BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA – JENDAURREKO IKUSKIZUNAK, JOLAS JARDUERAK EDOTA HERRI JAI TRADIZIONALAK - Prozedura Laburtua (B Taldea)

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea Kultura, Kirol, Arte edo Jai interes nabarmena duten jardueretarako dominio publikoaren edo gune irekiak okupatzeko dagokion udal baimena lortzea.
Unitate tramitatzailea KULTURA ETA KIROL ARLOA
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA: (www.irun.org/sac), Irun Txartela, NANa edo Izenpe, FNMT edo beste batzuen sinadura elektronikoaren ziurtagiria erabiliz (ikus web esteka).
- SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Hasi baino 60 eta 10 lanegun bitartean
Administrazio isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa ESKAERA egiteko:
- Eskaera-inprimaki normalizatua (online tramitatzean automatikoki sortzen da). Ondokoak IZATEAREN ADIERAZPENA barne
Ekitaldi eta instalazioek beharrezko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa
Beharrezkoak diren baimen sektorialak
- AKTIBITATE PROGRAMA adieraziz egingo diren aktibitateen zerrenda eta deskribapen zehatza, datak eta ordutegiak, eta instalazioak (eszenatokiak, karpak, feria postuak, puzgarriak…)
- KROKIS AKOTATUA, okupatutako azalera eta iraupena adieraziz. Desfileak, karrerak, etab.: adierazi IBILIBIDEA.
- Erantzukizun zibileko ASEGURU-PROPOSAMENA; gauzatu nahi den jarduera eta instalazioen inguruan; gutxieneko estaldura 150.000 euro instalazio bakoitzeko.


BAIMENA jasotzeko
- Erantzukizun zibileko ASEGURU-ZIURTAGIRIA (ereduaren arabera); ; gutxieneko estaldura 150.000 euro instalazio bakoitzeko.


JARDUERA HASI BAINO LEHEN ETA INSTALAZIOAK JENDAURREAN IREKI BAINO LEHEN
Ondorengo dokumentazioa eskura edukiko da okupazio-lekuan bide publikoa bere egoerara itzuli arte, dagokion udal-autoritateak eskatuz gero, aurkezteko.
- Bide publikoa okupatzeko baimena (bere kasuan Udal Zerbitzu Teknikoen txosten tekniko edota planoarekin bat)
- Ekitaldi edo jardueraren araberako beharrezko bestelako baimen sektorialak.
- Muntaia egokiaren eta jendaurrera irekitzeko baldintzak betetzearen ziurtagiria, sinatuta data eta egunarekin.
* Orokorrean: eskuduna duen teknikaria, antolatzaileak edo titularrak izendatua.
Instalazio Xumeen kasuan:
* Industrializatu gabeko muntai xumeak (barrak, txoznak, oholtza txikiak eta antzekoak): fabrikatzaileak edo hornitzaileak baimendutako muntatzaileak sinatu dezake.
* CE muntaia duten elementu industrializatuak: antolatzaileak berak edo berak izendatutako pertsonak sinatu dezake.
Lege-araudia - Irungo Udalerrian Aldi bateko jarduerak arautzen dituen Ordenantza
– Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legea.
- Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas-Jarduerei buruzko Poliziaren Araudi Orokorra (abuztuaren 27ko 2816/1982 ED)
- Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra (azaroaren 21eko 1428/2003 ED)
- Eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak (44/2014 Dekretua, martxoaren 25ekoa)
- 400/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan artifizio piroteknikoak erabiltzen dituzten ikuskizunei buruzkoa
- 563/2010 Errege Dekretua, Piroteknia artikuluak eta kartutxogintzaren erregelamendua.
- Ikuskizunen ordutegiak 36/2012 Dekretua, EHAAn jendaurreko ikuskizunen eta aisi-jardueren ordutegiak ezartzen duen Dekretuaren 2º aldaketa.
-Merkataritza Jarduera (maiatzaren 27ko 7/1994 Legea)
- Zezenketa ikuskizun tradizionalak (108/2008 Dekretua, 124/2010 Dekretuak aldatuta)
- Armen Erregelamendua (137/93 Errege Dekretua, urtarrilak 29koa)
GARRANTZITSUA: Arau zerrenda hau ez da osoa ez eta murriztailea ere; egon litezke aplikagarriak izan litezkeen beste araudi batzuk ere jarduera motaren arabera.
Tasen zenbatekoa Ordenantza Fiskalaren arabera
Tramitazio-epea Ekitaldia baino 3 lanegun lehenago arte
Web

Oharrak

GARRANTZITSUA
Udal baimen hau lortzeak EZ du inolaz ere salbuesten ekitaldi edo jarduerari dagokion bestelako baimen sektorialak lortzeko betebeharra.

Irungo Udalerrian Aldi bateko jarduerak arautzen dituen Ordenantzaren arabera, B TALDEKO ekitaldiak dira:
- Aktibitate xumeak, ohikoak edo errepikatzen direnak, inolako instalazio motarik behar ez dutenak edo instalazio XUMEAK edo ekitaldietarako instalazioen ERREGISTROAN INSKRIBATUTAKO INSTALAZIOAK behar dituztenak.

AKTIBITATE MOTAK, INFORMAZIO GISA (aipatutako Ordenantzaren IV Eranskinaren arabera)
- Askariak, herri bazkariak, txokolate jateak
- Era askotako gastronomi lehiaketak
- Haurrentzako era askotako lehiaketak
- Joko tradizionalak (toka, igel-toka, gozo-eltzeak, ...)
- Auzoetako desfileak eta kirol probak (mayoretak, danborradak, lasterketak eta antzekoak).
- Musika emanaldiak
- Auzoetako bilerak
- Sagardo Eguna
- Hainbat kirol erakustaldi edo/eta txapelketa (saskibaloia, futbitoa, herri kirolak, ...), 5.3 artikuluan jasota ez daudenak.
- Erromeriak (San Isidro,…..)
- Auzoetako jaiak
- Gastronomi produktuen erakustaldiak
- Dantza erakustaldiak
- Euskal Jira
- Alardealdia
- Foru milizien oroitzapenezko agerraldiak (Alardeak)
- Erregeen kabalgata, Olentzeroak, (Auzo elkarteen eskaerak gehienak)
- Instalaziorik behar ez duten zirku / akrobazia emanaldiak
- Dantza taldeak
- Aste kulturalaren antolakuntza
- Antzeko beste batzuk jolas, kultur eta jai jarduerekin lotuak.


INSTALAZIO MOTAK

INSTALAZIO XUMEAK dira arrisku berezirik ez dutenak, erabilera zehatz baterako modu industrializatuan eraikiak izaten direlako gehienak edo haien barrura jenderik sartzen ez denean. Horiek behar bezala funtzionatzea lortuko da, oro har, zentzu komunaren arauak aplikatuta eta eskarmentuak erakutsitako jardunbide egokiak izanda:
- mahaiak
- barrak
- altzariak, oro har
- gehienez 5 metroko aldea duten pergolak eta eguzkitakoak
- etxekoekin pareka daitezkeen suteak edo suak
- txosnak
- oholtzak
- feria atrakzioak, jendea barrura sartzen ez denean.
- era guztietako tiro etxolak
- txurro dendak
- tonbolak
- makina automatikoak
- antzekoak…

MUNTA HANDIKO INSTALAZIOAK dira, oro har, jendea barruan sar daitekeenean, jendaurreko ikuskizunak jasotzen dituztenak edo ez dituztenak. Horiek behar bezala funtzionatzeko, zentzu komunaren arauak aplikatu eta eskarmentuak erakutsitako jardunbide egokiak izateaz gainera, eskumena duten pertsonek egiaztatu egin behar dute aplikatu beharreko arauak eta eskatutako baldintzak egiaz betetzen dituztela.
- 5 metrotik gorako aldea duten karpak edo estalpeak, itxiturarekin edo halakorik gabeak.
- Feria atrakzioak, barrura jendea sartzen denean, mugimenduarekin edo gabe, baita puzgarriak ere.
- Oholtzak, horietara jendea igotzen denean.
- Antzeko beste hainbat

X