ADMINISTRAZIO ISILTASUNA, interesatuak eskatuta hasitako prozeduretan.

Xedea Administrazioaren aurrean nahiz edozein pertsona fisiko edo juridikoren aurrean, publikoak nahiz pribatuak, administrazio isiltasunez gertaturiko administrazio ekintzei balioa ematea.
Unitate tramitatzailea IDAZKARITZA, ZERBITZU JURIDIKOAK ETA KONTRATAZIOA
Idazkaritza orokorra.
Ebazpen organoa Erabakitzeko organo eskuduna.
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Zehaztugabea*.
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa Eskaera-orri orokorra.
Lege-araudia 39/2015 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea (21-24 artikuluak)
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 15 egunekoa gertaturiko isiltasuna egiaztatzen duen agiria egiteko
Web

Oharrak

Berariazko ebazpena emateko eta jakinarazteko obligazioa du Administrazioak, edozein dela ere hura hasteko modua, eta prozedura arautzen duen arauak ezarritakoa izango da berariazko ebazpenaren berri emateko epe gorena. Epe hori ez da sei (6) hilabetetik gorakoa izango. (Prozedurak arautzen dituzten arauek jakinarazpena jasotzeko epe gorena ezartzen ez dutenetan, (3) hilabetekoa izango da epe hori).

Halaz ere, prozedura bat erabakitzeko eta ebazpena jakinarazteko legezko epe gorena BERTAN BEHERA UTZI ahal izango da kasu batzuetan, esate baterako, interesatuari okerrak zuzentzeko eta dokumentuak nahiz beharreko beste elementu batzuk aurkezteko eskatu behar zaionean, derrigorrezkoak eta ebazpenaren edukia zehazteko ezinbestekoak diren txostenak administrazio bereko edo beste bateko organo bati eskatu behar zaizkionean, interesatuek proposaturiko proba teknikoak edo azterketa kontradiktorioak egin behar direnean, besteak beste.

Administrazio isiltasunez gertaturiko administrazio ekintzei balioa eman ahal izango zaie Administrazioaren aurrean nahiz edozein pertsona fisiko edo juridikoren aurrean, publikoa nahiz pribatua izan, eta horien izatea egiaztatu ahal izango da ZUZENBIDEAN ONARTURIKO EDOZEIN BIDETATIK, GERTATUTAKO ISILTASUNA EGIAZTATZEKO AGIRIA BARNE, ebazteko eskumena zuen organoari eska baitakioke hura. Behin eskatu ondoren, hamabost (15) eguneko epean emango da ziurtagiri hori.

*ZIURTAGIRIA EDOZEIN UNETAN ESKATU AHAL IZANGO DA EBAZPENA EMATEKO EPE GORENA AMAITZEN DENATIK AURRERA EBAZPEN HORI EZ BADA EMAN.

Erlazionatutako dokumentuak

X