BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - OSTALARITZA, URTEROKO BAIMEN-BERRITZEA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea Ostalaritzako establezimenduen berezko elementuak (Mahaitxoak, Itzalkinak, Olanak, Elementu lag., Lehiatilak fatxadan, Zaldi-maldikoak<2,5m2, Salmenta-gailu autom...) jartzeagatik bide publikoa aprobetxatzeko dagokion udal baimena berritzea
Unitate tramitatzailea MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA
Aurkezteko modua - www.irun.org/sac EGOITZA ELEKTRONIKOA lokalaren titularraren edo Irungo Udalean inskribatutako bere ordezkari baten IrunTxartela-BakQ, edo Izenpe edo bestelako ziurtagiri elektronikoa erabiliz.
- SAC Herritarra Atenditzeko Zerbitzua (San Martzial kalea, 2). Zure erosotasunerako eskatu AURRETIKO HITZORDUA.

*ENPRESA (SA, SL, Ondasun Komunitatea…):
2021eko apiriletik Prozedura Administratiboaren 39/2015 Legea erabat aplikatu behar denez, tramite administratiboak elektronikoki egin behar dituzte, eta beraz, baimen berritzea Egoitza Elektronikoan egin beharko dute.

*AUT0NOMOAK:
Aukeratu dezakete tramitea egin www.irun.org/sac Egoitza Elektronikoan edo, ohi bezala, SAC-HAZan.
Eskabidearen epea 10-02-2023
Administrazio isiltasunaren izaera Ez Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Berritzeko baimena egokitu baimendutako mugen barruan.
-Aldez aurreko kontsultak.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Mahaitxo, Itzalkin, Olana, Elementu lag., Salmenta-gailu autom... jartzeagatik bide publikoa aprobetxatu nahi duten merkataritza establezimenduak.
Beharrezko dokumentazioa *Aurreko urtean lortutako baimenarekiko ALDAKETARIK GABE:
- EZ da dokumentazio berririk aurkeztu beharko. Unean bertan tramitatu daiteke.
*Kasu bakoitzerako baimendutako MUGAK GAINDITU GABE:
- EZ da dokumentazio berririk aurkeztu beharko. Egoitza Elektronikoan tramitatu baino lehen 010-943505152 telefonora deitu beharko da.
*Kasu bakoitzerako baimendutako MUGAK GAINDITZEA ESKATZEKO:
- Ikus erlazionatutako tramite hau: BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - OSTALARITZA, ALTA EDO EGUNERATZEA
Lege-araudia -Bide Publikoan Terrazak eta Mahaiak eta Aulkiak jartzea Arautzen duen Udal Ordenantza.
-Jokabide Zibikoari buruzko eta Bide Publikoaren erabilera, okupazioa eta garbiketa arautzeko Udal Ordenantza.
Tasen zenbatekoa Ikus erantsitako dokumentuko koadroa
Tramitazio-epea Momentuan bertan
Web

Oharrak

BAIMEN BEHARRA
Erabilera publikoa duten bide publikoko eremu guztiek baimen beharra izango dute, bai titularitate publiko edo pribatukoak badira ere. Dena dela, titularitate pribatuko eremuetan ipinitako elementuak TASA ORDAINTZEAZ SALBUETSITA egongo dira.

Baimenen ?IRAUPENA, gehienez, URTE BATekoa izango da, horrela, behin epe hori igarota, interesduna baimena berritzeko eskatzera behartuta egongo da. Iraupen epea igaro ondoren, instalazio guztia kendu beharko da bide publikoa aurreko egoerara itzuliz.


OKUPAZIO TALDEAK
Okupazio epe berdin bati dagokion elementu ezberdinen bidezko bi aprobetxamendu talde badaude.
Talde bakoitza elementu nagusi bati lotuta dago:
- 1. TALDEA MAHAITXOEK berauek okupatutako eremuari dagokio eta ostalaritzako beste elementu laguntzaileak barne edukiko lituzke (upelak, berogailuak, mahai laguntzaileak…), itzalkin handiak eta fatxadara finkatu gabeko oihalak beheko solairuan.
- 2. TALDEA, aldiz, BEHEKO SOLAIRUKO FATXADARA FINKATUTAKO OSTALARITZA LOKALETARAKO OIHALEN aireko zabaltasunarren eremuari dagokio eta bide publikorako lehiatilak, ostalaritzako beste elementu laguntzaileak (upelak, berogailuak, mahai laguntzaileak…) eta 2,5 m2 baino gutxiagoko atrakzioak barne edukiko lituzke.

Banakako elementuen ordez talde bat aukeratzeagatik ez da tasa gehiago ordainduko. Modu horretan, bi aprobetxamendu taldeak (1.taldea deiturikoa, mahaitxoen eremuari dagokiona eta 2. taldea, beheko solairuko fatxadara finkatutako oihalari dagokiona) beste elementu batzuk eduki ahal izango lituzke, horregatik erantsitako elementu bakoitzarengatik gehitutako tasarik ordaindu gabe.

Mahaitxoen dagokion eremua (1.taldea) eta 2. taldea, fatxadara finkatutako oihalaren aireko zabaltasunari dagokionarekin bat egingo balu, bat egiten duen eremuan mahaitxoei dagokiona aintzat hartuko da, bakarrik eremu honi dagokion tasa ordainduz.

IKUS KALEEN ZONIFIKAZIOA ERANSTSITAKO TARIFA KOADROAN


ORDAINKETA MODU ETA EPEAK
Eskaeraren unean, ordainketa zatikatzeko aukerarekin.

X