BAIMENDUTAKO DIMENTSIOAK BAINO HANDIAGOKOAK DIREN IBILGAILUAK ZIRKULATU EDO ESTAZIONATZEKO APARTEKO BAIMENA
Xedea | Pisu eta dimentsio maximoa gainditzen duten ibilgailuek hirigune barruan zirkulatu edota estazionatzeko dagokion baimena lortu: 10.000 kg, 10 metroko luzera, 2,5 metroko zabalera eta 3,5 metroko altuera. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA |
Ebazpen organoa | UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...) - SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. - Korreo Zertifikatua: San Juan Harria Plaza,1 20304 Irun |
Eskabidearen epea | 15 eguneko aurrerapenarekin |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak |
Beharrezko dokumentazioa | Eskaera-orria ondorengoa adieraziz: - Baimenaren balio-epea. - Ibilgailuak egingo duen ibilbide zehatza. - Hartu beharreko segurtasun-neurriak. - Ibili, maniobrak egin edo aparkatuko den ordutegia. - Bide publikoan segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren adierazpen guztiak. |
Lege-araudia | Oinezkoen eta Ibilgailuen Udal Ordenantza |
Tramitazio-epea | 3 hilabetekoa |
Web |
Oharrak
TRAMITE HAU GURE EGOITZA ELEKTRONIKOAN EGIN DAITEKE: www.irun.org/sac
Aipatutako baldintzengatik banakako baimen bat emango balitz, ibilgailuaren gidaria Udaltzaingoarekin elkarlanean, bide publikoko gainerako erabiltzaileentzat kalteak gertatuko ez direla bermatzeko beharrezko neurriak hartuko ditu.
Kasu guztietan, baimenaren titularra arduratuko da zirkulatzeko aparteko baimenaren ondorio diren kalte guztietaz.
Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago