AISIALDIKO LOKALETAKO BIZIKIDETZARAKO ETA KUDEAKETARAKO PROTOKOLOA - ATXIKIMENDU EDO BAJA KOMUNIKAZIOA
Xedea | Aisialdiko lokaletako bizikidetzarako eta kudeaketarako protokoloarekiko atxikimendua edo baja komunikatu |
---|---|
Unitate tramitatzailea | GAZTERIA ZERBITZUA Zerbitzu Arduraduna: Gazteria |
Aurkezteko modua | SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea | Mugagabea |
Telefonoaren bidezko kudeaketa | 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean) -Aldez aurreko kontsultak. -Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea. -Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak | Aisialdiko lokaletako erabiltzaile gazteak |
Beharrezko dokumentazioa | Ez da dokumentaziorik aurkeztu behar komunikazioa egiteko. Hala ere, lokala erablitzen hasi ahal izateko beharrezkoa jardueraren erantzukizun aseguru-poliza edukitzea, hirugarrenekoei erantzuteko. |
Lege-araudia | Aisialdiko lokaletako bizikidetzarako eta kudeaketarako protokoloa (2013/06/12-ko Tokiko Gobernu Batzarraren akordioz onartua) |
Tasen zenbatekoa | Ez dago. |
Tramitazio-epea | Komunikazioa egiteko unean |
Web |
Oharrak
NOLA FUNTZIONATZEN DU?
Udalak segurtasuna eta bizikidetza bermatu nahi ditu, bai lokala erabiltzen dutenena bai inguruan bizi direnena. Horregatik, Bizikidetzaren Protokoloa abian jarri du, eta horrek gomendio batzuk jasotzen ditu, lokalen funtzionamendurako, eta bitartekotza egitea eskaintzen du, batzuen eta besteen interesak eta eskubideak harmonizatu daitezen.
Gazteek konpromisoa hartzen dute gomendioak betetzeko, atxikipen-itun baten bidez. Gazteriaren laguntza eta orientazioa izango dute hori egiteko. Jabeek badakite zein diren udalak minimotzat jotzen dituen baldintzak lokal bat gazte-talde bati alokatzeko, eta bizilagunek aukera daukate lokalekin bizikidetza hobetzeko, sortzen diren arazoak adiskidetasunez konponduz.
LAGUNTZA ETA ORIENTABIDEA
Gazteria sailak interesdunei orientatuko eta lagunduko dien bitartekari bat eskaintzen die.
El Departamento de Juventud pone a disposición de los interesados a un mediador, que les orientará y asesorará.
Kontaktua: Tel. 943 505404 - 943 505435 // e-mail: gazteria@irun.org
LOKALAREN BALDINTZAK
- Behe-solairuetan egotea eta sarbide egokiak edukitzea.
- Ur korrontea, instalazio elektriko egokia eta larrialdietako argia.
- Komuna eta su-itzalgailua.
- Taldeari egokitutako behar adinako edukiera; pertsona bakoitzeko 2m2, eta 4O laguneko muga
maximoa.
KONPROMISOAK
- Atxikipen-dokumentua aurkeztea
- Jardueraren erantzukizun zibileko aseguru bat edukitzea hirugarrenen aurrerako.
- Lokala etxebizitza, komertzio edo salmenta modura ez erabiltzea.
- Higieneko, zarataren kontroleko eta segurtasuneko gomendioak kontuan hartzea.
- Zarataren, bide publikoaren, edari alkoholdunen eta abarren gaietan indarrean dagoen araudia betetzea.
- Ondorengo ordutegian funtzionatzea
Igandetik ostegunera: 9:00etatik 23:30era.
Ostiral, larunbat eta jai-bezperetan: 9:00etatik 01:00etara.
23:00etik aurrera edozein soinu-motarik ez egitea.
KONTUAN HARTU BEHARREKOA
Protokolo honekin, udalaren asmoa da konpromisoak hartu dituzten gazteen eta jabeen erantzukizuna sustatzea eta gazteen eta bizilagunen arteko bizikidetzaren alde egitea. Asmoa ez da, inolaz ere, lokal horietarako jarduera-lizentziarik edo baimenik ematea (horren erantzukizun eratorria lokal horien arduradunaren/en gain izango da).
Espedientea bideratzen duen unitateak beste edozein dokumentu osagarri eskatzeko eskubidea izango du, kudeaketa egoki egiteko beharrezkoa izanez gero.
Erlazionatutako dokumentuak
Datuen Babeseko info. gehiago