AKTIBITATE SAILKATUAK - AKTIBITATEAREN AURRETIKO KOMUNIKAZIOA (Komunikazioa soilik behar duten aktibitateak - 3/1998 Legearen II.B eranskina)
Xedea | 3/1998 Legearen II. Eranskineko B atalean adierazitako aktibitatearekin hasteko beharrezkoak diren izapideak egitea (Ikus dokumentu erantsia) |
---|---|
Unitate tramitatzailea | HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA Zerbitzu Arduraduna: Hirigintza eta Ingurumen Arloa. |
Aurkezteko modua | SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | Mugagabea |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak |
Beharrezko dokumentazioa | - Aktibitaren aurretiko Komunikaziorako ereduzko dokumentua. - Memoria teknikoa eta planoak (Gida 165/1999 Dekretuaren IV. Eranskina – (Ikus dokumentu erantsia) - Gaitasuna duen pertsona teknikoak eginiko ziurtagiria, jarduera edo/eta instalazioak aurkeztutako dokumentazioarekin bat datozela eta indarreko araudia betetzen dutela ziurtatzeko. - Ostalaritza Jarduerak izanez gero, Erantzukizun Zibileko Aseguruaren Ziurtagiria (erantsitako ereduaren arabera) eta ordainagiri eguneratua. - Banku txartela, dagokion tasa ordaintzeko. Banku-entitate batean ordaintzeko likidazio bat lortzeko aukera. Izan litezkeen hobariak aplikatzearren: - Entitate publikoen dirulaguntzen onuradun izatea edo horien programaren batean sarturik egotearen egiaztapena. TITULARITATE ALDAKETA - Jabetzako Eskritura, Errentamendtu Kontratua edo aurreko titularraren idatzizko adostasuna (ikus erantsitako eredua) - Ostalaritza Jarduerak izanez gero, Erantzukizun Zibileko Aseguruaren Ziurtagiria (erantsitako ereduaren arabera) eta ordainagiri eguneratua. AKTIBITATEAREN BAJA Ez da dokumenturik aurkeztu behar. Ezartze berriarengatiko alta eta titularitate aldaketa kasuetan titular berria Jardueraren Ekonomikoaren gaineko Zergan (JEZ) altan egon beharko du aktibitatearen hasiera datarako eta baja kasuetan, titularra bajan egon beharko du. Ez da dokumentuz egiaztatu beharko. Ofizioz konporobatuko da Gipuzkoako Foru Aldundia eta Irungo Udalaren artean sinatu den zerga informazioa emateko lankidetza hitzarmena dela eta. |
Lege-araudia | PROZEDURA *Otsailaren 27ko 3/98 Legea, Euskadiko Ingurumena Babesteko Lege Orokorra. III. TITULUA. 3.Kapitulua. EHAA, 59 zk., 1998ko martxoaren 27koa (Barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa den 7/2012 Legeak aldatua. EHAA, 84 zk., 2012ko apirilaren 30ekoa). UDAL ORDENANTZAK *Hiri Antolamenduko Plan Nagusia (HAPN) eta garapen plangintza. *Jardueren gaineko udal ordenantza (GAO 2000-11-7) *Zarata eta bibrazioei buruzko Irungo Udalaren ordenantza (GAO 2005-1-14). *Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen saneamendu sarean isurketak egiteko ordenantza (GAO 97/12/29) *Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen hiri hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantza (GAO 2001/10/26). *Ostalaritza eta antzeko jarduerak arautzeko Udal Ordenantza (GAO 2000/11/7) *Animaliak Babesteko eta Edukitzeko Udal Ordenantza (GAO 1994/08/21) SEGURTASUNA ETA HIGIENEA *Lan-arriskuen prebentziorako 31/1995 Legea. 486/1997 Errege-Dekretua, Lantokietan bete beharreko Segurtasunaren eta Osasunaren inguruko gutxieneko xedapenak. *2816/1982 Errege-Dekretua, Jendaurreko Ikuskizunetarako eta Jolas Jardueretarako Poliziaren Erregelamendu Nagusia. 4/1995 Legea, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzkoa. *314/2006 ED, Eraikuntzaren Kode Teknikoa. *Industria segurtasuneko berariazko erregelamendua. - Presio aparailuak. - Gai kimikoak biltegiratzea. - Eraikinetako instalazio termikoak. - Zentraletako eta transformazio-estazioetako segurtasun erregelamendua. - Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa. - Lantegi eta instalazio frigorifikoen erregelamendua. - Etxe eta merkataritza erabilerako eta erabilera kolektiboko eraikinetako gas instalazioen erregelamendua. - Biztanledun eraikinetako Gas Instalazioen Oinarrizko Arauak. *2267/2004 ED. Industria Establezimenduetako Suteen kontrako segurtasun araudia. *1942/1993 ED. Suteen aurka babesteko instalazioen araudia. INGURUMENA *Eusko Jaurlaritzaren 171/85 Dekretua. (EHAA 1985/6/29). *22/2011 Legea, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa, eta 833/1988 Errege Dekretua, Hondakin toxikoak eta arriskutsuak arautzekoa. *259/1998 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioen kudeaketari buruzkoa. *11/1997 Legea, ontzi eta ontzien hondakinei buruzkoa. 