BIDE PUBLIKOAN IBILGAILUEN APARKALEKU PLAZA IZENDUNA ERRESERBATZEA EZINTASUNA DUTEN PERTSONENTZAT
Xedea | BIDE PUBLIKOAN EZINDUAREN IBILGAILUAREN APARKALEKU PLAZA IZENDUNA EGOKITZEA, UDAL OBRA BRIGADAREN KARGURA. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA |
Ebazpen organoa | Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Zinegotzi-ordezkaria |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...) - SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. |
Eskabidearen epea | Mugagabea. |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak. |
Beharrezko dokumentazioa | - Ezinduentzako aparkaleku plaza IZENDUNA erreserbatzeko eskaera orria. Plaza erreserba hori egingo litzatekeen kalea eta zenbakia adierazi behar dira bertan. Titularraren mugikortasun-maila egiaztatzeko: - Mugikortasun-mailaren ziurtagiri eguneratua. Plaza izendunaren eskaera justifikatzeko, eta kasuaren arabera: - Titularraren gidabaimena - Titularraren bizileku berean erroldatutako pertsonaren gidabaimena - Irunen erroldatu gabeko adingabea bada, NAN/AIZ edo Familia Liburua. - Plaza izenduna eskatzeko emandako arrazoiak justifikatzen dituen beste edozein agiri. |
Lege-araudia | Desgaitasuna duten pertsonentzako txartela eta aparkatzeko erreserba bereziak arautzen dituen udal Ordenantza |
Tasen zenbatekoa | Lehenengo baimena: 130 euro. Urteko Tasa: 40 euro |
Tramitazio-epea | Hilabete 1 |
Web |
Oharrak
ESKUBIDEAREN TITULARRAK.
Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Unitatea ebaluatu ondoren (edo etorkizunean horren ordezko sailkapena egin ondoren) honako mugikortasun-maila hauetakoren bat justifikatzen dutenak:
- 12 edo 13 puntu.
- A maila (gurpil-aulkia behar du mugitzeko)
- B maila (bi makila behar ditu mugitzeko)
Plaza horiek ematea titularrak behar duen bati lotuta dagoela ulertzen da, eta orokorrean eta ohikotasunez erabiltzeko dela onartzen da, denboran erregulartasunez egiten diren joan-etorriengatik.
Titularrak adierazi edo justifikatu beharko du familia-nukleoak ez duela garajerik, ez jabetzan, ez alokairuan, etxetik gertu, edo, baldin badauka, ez dituela irisgarritasun-baldintza egokiak betetzen.
Halaber, honako egoera hauetakoren bat egiaztatu beharko da:
- Titularrak gidabaimena du.
- Titularrak ez du gidabaimenik, baina badago beste ibilgailu bat etxebizitza berean erroldatutako beste pertsonaren baten izenean.
- Titularra adingabea da.
Hala ere, aurreko egoeretako bat ere gertatzen ez bada, titularrak plazari emango zaion erabilera modu erregularrean justifikatzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztu ahal izango du.
TASAK.
- Eskaeraren aldeko ebazpena jaso ondoren, plaza NOMINALA lortzeko titularrak lehenengo baimenaren tasa ordaindu beharko du. Behin hori lortuta, urtero dagokion urteko tasa ordaindu beharko du.
PLAZA ERABILTZEKO BALDINTZAK.
- Ezinduaren ibilgailua dela adierazten duen agiria jarri behar da aurreko haizetakoan, ibilgailuaren kanpoaldetik haren gainaldea irakurtzeko moduan jarria eta, udaltzainek eskatuta, erakutsi egin beharko da identifikazio pertsonalerako txartelarekin batera.
- Titularra ibilgailuan doanean soilik erabiliko da.
Erlazionatutako dokumentuak
- Eskaera-orria [DOC]
- Impreso de solicitud [DOC]
Erlazionatutako udal tramiteak
- BEHIN-BEHINEAN APARKATZEKO TXARTELA
- ELBARRITASUNAK-ELBARRITASUN MAILA ETA DAGOZKION BAREMOAK ZEHAZTU ETA BERRIKUSTEA
- EZINTASUNEN BAT DUTEN PERTSONENTZAKO APARKATZEKO TXARTELA
- LAGUNTZA TEKNIKO EDO ESPEZIALIZATUAK ESKATZEA
- MUGIKORTSUAN URRIKO DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO GARRAIKO KOLEKTIBORAKO BAKARRIK DIREN IBILGAILU EGOKITUAK APARKATZEKO TXARTELA
Datuen Babeseko info. gehiago