BIZTANLEEN UDAL ERROLDA - BAJA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea Estatu espainiarreko edo atzerriko beste udalerriren batera bizitzera joan izateagatik Irungo biztanleen udal erroldan baja ematea.
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Zerbitzu Arduraduna: Informazio Korporatiborako Zerbitzua (Estatistika eta Hirugarrenak)
Ebazpen organoa Informazio Korporatiborako Zerbitzuaren arduraduna.
Aurkezteko modua Kasuaren arabera nola jokatu:
- PERTSONA BATek Irungo udalerriko erroldan baja eman nahi badu ESPAINIAKO BESTE UDALERRI BATERA BIZITZERA JOAN DELAKO, ez da beharrezkoa Irunen baja eskatzea, alta eman nahi duen udalerrian alta tramitatu besterik ez du egin behar (udalerri horrek igorriko dio baja Irungo Udalari eta honek ofizioz kudeatuko du).

-ESPAINIAR bat ATZERRIRA JOATEN BADA Espainiako Kontsulatuan izena eman beharko du joaten den Lurralde horretan (hark igorriko dio baja Irungo Udalari eta honek ofizioz kudeatuko du).
Hala behar badu, idatziz baja eskatu ahal izango du Irungo udalerrian, dagokion Udalerrian edo Kontsulatuan izena eman duela egiaztatzen duen dokumentua aurkeztuta (Altaren eguna adierazita).

-ATZERRIKO HERRITARTASUNA DUEN PERTSONA BAT BERE JATORRIKO HERRIALDERA ITZULIKO BALITZ, fisikoki, bertako SAC-en aurkeztu beharko da baja idatziz eskatzeko.

- ETXEBIZITZA BATEN OKUPAZIOA EGIAZTATZEN DUEN TITULUA DAUKAN PERTSONA BATEK ETXEBIZITZA HORRETAN BIZI DIREN GAINERAKOEN BAJA EMAN NAHI BADU ofizioz Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudiaren 72. artikuluan xedaturikoaren babesean, pertsona horien zerrenda jakinarazi beharko dio Udalari eta baita datu bat ere (telefonoa, helbidea...) haiekin harremanetan jarri ahal izateko, beharreko inprimakiaren bidez.
Udalak Baja espedientea hasiko du Ofizioz, eta horretarako, harremanetan jarriko da etxebizitzan baja eman nahi zaien pertsonekin, derrigorrezko jakinarazpenak eta iragarkiak jarriko ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta, hala behar badu, Erroldatze Kontseiluaren aldeko txostena jaso ondoren, pertsona horien baja tramitatuko du ofizioz aipaturiko etxebizitzan.


Tramite hau egin ahal izango da Irungo Udalaren www.irun.org/sac Egoitza Elektronikoan (IrunTxartela DNIe edo Izenpe ziurtagiri elektroniko bitartez) edo SAC-en (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.

Tramitatzaileak, edozein dokumentu gehigarri eskatzeko eskubidea dauka tramitearen gestio egokia ziurtarazteko.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Irunen erroldaturik dauden eta estatu espainiarreko edo atzerriko beste udalerriren batera bizitzera joaten diren pertsona guztiak.
Lege-araudia TEOAL 15.1; BLMA 56.1.B); BLMA 72
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa (eta Erroldatze Kontseiluaren baimena gero)
Web

Erlazionatutako dokumentuak

Erlazionatutako udal tramiteak

Datuen Babeseko info. gehiago

X