BIZTANLEEN UDAL ERROLDA - ALTA NORMALA
Xedea | Estatu espainiarreko edo atzerriko beste udalerriren batetik etorritakoen egoitza aldaketengatik Irungo biztanleen udal erroldan alta ematea. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC) Zerbitzu Arduraduna: Informazio Korporatiborako Zerbitzua (Estatistika eta Hirugarrenak). |
Ebazpen organoa | Informazio Korporatiboaren Arduraduna |
Aurkezteko modua | Eskaera presentzialki tramitatu behar da SAC Hiritarra Atenditzeko Zerbizuan jarraian adierazitako dokumentazioa aurkeztuz. AURRETIKO HITZORDUArekin. |
Eskabidearen epea | Mugagabea. |
Administrazio isiltasunaren izaera | Onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Egoitza Irungo udal barrutian finkatzen duten eta horretatik abiatuta biztanleen erroldatik ziurtagiriak lortzen dituzten pertsona guztiak. |
Beharrezko dokumentazioa | IDENTIFIKAZIO DOKUMENTAZIOA: - Erroldatzen diren pertsona guztien NAN (edo pasaportea edo Gida Baimena beti ere NAN zkia. agertzen bada. NANa derrigorrezkoa da 14 urtez gorakoentzat. - Ordezkaritza dokumentua, interesatua ez den beste pertsona batek egiten badu tramitea edo sinatzen badu. ADIN TXIKIKOAK IDENTIFIKATZEKO DOKUMENTAZIOA Adin txikikoak erroldatu behar badira, aurreko dokumentazioaz gain: - Familia Liburua eta, guraso bakar batekin soilik erroldatzen bada, beste gurasoaren baimena beharko da edo adin txikikoaren zaintza eduki beharko da. Adin txikikoa gurasoen ezberdina den helbide batean erroldatu behar bada, aurkeztu beharko da: - Bi gurasoen edo legezko tutorearen baimen espresua (tutoretza egiaztatu beharko da). - Gurasoen edo legezko tutorearen NAN - Baimena ematen duen nagusiaren NAN - Epailearen ebazpena (gurasoen gordetze eta zaintza galera edo tutelaren aitorpen kasuetan, etab.). ATZERRITARRAK IDENTIFIKATZEKO DOKUMENTAZIOA: - Europako Batasuneko herritarrek eta Norvegia, Islandia, Liechestein eta Suitzakoek beren lurraldeko pasaportea edo nortasun dokumentua aurkeztu beharko dute indarrean, eta baldin badute, Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatuta daudela egiaztatzen duen agiria, hartan NIE (Atzerritarrak Identifikatzeko Zenbakia) jasota. Ahal bada NIErekin egingo da izen ematea. - Beste Estatu batzuetako hiritar nazionalek bizileku-txartela aurkeztu beharko dute, indarrean eta agintari espainiarrek egina. Horrelakorik izan ezean, beren lurraldeko pasaportea aurkeztu ahal izango dute, indarrean beti ere. (Hirugarren lurraldeetako bizileku-txartelak ez du balio izango). Ahal bada NIErekin egingo da izen ematea. ETXEBIZITZAREN DOKUMENTAZIOA -Etxebizitza okupatuan: Etxebizitzaren erabilera eskubidearen titularra den erroldaturiko pertsonaren baimena (jabea, alokairuan edo beste), baimena ematen duen pertsonaren NANaren fotokopia erantsita. - Etxebizitza hutsean: Etxebizitzaren okupazioa egiaztatzen duen dokumentua. Ondoko dokumentu hauetako edozeinek balio du horretarako: * Etxebizitzaren salerosketa eskritura. * Etxebizitza edo logelaren alokairu kontratua; berria ez bada, gainera, alokairuaren azken erreziboa aurkeztu beharko da. * Erabilera eskubidearen inguruko beste titulu batzuk (epai judiziala dibortzioaren kasuan, testamentuak, emaitzak eta abar). * Jabearen baimena, baimena ematen duen pertsonaren NANaren fotokopia erantsita. - Jatorrizko etxebizitzaren helbide osoa aurkeztu beharko du interesatuak. Atzerritik baldin badator, aski izango da Hiria edo Lurraldea adieraztea. |
Lege-araudia | TEOAL 15.1; BLMA 56.1.B) |
Tasen zenbatekoa | Ez dago. |
Tramitazio-epea | 3 hilabetekoa |
Web |
Oharrak
-Jatorrizko udalerrian eman beharreko baja Irungo Udalak tramitatuko du, helbide osoa eman eta udalerri horretan erroldatuta dagoela adierazten duen agiria sinatu ondoren.
-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
Erlazionatutako dokumentuak
- Alta/Cambio de domicilio de menores: Autorización [DOC]
- Alta/Cambio de domicilio de menores: Declaración responsable CON resol. judicial [DOC]
- Alta/Cambio de domicilio de menores: Declaración responsable SIN resol. judicial [DOC]
- Biztanleen erroldako tramiteak egiteko baimena [DOC]
- Erroldan Izena emateko Orria [DOC]
- Jabearen/maizterraren baimena, etxebizitza okupatuaren kasuan [DOC]
Erlazionatutako udal tramiteak
- BIZTANLEEN UDAL ERROLDA - ERROLDATZE AGIRIAK
- BIZTANLEEN UDAL ERROLDA - ERROLDA INSKRIPZIOA BERRITZEA BIZILEKU BAIMEN IRAUNKORRIK (IRAUPEN LUZEKOA) EZ DUTEN KOMUNITATETIK KANPOKO ATZERRITARRENTZAKO.
- EGOILIAR TXARTELA TAO EREMUAN - ALTA
- HELBIDE ALDAKETAK Espainian egindako GIDABAIMENEAN ETA ZIRKULAZIO BAIMENEAN
- HELBIDE FISKALA ALDATZEA
- PADRON MUNICIPAL DE HABITANTES - CONFIRMACION DE RESIDENCIA PARA EXTRANJEROS QUE NO TIENEN QUE RENOVAR LA INSCRIPCION PADRONAL
Datuen Babeseko info. gehiago