BIZTANLEEN UDAL ERROLDA – JAIOTZARENGATIKO ALTA

Xedea Jaio berri den pertsona bat Irungo biztanleen udal erroldan alta ematea.
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Zerbitzu Arduraduna: Informazio Korporatiborako Zerbitzua (Estatistika eta Hirugarrenak).
Ebazpen organoa Alkate - Lehendakaria
Aurkezteko modua - SAC Hiritarra Atenditzeko Zerbitzua: San Martzial kalea, 2 (aitaren, amaren edo legezko tutorearen nortasun agiria erakutsiz). AURRETIKO HITZORDUArekin.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Jaio berriaren aita, ama edo beste pertsona bat euren izenean.
Beharrezko dokumentazioa - Familia-liburua edo Jaiotzaren Ziurtagiria.
Aitaren, amaren edo legezko tutorearen ezberdina den pertsona batek tramitea egiten badu:
- Adin-beherakoak Udal Erroldan Alta emateko eta helbidea aldatzeko baimena (ereduaren arabera).
*Adin-beherakoa bi gurasoen helbidean inskribatzen bada, eskaera/baimena guraso batek edo biek sinatu dezake(te).
*Adin-beherakoa bi gurasoak agertzen ez diren helbide batean inskribatzen bada, eskaera/baimena bi gurasoek sinatzea beharrezkoa da.
Lege-araudia TEOAL 15.1; BLMA 56.1.B)
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa (LEGEZ) dokumentazio guztia baliodun 3 eguneko epean aurkeztuz gero.
Web

Oharrak

Besterik adierazi ezean, Udalal jaiotzarengatiko Udal Erroldan alta ematen du Erregistro Zibilak* komunikatutako informazioarekin komunikatutako helbidean. Helbide hori, orokorrean, jaio berriaren amarena izaten da.

Komunikazio hori izen-ematetik 2 hilabete baino laburragoa ez den epe batean jasotzen da. Horregatik, gurasoek eska dezakete jaio berria Udal-Erroldan alta ematea.

*Abenduak 20ko 2612/1996 Errege-Dekretuaren 63. art. – 1997/01/16-ko Estatuko Aldizkari Ofíciala “BOE”, uztailaren 11ko 1690/1690 Errege Dekretuz Tokiko Entitateen Biztanleria eta Lurralde-Mugapenaren Erregelamendua aldatzen duena.


- Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak..

Erlazionatutako udal tramiteak

Datuen Babeseko info. gehiago

X