EGOILIAR TXARTELA TAO EREMUAN – BERRITZEA 2022

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea IBILGAILUA APARKATZEKO DENBORA MUGARA LOTUTA EZ EGOTEA GAITZEN DUEN EGOILIAR TXARTELA BEREZIAREN BERRITZEA
Unitate tramitatzailea MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA
Zerbitzu arduraduna: Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Arloa
Eskabidearen epea 31-01-2022
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak TAO Eremuan Egoiliar Txartelaren Titularrak
Lege-araudia O.T.A. Udal Ordenantza
Tasen zenbatekoa Egoiliar-Txartela lortzeko ordaindu beharreko urteko kuota: 33,60 euro.
Tramitazio-epea Eskatzeko unean
Web

Oharrak

2022 urterako TAO berritze kanpaina urtarrilak 17an hasten da. Herritarrei tramiteak sinplifikatzeko eta kontrola hobetzeko asmoz, azken urteotan Irungo Udalak BEHIN-BETIKO BALIOTASUNA duten txartelak ematen ari da. Txartel hauek automatikoki berrituko dira baldintzak betetzen diren bitartean, eta beraz, urte amaieran ez da ibilgailutik kendu beharko.

* BERRITZEA AUTOMATIKOA DA ORDAINKETA HELBIDERATUTA DUTEN TITULARRENTZAT.
Tasaren ordainketa HELBIDERATUTA duten txartelen titularrei automatikoki berrituko zaie. Horrela, helbideratze-kontuan tasa kargatuko zaie, 2022rako 33,60€-koa dena. Kargu-data: urtarrilak 31 (epearen azken eguna)

* ORDAINKETA HELBIDERATUTA EZ DUTEN TITULARREK ORDAINKETA EGIN BEHARKO DUTE.
Ordainketa HELBIDERATUTA EZ DUTEN titularrek ordainketa egin ahal izango dute www.irun.org/sac egoitza elektronikoaren bitartez edo www.irun.org/pagotributos weborriaren bitartez (ikusi erlazionatutako web-lotura). Behin ordainketa egindakoan, txartela automatikoki berritua geratzen da. Ordainketa-epea: urtarrilak 31.

EZEGOKITASUNEN BAT DUTEN TITULARREK, AURRETIK ZUZENDU BEHARKO DITUZTE
* TMIZ (viñeta) edo isunen bat ordaindu gabe duten titularrek, txartela berritzeko ezegokitasun horiek zuzendu beharko dituzte.


OHARRAK:

HELBIDERATU ITZAZU ZURE ORDAINAGIRIAK. ZURETZAT EROSOAGOA DA, UDALARENTZAT MERKEAGOA.
Joan-etorriak ekidingo dituzu eta zure txartela automatikoki berrituko da.
Interneten bidez egin ahal duzu zure IRUN TXARTELA erabiliz (www.irun.org/sac) edo, halakorik ez baduzu, zoaz HAZ bulegora. 2022 urterako ordaingiria helbideratzeko azken eguna urtarrilak 21a izango da.

ESKA EZAZU ZURE IRUN TXARTELA. BEHARKO DUZU ETA.
Informazioa jasotzen jarraitu dezazun, emaiguzu zure e-maila IRUN TXARTELA eskatuz www.irun.org helbidean edo 010era deituz. Doan da.

Datuen Babeseko info. gehiago

X