dituzten eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioen edo kogenerazio sistemaren bidez energia sortzen edo erabiltzen duten subjektu pasiboei.

5- Dagokien kuotaren %50eko hobaria zergak udal kuotaren arabera ordaintzen dituzten eta industria jarduerak, jardueraren hasieratik edo geroago lekuz aldatu izanagatik, udal barrutiko eremu jendeztatuenetatik urrun dauden lokal edo instalazioetan egiten dituzten subjektu pasiboei.

6- Dagokien kuotaren %50eko hobaria zergak udal kuotaren arabera ordaintzen dituzten eta beren langileentzako garraio plana ezartzen duten subjektu pasiboei, plan horren helburua energiaren kontsumoa eta lanpostura joateak eragindako igorpenak murriztea eta garraiobide eraginkorrenen erabilera, garraio kolektiboa edo partekatua, esate baterako, sustatzea denean.

7- Dagokien kuotaren %50eko hobaria udal-kuotaren bidez zergak ordaintzen dituzten subjektu pasiboentzat, baldin eta hbaria aplikatu aurreko zergaldian jardueraren errenta edo errendimendu garbia negatiboa badute berehalako zergaldian. Aplikatu beharreko ekitaldiko lehen lauhilekoan eskatu beharko da. Eskabidearekin batera, Sozietateen Gaineko Zergaren, Ez-egoiliarren Errentaren Gaineko Zergaren, edo enpresaren errendimendu garbiaren kalkulua aurkezteko beste edozein dokumentazio ere.

Salbuespenak:

1- Beren jarduera zerga honen bi lehen zergaldietan hasten duten subjektu pasiboei.
Aurkeztu beharko da: EJZn Alta eman duelako justifikazioa.

2- Milioi bat eurotik beherako jarduera kopurua duten subjektu pasiboei.

3- Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.

4- Ikerkuntzako organismo publikoak, maila guztietako irakaskuntza zentroak, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Foru Aldundiaren edo udal entitateen fondoekin nahiz ongintzazko edo herri onurakoak izendatutako fundazioen baliabideekin odorik finantziatuak, eta, orobat, irabazi asmorik gabekoak izanik, hezkuntza-itunen erregimenean dauden ikastetxeak.

5- Gutxitu fisiko, psikiko eta sentsoarialen irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioak, pertsona minusbaliatuen alde irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta tutoretza mailan egiten dituzten pedagogia, zientzia, laguntza eta enplegu jarduerengatik, baita xede horietara zuzendutako tailerretan lortutako produktuak saltzen badituzte ere, baldin eta salmenta horren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.

6- Martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauak, ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan parte hartzeagatik zerga pizgarriak ematekoak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan salbuespenaren zerga onura aitortua duten entitateak.

7- Elkarteeen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta udalarekin batera lankidetza jarduerak burutzeagatik bertako organo eskudunak herri onurakoak izendatzen baditu.

8- Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenen indarrez aplikagarri duten subjektu pasiboak.

9- Ondasunak zergatik salbuetsita geldituko dira titularrak irabazi asmorik gabeko entitateak badira, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauaren 17. artikuluak jasotako baldintzetan.


1., 2., 5., 7. eta 9. artikuluan aurreikusitako salbuespenak eskatu egin beharko dira eta alde batek eskatuta emango dira, bidezkoa denean.
Lege-araudia Indarrean dagoen Ordenantza Fiskala.
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 6 hilabetekoa
Web

Oharrak

* 2 milioi eurotik beherako jarduera bolumena duten subjektu pasiboentzako salbuespena aplikatzeko, PFEZren, Elkarteen eta Egoiliar ez direnen Errentaren zergaren subjektu pasibo horiek, zerga horien adierazpena Gipuzkoan egiten ez dutenean, EJZ kudeatzeko eskumena duen organoari jakinarazpena egin beharko diote, haren edukia, epea eta aurkezteko modua behar bezala zehaztuta egonik, eta salbuespen hori aplikatzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztela adieraziko dute jakinarazpen horretan.

Jardueraren bi lehen zergaldietarako salbuespena izateko, ekonomi jarduera aurrez beste titularitate batekin aurrera eraman ez izana eskatuko da, eta ulertzen da zirkunstantzia hori eman dela, besteak beste, elkartze, bereizte edo jarduera adarren ekarpenen kasuetan.

Salbuespenak eta hobariak eduki ahal izateko, ezin izango da Udal Ogasunaren zordun izan, eta egunean edukiko da dagozkion zerga eta prezio publiko guztien ordainketa.

Erlazionatutako dokumentuak

X