AKTIBITATE SAILKATUAK - AKTIBITATE LIZENTZIA OBRAREKIN EDO OBRARIK GABE ETA HASIERAREN AURREKO KOMUNIKAZIOA (Lizentzia behar duten aktibitateak - 3/1998 Legearen II.A eranskina)

Xedea Lokala egokitzeko eta 3/1998 Legearen II. Eranskineko A atalean adierazitako jarduerarekin hasteko beharrezkoak diren izapideak egitea (Ikus dokumentu erantsia)
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Zerbitzu Arduraduna: Hirigintza eta Ingurumen Arloa.
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea
Administrazio isiltasunaren izaera aktibitateak hirigintza planeamendu eta legedia betetzen badu, Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak
Beharrezko dokumentazioa JARDUERA ETA OBRARAKO LIZENTZIA TRAMITATZEKO:
- Jarduera/obrarako Lizentzia eskaera

Jarduerari dagokion dokumentazioa:
- Jarduerari buruzko proiektu teknikoa, barne direla memoria eta planoak, 2 ale bizitegi-lurzorua izanez gero, eta 3 ale lurzoru-industriala izanez gero. (Gomendatutako gida: 165/1999 Dekretuaren IV Eranskina – (Ikus dokumentu erantsia)
* OHARRA: Aleetako bat formatu digitalean aurkeztu beharko da Eusko Jaurlaitzak eskatuta. Horregatik, tramite honetarako gure Egoitza Elektronikoa gomendatzen da.
Ostalaritza aktibitateen kasuan:
-Proiektu Teknikoa Ostalaritza Ordenantzaren 25. artikuluaren arabera (2 ale), eskumena duen teknikariak sinatua eta dagokion Kolegio Ofizialak ontzat hartua.


Obrari dagokion dokumentazioa:
- Partiden arabera zehaztutako aurrekontua; bertan sartuko dira materialak eta esku-lana, egin behar diren obren deskribapen zehatza, eta obraren proiektu teknikoa, Eraikuntzaren Antolaketari buruzko 38/1999 Legearen 2 Artikuluaren balizko kasuetan sartuta egonez gero.
- Partiden arabera zehaztutako aurrekontua; sartuko dira materialak, esku-lana eta egingo diren obren deskribapen zehatza.
- Obraren Segurtasun eta Osasun Dekretuaren araberako dokumentazioa, kasuan kasu. (Obraren proiektu teknikoa eskatuko da, Eraikuntzaren Antolaketari buruzko 38/1999 Legearen 2 Art. kasuetan)


JARDUERAREN AURRETIKO KOMUNIKAZIORAKO
- Eskumena duen teknikari baten ziurtagiria, jarduera edo/eta instalazioak aktibitateari buruzko proiektuarekin bat datozela eta Jarduera Lizentzian eskatzen diren neurri zuzentzaileak ezarri direla egiaztatuko duena.
- Jarduera lizentzia tramitatzeko ezarritako beste baldintza batzuk betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa: suteak, isurketak, instalazio elektrikoak, hondakinak, zaratak…
- Ostalaritza Jarduerak izanez gero, Erantzukizun Zibileko Aseguruaren Ziurtagiria (erantsitako ereduaren arabera) eta ordainagiri eguneratua.
- Banku txartela, dagokion tasa ordaintzeko. Banku-entitate batean ordaintzeko likidazio bat lortzeko aukera.

Gainera, dagozkion hobariak aplikatu ahal izateko, hala dagokionean:
- Autoenplegua Bultzatzeko eta Enpresak Sustatzeko programaren ziurtagiria.

TITULARITATE ALDAKETA
- Jabetzako Eskritura, Errentamendtu Kontratua edo aurreko titularraren idatzizko adostasuna (ikus erantsitako eredua)
- Ostalaritza Jarduerak izanez gero, Erantzukizun Zibileko Aseguruaren Ziurtagiria (erantsitako ereduaren arabera) eta ordainagiri eguneratua.


AKTIBITATEAREN BAJA
Ez da dokumenturik aurkeztu behar.


