BIDE PUBLIKOA OKUPATZEKO BAIMENA ANDAMIO, EDUKIONTZI, HESI ETA ANTZEKOEKIN

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea Bide publikoan aldamioak, hesiak, eraikuntza materialak, edukiontziak eta antzekoak jartzeko derrigorrezko udal baimena lortzea.
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Ebazpen organoa Hirigintza eta Ingurumeneko Zinegotzi-ordezkaria.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...)
- SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea
Administrazio isiltasunaren izaera Ez Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa - Obra txikirako lizentzia eskatzeko orria.
- Bide publikoa okupatzeko zinpeko adierazpena (HAZan jaso daiteke)
- Aurreikusitako okupazioaren krokis mugatua, okupaturiko azalera, kokalekua eta gutxi gorabeherako iraupena adierazita.
- Okupazioak eskatzen dituen obrak egiteko lizentzia edo eskaeraren erreferentzia.
Lege-araudia -Hiri Antolamendurako Plan Orokorra.
Tasen zenbatekoa -Merkantzia, obra hondakinak, lurrak: 2,67 eur/m2 egun edo frak. -Hesiak, aldamioak: 2,67 eur/m2 eta hamabostaldi edo frak -Apeoak: 4,82 euro elementu eta hamabost. edo frak. -Eduk.: 4,82 eur elem. eta hamabost. edo frak. Fidantza: ikus oharrak
Tramitazio-epea Hilabete batekoa
Web

Oharrak

- Kasu honetan sartuko da bide publikoa obrarekin loturarik gabeko edukiontziarekin okupatzea ere, lokalak, garajeak eta abar garbitu edo husteko lanak soilik direnean.

-Ez dute Tasa hau ordainduko, beharreko baimena izanik, fatxada edo/eta teilatuak garbitu, margotu eta konpontzeko obra edo lanekin zuzenean loturik dauden udal jabari publikoaren okupazioek.

-Eskatutako bide publikoaren okupazioaren arabera, baimena eman baino lehen fidantza bat sartzeko derrigortasuna ezarri daiteke ondorengo kontuengatik erantzuteko: okupazioak bide publikoan eragi dezakeen garbiketa, elementu publikoetan sor daitezkeen kalteak, ordezkatu behar lirateen elementuak eta bide publikoan utzitako elementuak kentzea. Behin lanak amaitu ondoren fidantza itzultzea eskatu beharko da.

-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.

X