EGOILIAR TXARTELA TAO EREMUAN – BERRITZEA 2023
Xedea | IBILGAILUA APARKATZEKO DENBORA MUGARA LOTUTA EZ EGOTEA GAITZEN DUEN EGOILIAR TXARTELA BEREZIAREN BERRITZEA |
---|---|
Unitate tramitatzailea | MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA |
Eskabidearen epea | 06-02-2023 |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | TAO Eremuan Egoiliar Txartelaren Titularrak |
Lege-araudia | O.T.A. Udal Ordenantza |
Tasen zenbatekoa | Egoiliar-Txartela lortzeko ordaindu beharreko urteko kuota: 33,60 euro. |
Tramitazio-epea | Eskatzeko unean |
Web |
Oharrak
2023 urterako TAO berritze kanpaina urtarrilak 17an hasten da. Herritarrei tramiteak sinplifikatzeko eta kontrola hobetzeko asmoz, azken urteotan Irungo Udalak BEHIN-BETIKO BALIOTASUNA duten txartelak ematen ari da. Txartel hauek automatikoki berrituko dira baldintzak betetzen diren bitartean, eta beraz, urte amaieran ez da ibilgailutik kendu beharko.
* BERRITZEA AUTOMATIKOA DA ORDAINKETA HELBIDERATUTA DUTEN TITULARRENTZAT.
Tasaren ordainketa HELBIDERATUTA duten txartelen titularrei automatikoki berrituko zaie. Horrela, helbideratze-kontuan tasa kargatuko zaie, 2023rako 33,60€-koa dena. Kargu-data: otsailak 6 (epearen azken eguna)
* ORDAINKETA HELBIDERATUTA EZ DUTEN TITULARREK ORDAINKETA EGIN BEHARKO DUTE.
Ordainketa HELBIDERATUTA EZ DUTEN titularrek ordainketa egin ahal izango dute www.irun.org/sac egoitza elektronikoaren bitartez edo www.irun.org/pagotributos weborriaren bitartez (ikusi erlazionatutako web-lotura). Behin ordainketa egindakoan, txartela automatikoki berritua geratzen da. Ordainketa-epea: otsailak 06.
EZEGOKITASUNEN BAT DUTEN TITULARREK, AURRETIK ZUZENDU BEHARKO DITUZTE
* TMIZ (viñeta) edo isunen bat ordaindu gabe duten titularrek, txartela berritzeko ezegokitasun horiek zuzendu beharko dituzte.
HELBIDERATU ITZAZU ZURE ORDAINAGIRIAK. ZURETZAT EROSOAGOA DA, UDALARENTZAT MERKEAGOA.
Joan-etorriak ekidingo dituzu eta zure txartela automatikoki berrituko da.
Interneten bidez egin ahal duzu zure IRUN TXARTELA erabiliz (www.irun.org/sac) edo, halakorik ez baduzu, zoaz HAZ bulegora. 2023 urterako ordaingiria helbideratzeko azken eguna urtarrilak 28a izango da.
ESKA EZAZU ZURE IRUN TXARTELA. BEHARKO DUZU ETA.
Informazioa jasotzen jarraitu dezazun, emaiguzu zure e-maila IRUN TXARTELA eskatuz www.irun.org helbidean edo 010era deituz. Doan da.
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago