ARIZMENDI ALMIRANTEA PLAZAN SARTZEKO TXARTELA - ALTA

Xedea Hesia ireki eta Arizmendi Almirantea plazako oinezkoentzako esparruan sartzeko txartela (txartel magnetikoa) lortzea.
Unitate tramitatzailea UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Arizmendi Almirantea plazako 11. eta 13. zenbakietako garajeetan aparkaleku plazen titularrak direnak.
Beharrezko dokumentazioa Lortzeko prozedura:

1) Arizmendi Almirantea plazako oinezkoentzako esparruan dauden garajeen erabiltzaileak:
Idatziz eskatu beharko dute txartela, honako dokumentazio hau aurkeztuta:
- Eskaera orri orokorra, ibilgailuaren datuak eta eskaeraren arrazoiak azalduta.
- Txartela eskatu den ibilgailuaren Zirkulazio Baimena.
- Jabetza (HHZ, jabetza eskritura) edo alokairua (alokairu kontratua edo erreziboa) egiaztatzen duen agiria.

2) Beste interesatuak (kalez kaleko saltzaileak, larrialdietarako ibilgailuak etab.):
Idatziz eskatu beharko dute txartela, honako dokumentazio hau aurkeztuta:
- Eskaera orri orokorra, ibilgailuaren datuak eta eskaeraren arrazoiak azalduta.
- Txartela eskatu den ibilgailuaren Zirkulazio Baimena.
- Sartzeko beharraren justifikazioa dokumentu bidez.
Lege-araudia -Irungo Udal Txit Gorenaren Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulaziorako Ordenantza.
-Hiritarrekiko Harremanetarako Ordezkariaren 277 zenbakidun Ebazpena, 2007ko ekainaren 1ekoa.
Tasen zenbatekoa Txartela egiteagatik eta lehen aldiz emateagatik: 0,00 € Bigarren txartela edo beste bat emateagatik txartela galtzea edo hondatzea dela-eta: 26,55 €
Tramitazio-epea 2 aste ingurukoa
Web

Oharrak

Aurreikusten da sartzeko txartel mekanikoa ematea Arizmendi Almirantea plazako 11. eta 13. zenbakietako garajeetan aparkaleku plazen titularrei, inguru horretan baserriko produktuak saltzeko baimena duten pertsonei (postuak eta saltzeko produktuak jartzeko eta desmuntatzeko denborarako mugatua) eta zerbitzu publiko eta larrialdietarako ibilgailuei, eta baita beste egoera berezietan edo/eta behar bezala justifikaturik daudenetan ere.

Baimen bakoitzean zehaztuko dira erabilera eta sarbide baldintzak.

Behin baimena ebatzita, Udaltzaingoaren administrazioan Sartzeko Txartela emango da 8,30tik 14,00ra, kasuan kasu, dagokion tasa ordaindu ondoren. Ordainketa momentuan bertan egin ahal izango da Banku Txartela bitartez edo edozein Erakunde Finantzieroan.

Udaltzaingoak ordutegiak eta sartzeko baimena aldatu ahal izango ditu salbuespen gisa eta, hala behar badu, ibilgailuen sarbidea guztiz murriztu ere, segurtasun baldintzak bete eta zirkulazioa arin joan dadin beharrezkoa denean edo ibilgailuen trafikoarekin bateragarriak ez diren ekintza publikoak ospatzen direnean.

Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.

Erlazionatutako dokumentuak

Erlazionatutako udal tramiteak

Datuen Babeseko info. gehiago

X