782/98 ED, 11/1997 Legea garatzeko araudia. *423/1994 Dekretua, hondakin inerteak eta inertizazioaren gai izan direnak kudeatzeko arauak finkatzen dituena. *1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, Uren Legearen Testu Bategina. *Autonomia erkidegoko 1/2006 Legea, Urarena; eta 606/2003 Errege Dekretua,Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduarena. *Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen saneamendu sarean isurketak egiteko ordenantza. *1/2005 Legea, lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoa. *34/2007 Legea, airearen kalitatea eta atmosfera babesten dituena. *100/2011 ED. Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duena. 102/2011 ED. Airearen kalitatea hobetzekoa. *278/2011 Dekretua. Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena. * 37/2003 Legea, Zaratari buruzkoa. 1367/2007 ED. Zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta igorpenei buruzkoa. *296/1997 Dekretua, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituena Euskal Autonomi Elkartearen eremuan. Eta 210/1998 Dekretua, aurrekoa aldatzen duena. IRISGARRITASUNA *20/1997 Legea, Irisgarritasuna Sustatzekoa. *68/2000 Dekretua, irisgarritasun baldintzei buruzko Arau Teknikoak onartzen dituena (EHAA 2000/6/12). *314/2006 ED, Eraikuntzaren Kode Teknikoa(OD SUA). *173/2010 Errege Dekretua Oinarrizko Dokumentua SUA Erabilera Segurtasunari eta Irisgarritasunari buruzkoa ARAUDI TEKNIKO SANITARIOA ARAUDI FISKALA 1/1993 Foru Dkretu Arauemailea, apirilaren 20koa, Ekonomi Ihardueren gaineko Zergaren Testu Bateratzailea onartzeari buruzkoa. GARRANTZITSUA: Arau zerrenda hau ez da osoa ez eta murriztailea ere; egon litezke aplikagarriak izan litezkeen beste araudi batzuk ere jarduera motaren arabera. Araudia ezagutzea eta betetzea aholkatzen zaituzteten titular eta teknikarien erantzukizuna izango da soilik, legea ezagutu eta errespetatu beharra baitaukate. |
Tasen zenbatekoa | Irekiaren aurretiko komunikazioa: 118,25 euro. Ordenantza Fiskalaren arabera, zenbait kasutan hobaria eskatzeko aukera dago. |
Tramitazio-epea | Komunikazioa egiteko unean |
Web |
Oharrak
GARRANTZITSUA
Jardueraren aurretiko komunikaziorako, jardueraren titularrak edo legez baimendutako haren ordezkariak aurkeztu beharko du.
Jardueraren aurretiko komunikazioko prozedura honen bitartez tramitatuko dira 3/1998 Euskadiko Ingurumena Babesteko –eta gero apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatutako- Lege Orokorraren II. Eranskineko B atalean adierazitako jarduerak.
Udal teknikariek jarduera bat, espresuki eta arrazoituz, lizentzia beharreko jarduera gisa sailkatzekoa dela uste badute, ez da jardueraren aurretiko komunikazioaren jardueratzat hartuko, eta indarrik gabe utziko da hau eta Ingurumena Babesteko Euskadiko otsailaren 27ko 3/1998 Legean eta horrekin bat datorrenean ezarritako prozedurari jarraituko zaio.
HIZKUNTZA NORMALIZAZIORAKO LAGUNTZAK:
Udalak "Irun= 2 + 1" markaren bitartez ezagutzera eman duen proiektuaren barruan, hiriko merkataritza eta zerbitzu sektoreen hizkuntza normalizaziorako laguntzak eta ekintzak eskaintzen ditu (ikusi web lotura).
K-BIZIAK PROIEKTUA:
Lokalak alokatzeko laguntzak sortu berriak diren enpresa edota ireki berriak diren establezimenduetarako kale jakin batzuetan (ikusi web lotura).
Espedientea bideratzen duen unitateak beste edozein dokumentu osagarri eskatzeko eskubidea izango du, kudeaketa egoki egiteko beharrezkoa izanez gero.
Erlazionatutako dokumentuak
- 1. Imprimakia [DOC]
- 2. 3/1998 Legearen II.Eranskineko Aktibitateen zerrenda [PDF]
- 3. Listado de actividades del Anexo II de la Ley 3/98 [PDF]
- 4. Memoriarako Gida (165/99 Dekretua IV Eranskina) [DOC]
- 5. Ziurtagiri-eredua [PDF]
- 6. Titular aldaketa - Adostasun eredua [DOC]
- 7. Ostalaritza: Erantzunkizun-zibilaren Aseguruaren ziurtagiri eredua [PDF]
Erlazionatutako udal tramiteak
- AKTIBITATE BATEN IREKIERAREKIN ERLAZIONATUTAKO EGOKITZAPENEKO OBRA TXIKIAK EGITEKO LIZENTZIA
- AKTIBITATE SAILKATUAK - III. TALDEAN BAIMENDUTAKOEK JARDUERA GEHIGARRIA (II. TALDEKOA) JAKINARAZTEA
- BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - MERKATARITZA, ALTA EDO EGUNERATZEA
- BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - MERKATARITZA, BAJA
- BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - OSTALARITZA, ALTA EDO EGUNERATZEA
- BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - OSTALARITZA, BAJA
- BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA: APARKALEKUAK - OSTALARITZA, ALTA EDO EGUNERATZEA
- HERRITARRENTZAKO ITZULPEN ZERBITZUA EUSKARARA
- IGAROBIDE BAIMENA
- IGAROBIDEAK - ALDEZ AURREKO KONTSULTA
- OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - ETXEBIZITZA/LOKAL BARNEAN
- OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - OLANAK, ERROTULUAK, ISPILUAK, PIBOTAK ETA ANTZEKOAK JARTZEA
Datuen Babeseko info. gehiago