BIZTANLEEN UDAL ERROLDA - ERROLDA INSKRIPZIOA BERRITZEA BIZILEKU BAIMEN IRAUNKORRIK (IRAUPEN LUZEKOA) EZ DUTEN KOMUNITATETIK KANPOKO ATZERRITARRENTZAKO.

Xedea Bi urtean behin Errolda inskripzioak aldatzea bizileku baimen iraunkorrik ("Iraupen Luzekoa" deitua 2011tik aurrera) ez duten komunitatetik kanpoko atzerritarrek.
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Zerbitzu Arduraduna: Informazio Korporatiborako Zerbitzua (Estatistika eta Hirugarrenak)
Ebazpen organoa Informazio Korporatiboaren Arduraduna
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea 2 urtean behin berrituko da.
Administrazio isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Espainian bizi diren komunitatetik kanpoko hiritarrak, bizileku baimen iraunkorrik ez dutenak ("Iraupen Luzekoa" deitua 2011tik aurrera).
Beharrezko dokumentazioa - Errolda berritzeko orria.
- Agintari espainiarrek eginiko bizileku txartela edo beren lurraldeko pasaportea. Ahal izanez gero AIZ txartelarekin berrituko da.
(Hirugarren lurraldeetako bizileku txartelak ez du balio izango).

Adin txikikoak badira:
- Adin txikikoaren gurasoek edo haren ardura duen legezko ordezkariak sinatuko du berritzeko eskaera, adin txikikoaren nortasun agiriaren fotokopia aurkeztuta.

Bizileku Baimen Iraunkorra ("Iraupen Luzekoa" deitua 2011tik aurrera) edo Nortasun Agiri Nazional espainiarra izanez gero, horiek aurkeztu egin beharko dira, eskatzailea tramitatu beharreko bajen zerrendatik kentzeko.
Lege-araudia - Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Erregimenaren Oinarriak arautzen dituena (16. artikulua).
- Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea, urriak 1ekoa.
- Estatistikako Instituto Nazionalaren Presidentearen eta Erkidego Autonomo eta Tokiko Erakundeekin Eskumenak Koordinatzeko Zuzendaritza Orokorraren 2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpena (EAO 2015/03/24), udal erroldaren kudeaketari buruzko Udalentzako instrukzioei buruzkoa.
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Web

Oharrak

Bi urtean behin berrituko da bizileku baimen iraunkorrik ("Iraupen Luzekoa" deitua 2011tik aurrera) ez duten komunitatetik kanpoko atzerritarren inskripzioa Udal Erroldan. Aipaturiko epe horretan ez bada berritzen, inskripzioa iraungi egingo da eta baja emango zaio Biztanleen Erroldan.