Ezartze berriarengatiko alta eta titularitate aldaketa kasuetan titular berria Jardueraren Ekonomikoaren gaineko Zergan (JEZ) altan egon beharko du aktibitatearen hasiera datarako eta baja kasuetan, titularra bajan egon beharko du. Ez da dokumentuz egiaztatu beharko. Ofizioz konporobatuko da Gipuzkoako Foru Aldundia eta Irungo Udalaren artean sinatu den zerga informazioa emateko lankidetza hitzarmena dela eta.
Lege-araudia PROZEDURA
*Otsailaren 27ko 3/98 Legea, Euskadiko Ingurumena Babesteko Lege Orokorra. III. TITULUA. 3.Kapitulua. EHAA, 59 zk., 1998ko martxoaren 27koa (Barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa den 7/2012 Legeak aldatua. EHAA, 84 zk., 2012ko apirilaren 30ekoa).

UDAL ORDENANTZAK
*Hiri Antolamenduko Plan Nagusia (HAPN) eta garapen plangintza.
*Jardueren gaineko udal ordenantza (GAO 2000-11-7)
*Zarata eta bibrazioei buruzko Irungo Udalaren ordenantza (GAO 2005-1-14).
*Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen saneamendu sarean isurketak egiteko ordenantza (GAO 97/12/29)
*Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen hiri hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantza (GAO 2001/10/26).
*Ostalaritza eta antzeko jarduerak arautzeko Udal Ordenantza (GAO 2000/11/7)
*Animaliak Babesteko eta Edukitzeko Udal Ordenantza (GAO 1994/08/21)

SEGURTASUNA ETA HIGIENEA
*Lan-arriskuen prebentziorako 31/1995 Legea. 486/1997 Errege-Dekretua, Lantokietan bete beharreko Segurtasunaren eta osasunaren inguruko gutxieneko xedapenak.
*2816/1982 Errege-Dekretua, Jendaurreko Ikuskizunetarako eta Jolas Jardueretarako Poliziaren Erregelamendu Nagusia. 4/1995 Legea, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzkoa.
*314/2006 ED, Eraikuntzaren Kode Teknikoa.
*Industria segurtasuneko berariazko erregelamendua.
Presio aparailuak.
Gai kimikoak biltegiratzea.
Eraikinetako instalazio termikoak.
Zentraletako eta transformazio-estazioetako segurtasun erregelamendua.
Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa.
Lantegi eta instalazio frigorifikoen erregelamendua.
Etxe eta merkataritza erabilerako eta erabilera kolektiboko eraikinetako gas instalazioen erregelamendua.
Biztanledun eraikinetako Gas Instalazioen Oinarrizko Arauak.
*2267/2004 ED. Industria establezimenduetako suteen kontrako segurtasun araudia.
*1942/1993 ED. Suteen aurka babesteko instalazioen araudia.

INGURUMENA
*Eusko Jaurlaritzaren 171/85 Dekretua. (EHAA 1985/6/29).
*22/2011 Legea, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa, eta 833/1988 Errege Dekretua, Hondakin toxikoak eta arriskutsuak arautzekoa.
*259/1998 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioen kudeaketari buruzkoa.
*11/1997 Legea, ontzi eta ontzien hondakinei buruzkoa. 782/98 ED, 11/1997 Legea garatzeko araudia.
*423/1994 Dekretua, hondakin inerteak eta inertizazioaren gai izan direnak kudeatzeko arauak finkatzen dituena.
*1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, Uren Legearen Testu Bategina.
*Autonomia erkidegoko 1/2006 Legea, Urarena; eta 606/2003 Errege Dekretua,Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduarena. *Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen saneamendu sarean isurketak egiteko ordenantza.
*1/2005 Legea, lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzekoa.
*34/2007 Legea, airearen kalitatea eta atmosfera babesten dituena.
*100/2011 ED. Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duena. 102/2011 ED. Airearen kalitatea hobetzekoa.
*278/2011 Dekretua. Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarakoinstalazioak arautzen dituena.
* 37/2003 Legea, Zaratari buruzkoa. 1367/2007 ED. Zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta igorpenei buruzkoa.
*296/1997 Dekretua, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituena Euskal Autonomi Elkartearen eremuan. Eta 210/1998 Dekretua, aurrekoa aldatzen duena.

IRISGARRITASUNA
*20/1997 Legea, Irisgarritasuna Sustatzekoa.
*68/2000 Dekretua, irisgarritasun baldintzei buruzko Arau Teknikoak onartzen dituena (EHAA 2000/6/12).
*314/2006 ED, Eraikuntzaren Kode Teknikoa(OD SUA).
*173/2010 Errege Dekretua Oinarrizko Dokumentua SUA Erabilera Segurtasunari eta Irisgarritasunari buruzkoa

ARAUDI TEKNIKO SANITARIOA

ARAUDI FISKALA
1/1993 Foru Dkretu Arauemailea, apirilaren 20koa, Ekonomi Ihardueren gaineko Zergaren Testu Bateratzailea onartzeari buruzkoa.

GARRANTZITSUA: Arau zerrenda hau ez da osoa ez eta murriztailea ere; egon litezke aplikagarriak izan litezkeen beste araudi batzuk ere jarduera motaren arabera.

Araudia ezagutzea eta betetzea aholkatzen zaituzteten titular eta teknikarien erantzukizuna izango da soilik, legea ezagutu eta errespetatu beharra baitaukate.
Tasen zenbatekoa Oharrak ikusi.
Tramitazio-epea 6 hilabetekoa Aktibitate Baimenarentzat
Web

Oharrak

Jardueraren aurretiko komunikazioko prozedura honen bitartez tramitatuko dira 3/1998 Euskadiko Ingurumena Babesteko –eta gero apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatutako- Lege Orokorraren II. Eranskineko A atalean adierazitako jarduerak.

GARRANTZITSUA

1.- Jardueraren aurretiko komunikaziorako, jardueraren titularrak edo legez baimendutako haren ordezkariak aurkeztu beharko du.

2.- Obrak EZINGO dira hasi beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak ezarriko dituen JARDUERA-LIZENTZIA, eta dagokion OBRA-LIZENTZIA lortu arte.

3.- Obrak amaitutakoan, eta jarduerari ekin baino lehenago, JARDUERAREN AURRETIKO KOMUNIKAZIOA tramitatu beharko da.


TASAK, ZERGAK

- Aktibitaterako Baimen-eskaera: 991,10 €. 101 m2-tik aurrera, 10 m2 bakoitzeko, gehi 12,25 €.
(Aplikagarriak izan daitezkeen murriztutako kuota edo hobariak O. Fiskalean ikusi)

- Obra Baimen-eskaera:
*Obrengatiko Zerga: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe.
(Aplikagarriak izan daitezkeen beste zerga tipoak eta salbuespen edo hobariak O. Fiskalean ikusi)
*Eta Obrengatiko Tasa: obra motaren arabera.
Obra txikiak: 55,20 € (6.010,12 eurotik beherako aurrekontua duten obrak salbuetsita)
Obra handiak: (eraikuntza berriak, igogailuak instalatzea, handitzea, berritzea edo finkatzea) 663,05 €
Edukiontzia eta antzekoak: Elementu eta hamabostaldi edo zatiko: 4,82 €

- Irekieraren aurretiko komunikazioa: 118,25 €
(Aplikagarriak izan daitezkeen murriztutako kuota edo hobariak O. Fiskalean ikusi)


HIZKUNTZA NORMALIZAZIORAKO LAGUNTZAK:
Udalak "Irun= 2 + 1" markaren bitartez ezagutzera eman duen proiektuaren barruan, hiriko merkataritza eta zerbitzu sektoreen hizkuntza normalizaziorako laguntzak eta ekintzak eskaintzen ditu (ikusi web lotura).

K-BIZIAK PROIEKTUA:
Lokalak alokatzeko laguntzak sortu berriak diren enpresa edota ireki berriak diren establezimenduetarako kale jakin batzuetan (ikusi web lotura).


Espedientea bideratzen duen unitateak beste edozein dokumentu osagarri eskatzeko eskubidea izango du, kudeaketa egoki egiteko beharrezkoa izanez gero.

X