DATU PERTSONALEN GAINEKO ESKUBIDEAK ERABILI

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea Datuen babesari lotutako eskubideak (sartzeko, zuzentzeko, ezeresteko, tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko eskubidea) erabili Irungo Udalaren aurrean.
Unitate tramitatzailea INFORMAZIOAREN GIZARTE ETA HERRITARREN PARTE-HARTZE ARLOA
Ebazpen organoa Irungo Udalaren Datuen Babeserako Ordezkaria
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, B@K-Q, NANe edo Izenpe edo bestelako ziurtagiri elektronikoa erabiliz).
- SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea
Administrazio isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Argibideak eta inprimakian etxera bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Pertsona fisikoak
Beharrezko dokumentazioa Eskaera-orri espezifikoa.
Lege-araudia - Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra (DBAO)
- Abenduaren 5eko 3/2018 Lege organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa
- 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Titularitate Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa.
Tasen zenbatekoa Dohain. Hala ere, nabarmenki arrazoigabeak edo gehiegizkoak (adiibidez errepikakorra izateagatik) diren eskaeretan kanon bat kobratu ahal izango da, jasandako administrazio kostuei proportzionala.
Tramitazio-epea Hilabete bat (bi hilabete gehiago luzatu daiteke konplexutasunarengatik edo bolumenarengatik)
Web

Oharrak

DATU PERTSONALEN ALORREAN ESKUBIDEAK
- Norberari dagozkion datu pertsonalak tratatzen diren ala ez konfirmazioa jasotzeko eskubidea.
- Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
- Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea.
- Haien tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, kasu horretan gordeko direlarik soilik erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko.
- Norberaren datuak tratatzeari uko egiteko eskubidea, kasu horretan datuak tratatzeari utziko zaiolarik, arrazoi legitimoengatik edo erreklamazio posibleak jarri edo defendatzeko behar direnean izan ezik.
- Helburu jakin baterako adostasuna eman badu, emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko eskubidea, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.

Datu pertsonalen alorrean dagoen eskubidea erabiltzeko, Irungo Udalera zuzendu, arreta emateko dituzten bideetako edozeinetatik.

Datuen babes alorrean Irungo Udalaren jardueraren batekin ados ez bazaude, lehenik eta behin, orri honetan adierazitako bideetako baten bidez kontaktuan jarri beharko zara.

Hilabeteko epean erantzunik jasotzen ez baduzu edo jasotako erantzunarekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (DBEB) erreklamazio bat aurkez dezakezu.

Informazio gehiago: www.irun.org/lopd (ikusi web loturen atala).

X