BIZTANLEEN UDAL ERROLDA - ERROLDAKO DATUAK ALDATZEA
Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea | Biztanleen udal erroldako datu hauetakoren bat aldatzea: Deiturak, izena, egoera zibila, herritartasuna, jaiotze data edo lekua, sexua, ikasketak, NAN, jaiotze udalerria edo probintzia, ... |
---|---|
Unitate tramitatzailea | HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC) Zerbitzu Arduraduna: Estatistika eta Kinta Zerbitzua. |
Ebazpen organoa | Estatistika eta Kinta Zerbitzuaren Arduraduna. |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...) - SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | Mugagabea. |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Irungo udal barrutian erroldaturik egonik erroldako daturen bat eguneratzeko interesa duten pertsona guztiak. |
Beharrezko dokumentazioa | - Erroldako datuak Aldatzeko eskaera-orria. IDENTIFIKAZIO DOKUMENTAZIOA: - NAN (edo pasaportea edo Gida Baimena beti ere NAN zkia. agertzen bada) ATZERRITARRAK IDENTIFIKATZEKO DOKUMENTAZIOA: - Europako Batasuneko herritarrek eta Norvegia, Islandia, Liechestein eta Suitzakoek beren lurraldeko pasaportea edo nortasun dokumentua aurkeztu beharko dute indarrean, eta baldin badute, Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatuta daudela egiaztatzen duen agiria, hartan NIE (Atzerritarrak Identifikatzeko Zenbakia) jasota. Ahal bada NIErekin egingo da izen ematea. - Beste Estatu batzuetako hiritar nazionalek bizileku-txartela aurkeztu beharko dute, indarrean eta agintari espainiarrek egina. Horrelakorik izan ezean, beren lurraldeko pasaportea aurkeztu ahal izango dute, indarrean beti ere. (Hirugarren lurraldeetako bizileku-txartelak ez du balio izango). Ahal bada NIErekin egingo da izen ematea. |
Lege-araudia | TEOAL 15.1; BLMA 56.1.B) |
Tasen zenbatekoa | Ez dago. |
Tramitazio-epea | Eskatzeko unean |
Web |
Oharrak
-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako udal tramiteak
- BIZTANLEEN UDAL ERROLDA - ERROLDATZE AGIRIAK
- BIZTANLEEN UDAL ERROLDA - ERROLDA INSKRIPZIOA BERRITZEA BIZILEKU BAIMEN IRAUNKORRIK (IRAUPEN LUZEKOA) EZ DUTEN KOMUNITATETIK KANPOKO ATZERRITARRENTZAKO.
- PADRON MUNICIPAL DE HABITANTES - CONFIRMACION DE RESIDENCIA PARA EXTRANJEROS QUE NO TIENEN QUE RENOVAR LA INSCRIPCION PADRONAL
Datuen Babeseko info. gehiago