BERMEA ITZULTZEA
Xedea | BERMEA (fidantza) ITZULTZEA ADMINISTRAZIO KONTRATUETAN |
---|---|
Unitate tramitatzailea | HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA |
Ebazpen organoa | Alkatetza |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...) - SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | Mugagabea. |
Administrazio isiltasunaren izaera | Ez onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak. |
Beharrezko dokumentazioa | -Eskaera orri orokorra, erreferentzia espedientea adierazita. Fidantza edo bermea dirutan jarri bazen, itzultzeko eskaera egitean banku kontu baten IBAN kodea edo 20 digituak eman beharko dira, transferentzia bidez egingo baita itzulera. |
Lege-araudia | -Sektore Publikoaren Kontratuen 9/2017 Legearen 111. artikulua. -Aurrekontua Gauzatzeko Udal Araua. |
Tasen zenbatekoa | Ez dago. |
Tramitazio-epea | 3 hilabetekoa |
Web |
Oharrak
TRAMITE HAU TELEMATIKA BIDEZ EGIN DAITEKE "sac.irun.org" helbidean.
KONTRATAZIO ESPEDIENTEAK
*Betiko bermeak: Alkatetzaren Ebazpenaren bidez hartuko da esleipendunari itzultzeko erabakia. Idatziz egingo da abala edo fidantza itzultzeko eskaria, erreferentzia espedientea adierazita. Gainera, fidantza edo bermea dirutan jarri bazen, itzultzeko eskaera egitean banku kontu baten IBAN kodea edo 20 digituak eman beharko dira, transferentzia bidez egingo baita itzulera.
*Behin-behineko bermeak: Esleipendunak ez direnei ofizioz itzuliko zaie (aldez aurretik jakinaraziko du Udalak) kontratuaren esleipena egin ondoren. Horretarako, Udal Diruzaintzara joan beharko da (Udaletxean, 1. solairu ezk.) eta jatorrizko ordainketa gutuna aurkeztuko da (galtzen bada idatziz eskatu beharko da).
KONTRATAZIO ESPEDIENTEAK EZ DIRENAK
Espedienteetako bermeei dagokienean, bermea ezarri zuen organo berak erabakiko du berme hori itzultzearen inguruko erabakia. Idatziz egingo da abala edo fidantza itzultzeko eskaria, erreferentzia espedientea adierazita. Gainera, fidantza edo bermea dirutan jarri bazen, itzultzeko eskaera egitean banku kontu baten IBAN kodea edo 20 digituak eman beharko dira, transferentzia bidez egingo baita itzulera.
-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago