Ayuntamiento de
Buscador

ARRANTZONTZIEN ERREGISTROA

Xedea NAZIOARTEKO HITZARMENAREN ARABERA BIDASOA IBAIAN IBILTZEN DIREN ARRANTZONTZIEN ERREGISTROA
Unitate tramitatzailea INFORMAZIO KORPORATIBOA
Ebazpen organoa Informazio Korporatiborako Zerbitzuaren arduraduna
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Irunen erroldaturik dauden eta ontzi baten jabe diren pertsona interesatuak.
Beharrezko dokumentazioa ALTA:
- Eskari orokorra.
- Faktura edo salerosketa kontratua.
- Titularraren NAN.
- Ezaugarriak: luzera, zabalera, puntala, ingurua.

BAJA:
- Eskari orokorra, bajaren arrazoia zehaztuta.
- Irungo arrantzontzien erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.*

TITULARRAREN ALDAKETA:
- Eskari orokorra.
- Salerosketa kontratua.
- Irungo arrantzontzien erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.*
- Saltzailearen eta eroslearen NAN.

* Erregistroan inskribatua dagoela egiaztatzen duen agiririk ez badu, galdu edo hondatu izateagatik jada ez duela azaltzen duen adierazpena.

INSKRIPZIO ZIURTAGIRIA / BAJA ETA INFORMAZIOA:
Ontzi baten informazioa edo/eta inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiria edo baja agiria lortu nahi duten interesatuek, edo Erregistroan dagoen edozein informazio nahi dutenek idatziz egin beharko dute eskaera.
- Instantzia orokorra, ontziaren izena eta inskripzio zenbakia (orrialdea) adierazita.
Lege-araudia Bidasoan eta Higer Badian arrantzan ibiltzeari buruzko hitzarmen frantziar-espainiarra 1959/07/14koa.
Itsasontzien bandera, matrikulazio eta erregistroari buruzko Uztailaren 28ko 1027/1989 Errege Dekretua. / Matrikula liburuko seigarren eta zazpigarren zerrendetako aisiarako itsasontzien bandera eta matrikulazioari buruzko azaroaren 5eko 1435/2010 Errege Dekretua.
Tasen zenbatekoa Ez du tasarik
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web

Oharrak

- 2,5 metrotik gorako luzera duten ontziek indarrean dagoen araudiak xedaturiko bandera eta matrikulazio tramiteak bete beharko dituzte. Informazioa eta tramiteak: Pasaiako Itsas Kapitaintza (Portualde, z/g Pasaia Tel.:943322616).

- Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.

X