ALEGAZIOAK TRAFIKO/TAO ISUNEN AURKA ETA BESTE ZIGORRAK
Xedea | ALEGAZIAOK AURKEZTEA TRAFIKO ETA TAO ALORREAN EGINIKO ARAU-HAUSTEENGATIK JARRITAKO ISUNEN AURKA. |
---|---|
Unitate tramitatzailea | UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA |
Ebazpen organoa | Udaltzaingo eta Bizikidetzako Zinegotzi-ordezkaria. |
Aurkezteko modua | - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...) - SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. - Posta zertifikatua: San Juan Harria Plaza, 1 - 20304 Irun |
Eskabidearen epea | (Ikus oharrak) |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua |
Hartzaileak | Udal Trafiko Ordenantzaren eta Trafikoaren inguruko Legearen aurka eginiko arau-hausteengatik isuna jasotako pertsonak. |
Beharrezko dokumentazioa | - Deskargu-Plegua, espedientearen kodea, salaketa eguna eta ibilgailuaren matrikula adierazita (datu hauek ageri dira salaketaren jakinarazpen dokumentuan). - Hala badagokio, alegatutako gertaerak egiaztatzeko dokumentazioa. |
Lege-araudia | -Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulaziorako Udal Ordenantza.(GAO 211. zenb., 1996/10/31) -18/2009 Legea, trafikoaren eta Ibilgailu Motordunen zirkulazioaren eta Gizarte Segurantzaren inguruko Legearen testu artikulatua aldatzen duena, zigorren alorrean (BOE 283. zenb., 2009/11/24). - Hiritarrekiko Harremanetarako eta Merkataritzarako Ordezkaritzaren 393 zenbakiko Ebazpena, 2010eko maiatzaren 21ekoa, trafikoaren eta Ibilgailu Motordunen zirkulazioaren eta Gizarte Segurantzaren alorrean arau-hauste arin ohikoenen koadroa, eta haiei aplika dakizkiekeen isunak onartzen dituena. (GAO 190. zenb., 2010/06/03) |
Tramitazio-epea | Urtebete baino gutxiago, arau-haustearen egunetik isuna edo erabakia jakinarazten den arte, eta ez dokumentu hau aurkezten denetik. |
Web |
Oharrak
TRAMITE HAU GURE EGOITZA ELEKTRONIKOAN EGIN DAITEKE www.irun.org/sac
Isuna edo zigorra ordaindu bada ezin da alegaziorik aurkeztu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa soilik aurkez daiteke.
Alegazioak aurkezten badira galdu egingo da %50eko deskontua egiteko eskubidea.
1.-ALEGAZIOAK aurkezteko epeak.
ISUNAREN aurka:
20 egun natural jakinarazten denetik.
EBAZPEN PROPOSAMENAREN aurka:
15 egun natural jakinarazten denetik.
2.- ERREKURTSOAK aurkezteko epeak
ISUNAREN aurka:
Berraztertzeko errekurtsoa, hilabete bat jakinarazpenaren egunaren hurrengotik aurrera kontatuta. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa 2 hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.
HERTSATZEAREN aurka:
Berraztertzeko errekurtsoa, hilabete bat jakinarazpenaren egunaren hurrengotik aurrera kontatuta. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa 2 hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.
3.- PRESKRIPZIOA
ARAU-HAUSTEA; Hiru hilabete arau-hauste arinetarako eta sei hilabete arau-hauste larri eta oso larrietarako.
ISUNA; 4 urte. Administrazio-bidean finko egiten den egunaren hurrengotik aurrera.
- Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
Erlazionatutako dokumentuak
- Eskaera orria [DOC]
- Udal Ordenantza [DOC]
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago