BIZTANLEEN UDAL ERROLDA - HELBIDE ALDAKETA UDALERRIAREN BARNEAN

Xedea Jadanik Irunen erroldaturik dagoen pertsona batek erroldan helbidea aldatzea Irungo udalerriaren barnean beste leku batera joan delako bizitzera, Irungo erroldan bajarik eman gabe.
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Ebazpen organoa Informazio Korporatiborako Zerbitzuaren arduraduna.
Aurkezteko modua Eskaera presentzialki tramitatu behar da SAC Hiritarra Atenditzeko Zerbizuan jarraian adierazitako dokumentazioa aurkeztuz. AURRETIKO HITZORDUArekin.
Eskabidearen epea Mugagabea
Administrazio isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Irungo udal barrutian erroldaturik egonik helbide aldaketa egin duten pertsona guztiak.
Beharrezko dokumentazioa IDENTIFIKAZIO DOKUMENTAZIOA:
- Erroldatzen diren pertsona guztien NAN (edo pasaportea edo Gida Baimena beti ere NAN zkia. agertzen bada. NANa derrigorrezkoa da 14 urtez gorakoentzat.
- Ordezkaritza dokumentua, interesatua ez den beste pertsona batek egiten badu tramitea edo sinatzen badu.

ADIN TXIKIKOAK IDENTIFIKATZEKO DOKUMENTAZIOA
Adin txikikoak erroldatu behar badira, aurreko dokumentazioaz gain:
- Familia Liburua eta, guraso bakar batekin soilik erroldatzen bada, beste gurasoaren baimena beharko da edo adin txikikoaren zaintza eduki beharko da.
Adin txikikoa gurasoen ezberdina den helbide batean erroldatu behar bada, aurkeztu beharko da:
- Bi gurasoen edo legezko tutorearen baimen espresua (tutoretza egiaztatu beharko da).
- Gurasoen edo legezko tutorearen NAN
- Baimena ematen duen nagusiaren NAN
- Epailearen ebazpena (gurasoen gordetze eta zaintza galera edo tutelaren aitorpen kasuetan, etab.).

ATZERRITARRAK IDENTIFIKATZEKO DOKUMENTAZIOA:
- Europako Batasuneko herritarrek eta Norvegia, Islandia, Liechestein eta Suitzakoek beren lurraldeko pasaportea edo nortasun dokumentua aurkeztu beharko dute indarrean, eta baldin badute, Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatuta daudela egiaztatzen duen agiria, hartan NIE (Atzerritarrak Identifikatzeko Zenbakia) jasota. Ahal bada NIErekin egingo da izen ematea.
- Beste Estatu batzuetako hiritar nazionalek bizileku-txartela aurkeztu beharko dute, indarrean eta agintari espainiarrek egina. Horrelakorik izan ezean, beren lurraldeko pasaportea aurkeztu ahal izango dute, indarrean beti ere. (Hirugarren lurraldeetako bizileku-txartelak ez du balio izango). Ahal bada NIErekin egingo da izen ematea.

ETXEBIZITZAREN DOKUMENTAZIOA
-Etxebizitza okupatuan: Etxebizitzaren erabilera eskubidearen titularra den erroldaturiko pertsonaren baimena (jabea, alokairuan edo beste), baimena ematen duen pertsonaren NANaren fotokopia erantsita.
- Etxebizitza hutsean:
Etxebizitzaren okupazioa egiaztatzen duen dokumentua. Ondoko dokumentu hauetako edozeinek balio du horretarako:
* Etxebizitzaren salerosketa eskritura.
* Etxebizitza edo logelaren alokairu kontratua; berria ez bada, gainera, alokairuaren azken erreziboa aurkeztu beharko da.
* Erabilera eskubidearen inguruko beste titulu batzuk (epai judiziala dibortzioaren kasuan, testamentuak, emaitzak eta abar).
* Jabearen baimena, baimena ematen duen pertsonaren NANaren fotokopia erantsita.
Lege-araudia TEOAL 15.1; BLMA 56.1.B)
Tasen zenbatekoa Ez dago
Tramitazio-epea Eskatzeko unean
Web

Oharrak

-Interesatuak helbide desberdinetatik badatoz, etxebizitza bakoitzerako eskatu beharko da aldaketa/lekualdatzea (ordezkaritza onartuko da).

-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.

X