BEHIN-BEHINEAN APARKATZEKO TXARTELA

Xedea MUGIKORTASUN MURRIZTUA DUTEN ETA GAIXOTASUN LARRIA DELA ETA BIZI ITXAROPENA MURRIZTU ZAIEN PERTSONENTZAKO TXARTELA LORTZEA. TXARTEL HONEK TITULARRARI AUKERA EMATEN DIO NORMALEAN DEBEKATUA DAGOEN LEKU EDO DENBORAN IBILGAILUA
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Zerbitzu arduraduna: Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Arloa
Ebazpen organoa Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua (HAZ).
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Irunen bizi diren pertsonak, Mugikortasun murriztuta dutenak gaixotasun edo patologia larriren baten ondorioz bizi-itxaropena nabarmen murriztu bazaie.
Beharrezko dokumentazioa - NAN edo, Atzerritarren Nortasun Txartela (SAC-en eskaneatuko da)
- Desgaitasuna duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko mediku fakultatiboen ziurtagiria, zeinetan egiaztatzen baita badirela hura emateko aparteko zirkunstantziak; ziurtagiria, bestalde, eskatzailearen helbidea kontuan izanik eskudun diren osasun-zerbitzuetako ikuskaritzak balioztatu beharko du.
* Ziurtagiri medikuaren balioztapena mediku-ikuskaritzak eman dezake, ziurtagiri hori eskaneatuta email bidez bidaltzen bada: informestraficogipuzkoa@euskadi.eus (eskaeran horrela baimentzen bada, behin ziurtagiri medikua jasota, Irungo Udalak balioztapen hori kudeatu dezake).

Eskaria behin tramitatuta eta dagozkion egiaztapenak egin ondoren, Aparkatze-txartela jasotzerakoan, interesdunak eman beharko du:
– Nortasun-agiriaren neurriko argazki 1.
Lege-araudia 50/2016 DEKRETUA, martxoaren 22koa, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela arautzen duena.
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web

Oharrak

TXARTELA JASO AHAL IZATEKO TITULARRAREN AURKEZPENA ETA SINADURA BEHAR BEHARREZKOA DA. LEGEZ EZGAITUTZAT IZENDATUTAKOEN KASUAN, LEGEZKO ORDEZKARIAREN AURKEZPENA ETA SINADURA.

Arrazoi humanitarioei erreparatuta, salbuespen gisa emango da mugikortasun urria duten pertsonen ibilgailuak aparkatzeko behin-behineko txartela, dena delako ezintasun-egoeraren inguruko irizpen ofizialik jaso ez badute ere, betiere frogatu ahal bada gaixotasun edo patologia larriren baten ondorioz bizi-itxaropena nabarmen murriztu dela euren adinerako eta bestelako ezaugarri pertsonaletarako normaltzat jotzen dena aintzat hartuta, eta aparkatzeko txartelaren ohiko eskaera garaiz izapidetzeko aukerarik ez dagoela aurreikusten denean.

BEHIN-BEHINEAN APARKATZEKO TXARTELA ERABILTZEKO BALDINTZAK

-Behin-behineko txartela urte baterako ematen da, eta epe beste urte batez luzatu ahal izango da, baldin eta hura emateko baldintzei eusten jarraitzen bada. Behin epe hori igarota, txartela itzuli egin beharko da.

-Baimen hau erabat pertsonala da, eta kasu honetan bakarrik erabil daiteke: pertsona titularrak gidatzen badu ibilgailua edo berorretan garraiatzen badute.

-Aitzineko haizetakoan ipini beharko da, halako eran ezen haren aurrealdea ibilgailuaren kanpoaldetik ikusi ahal izango baita, eta, bestalde, eskudun agintaritzak hala eskatuz gero, erakutsi egin beharko zaio.

-Berariaz xede horretarako adierazitako lekuetan aparkatzeko balioko du, baita aparkatzeko debekatuta dauden lekuetan aparkatzeko ere (ezinbestekoa den denborarako). Honako salbuespak ezarri dira:
*Oinezkoentzako guneak eta pasabideak.
*Geldialdia egitea debekatuta dagoen tokietan.
*Segurtasun publikoa babesteko mugatutako tokietan.
*Pasabideak edo larrialdietako irteerak oztopatzen dituzten tokietan.
*Zirkulazioko bideen kopurua murrizten duten tokietan («bigarren errenkadan»).

X