BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - ALDI BATEKO JARDUERA TXIKIAK - Prozedura Laburtua (A Taldea)
Xedea | Kultura, Kirol, Arte edo Jai interes nabarmenik EZ duten jardueretarako dominio publikoaren edo gune irekiak okupatzeko dagokion udal baimena lortzea. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA Arlo Arduraduna: Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA: (www.irun.org/sac), Irun Txartela, NANa edo Izenpe, FNMT edo beste batzuen sinadura elektronikoaren ziurtagiria erabiliz (ikus web esteka). - SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | Ekitaldia baino 10 lanegun lehenago arte |
Administrazio isiltasunaren izaera | Onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak. |
Beharrezko dokumentazioa | ESKAERA egiteko: - Eskaera-inprimaki normalizatua (online tramitatzean automatikoki sortzen da). Ondokoak IZATEAREN ADIERAZPENA barne Instalazioa egiteko beharrezko dokumentazioa Erantzukizun zibileko asegurua indarrean; gutxieneko estaldura 150.000 euro instalazio bakoitzeko - Egin nahi litzatekeen okupazioaren krokis mugatua, okupatuko litzatekeen azalera eta gutxi gorabeherako iraupena adieraziz. BAIMENA jasotzeko - Erantzukizun zibileko asegurua ( eredu normalizatuaren arabera) JARDUERA HASI BAINO LEHEN - Bide publikoa okupatzeko baimena (bere kasuan Udal Zerbitzu Teknikoen txosten tekniko edota planoarekin bat) - Ekitaldi edo jardueraren araberako beharrezko bestelako baimen sektorialak. - Muntaia egokiaren eta jendaurrera irekitzeko baldintzak betetzearen ziurtagiria, sinatuta data eta egunarekin. * Orokorrean: eskuduna duen teknikaria, antolatzaileak edo titularrak izendatua. Instalazio Xumeen kasuan: * Industrializatu gabeko muntai xumeak (barrak, txoznak, oholtza txikiak eta antzekoak): fabrikatzaileak edo hornitzaileak baimendutako muntatzaileak sinatu dezake. * CE muntaia duten elementu industrializatuak: antolatzaileak berak edo berak izendatutako pertsonak sinatu dezake. |
Lege-araudia | - Irungo Udalerrian Aldi bateko jarduerak arautzen dituen Ordenantza – Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legea. - Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas-Jarduerei buruzko Poliziaren Araudi Orokorra (abuztuaren 27ko 2816/1982 ED) - Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra (azaroaren 21eko 1428/2003 ED) - Eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak (44/2014 Dekretua, martxoaren 25ekoa) - 400/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan artifizio piroteknikoak erabiltzen dituzten ikuskizunei buruzkoa - 563/2010 Errege Dekretua, Piroteknia artikuluak eta kartutxogintzaren erregelamendua. - Ikuskizunen ordutegiak 36/2012 Dekretua, EHAAn jendaurreko ikuskizunen eta aisi-jardueren ordutegiak ezartzen duen Dekretuaren 2º aldaketa. -Merkataritza Jarduera (maiatzaren 27ko 7/1994 Legea) - Zezenketa ikuskizun tradizionalak (108/2008 Dekretua, 124/2010 Dekretuak aldatuta) - Armen Erregelamendua (137/93 Errege Dekretua, urtarrilak 29koa) GARRANTZITSUA: Arau zerrenda hau ez da osoa ez eta murriztailea ere; egon litezke aplikagarriak izan litezkeen beste araudi batzuk ere jarduera motaren arabera. |
Tasen zenbatekoa | Ordenantza Fiskalaren arabera |
Tramitazio-epea | Eskaerak Aldi Bateko Jardueren Ordenantzako baldintzak betetzen baditu (besteak beste gutxienez 10 lanegun lehenago), ekitaldia baino 3 lanegun lehenago arte |
Web |
Oharrak
JARDUERA TXIKIAK:
- Ez dira jendaurreko ikuskizunak, baina gauzatzekotan eremu publikoa denbora mugatu batez okupatu beharra daukate.
- Ez dute INOLAKO INSTALAZIORIK behar edo, bestela, INSTALAZIO XUMEAK(*)edo ekitaldietarako Instalazioen Erregistroan INSKRIBATUTAKO INSTALAZIOAK behar dituzte.
INSTALAZIO XUMEAK
- Ez dute arrisku berezirik izaten orokorrean, erabilera zehatz baterako industrialki eraikita egon ohi dira eta.
- Barrura EZ da publikorik sartzen
- Horien funtzionamendu egokia, orokorrean, sen onean eta praktika egokian oinarritutako eta esperientziak berretsitako arauak aplikatuta lortzen da.
JARDUERA MOTAK, INFORMAZIOA EMATE ALDERA
- Berehala baimentzeko baldintzak betetzen ez dituzten jarduera txikiak:
* Kaleko musika/arte emankizunak, instalaziorik behar ez dutenak.
* Informazioa emateko/Dirua biltzeko mahaiak
* Eskeak eta sinadura bilketak
*Standak.
- Publizitate ez komertziala
- Garaiko produktuak (gaztainak, turroia) saltzeko kioskoa
- Merkatu solidarioak Txanaleta Plazan
- Lore, pinu salmenta
- UNEAN-UNEAN (ez jaietan)txosnak jartzea.
- Informazio-kanpainak
- Irabazi asmorik gabe produktuak eskaintzea.
- Estudio mugikorra jartzea tokiko programa egiteko
- Erakusketak, Erakustaldiak, Erakustokiak garaian garaiko eta munta txikiko kasuekin loturik, barne dela ekitaldi horietarako egokitutako ibilgailuetan egitea.
- Kamioiak / furgonetak / autobusak zeinetan publikoa sar daitekeen, hala nola erakusketa ibiltariak, zenbait alorretako (Erakundeak, enpresa pribatua, irabazi asmoko edo gabeko elkarteak) publizitatea edo informazioa.
- Antzeko beste batzuk, adibidez:
* Txanponekin ibiltzen diren salmenta automatikoko aparailuak (edarietakoak, janari lasterrekoak…)jartzea.
* ONCEko kioskoa jartzea, Postako postontzia; kabinak.
* Unean-unean izozki-kioskoa jartzea.
* UNEAN-UNEAN (ez kultur ekitaldi batean, edo jaietan eta abar) txurro-denda, karruselak, txosnak… jartzea.
* Pelikulak filmatzea.
* Salmenta ibiltaria oro har.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago