IRUNGO UDALEAN / IRUNVI ELKARTEAN ETXEBIZITZA BABESTUAREN ESKATZAILEEN ERREGISTROAN INSKRIBATZEKO ESKARIA

Xedea IRUNGO UDALEKO / IRUNVI ELKARTEKO DATU DABEAN INSKRIBATZEA ETXEBIZITZA BABESTUEN ESKATZAILEENTZAT
Erakundea SOCIEDAD PÚBLICA DE VIVIENDA DE IRUN - IRUNVI
Aurkezteko modua IRUNVI
Eliza, 6 - Behea
Irun
Tel.: 943505720
Ordutegia Astel./Ostir.: 9:30h - 13:30h eta 16:30h - 18:30h. Uda: Astel./Ostir.: 9:00h - 14:00h.
Beharrezko dokumentazioa IDENTIFIKAZIORAKO
- Bizikide-unitateko 14 urtetik gorako kideen Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo egoiliar txartelaren fotocopia.
*14 urtetik beherako seme-alabak badaude: Familia-liburuaren fotokopia
*Banantze edo dibortzio kasuan: hitzarmen arautzailea epai judizialarekin batera.
*Familia ugariaren kasuan: Familia ugariaren liburuaren fotokopia.

MINUSBALIOTASUNERAKO
- Mugikortasun murritzaren baldintza eta izaera egiaztatzeko dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren jatorrizkoa eta fotokopia; zehazki, "garraio publiko kolektiboak erabiltzea eragozten duten mugikortasun alorreko zailtasunak daudela zehazteko baremoa".
- Ezintasun psikikoaren baldintza eta izaera egiaztatzeko Foru Aldundiak eginiko ziurtagiriaren jatorrizkoa eta fotokopia, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko 15 eta 16 kapituluen arabera.

DIRU-SARRERA EKONOMIKOAK JUSTIFIKATZEKO
*IRPF Gipuzkoan aitortzeko obligazioa badago edo Gipuzkoan aitortu bada, EZ DA DOKUMENTAZIO EKONOMIKORIK AURKEZTU BEHAR.

Dokumentazioa kasu hauetan aurkeztu behar da:
1. Kontribuziorik gabeko prestazioak jasotzen badira: horien ZIURTAGIRIA.
2. IRPF aitortzeko obligaziorik ez badago: Gizarte Segurantzako lan-bizitzaren ZIURTAGIRIA.
Podavines kalea, 1-2º - Donostia
T. 901 502 050
www.seg-social.es

Diru-sarrerak Gipuzkoatik kanpo jasotzen badira, gainera, zera aurkeztu behar da:
- Besteen konturako lanegilea: Enpresak edo enplegu emaileak egindako dokumentua jaso dituen diru-sarrera gordin guztiena (10-T adibidez, enpresak behar bezala zigilatu eta sinatua)
- Pentsiodunak edo beka, prestazio edo subsidio jasotzaileak (gizarte ongizatearen laguntzak barne): horien ziurtagiria dagokion ekitaldikoa.

3. IRPF aitortzeko obligaziorik ez badago edo Gipuzkoatik kanpo aitortu bada:
- Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren gaineko zergan aurkeztutako errenta aitorpenaren fotokopia, dagokion ekitaldikoa.
Hala ere, IRUNVI elkarteak beharrezko dokumentazioa eskatu ahal izango du espedienteak behar bezala eguneratzeko.
Lege-araudia - 39/2008 DEKRETUA, VPP erregimen juridiko eta etxe eta luzoruaren neurri finantzarioei buruzkoa
- 2011-09-14ko AGINDUA, Etxebiz., Obr Publ. eta Garraio Sailburuarena, VPO lortzeko exijitzen diren diru-sarreren mugei buruzkoa
Tasen zenbatekoa Ez dagokio
Tramitazio-epea Berehala
Baldintzak Ikus OHARRAK atala
Web

Oharrak

BALDINTZAK:
------------
Exijitzen diren baldintza minimoak betetzen dituzten eskatzaileen eskariak soilik onartuko dira. IRUNVI elkartearen Datu Basean inskribaturik egotean, IRUNVI elkarteak kudeatutako etxebizitza babestuen esleipenetara, eskatzaileak egindako eskariarekin bat datozenetara, sartzeko aukera izango du (jabetzan edo azalera eskubidean, alokairua).

1. ETXEBIZITZAREN BEHARRA
Bizikidetza unitateko kideetako guztiek eta bakoitzak ezingo dute jabetzan etxebizitzarik eduki, inongo jabetza, azalera-eskubide edo gozamen-eskubiderik eskaria egiten den eguna baino bi urte lehenago. Legean ezartzen diren salbuespenak izan ezik (ikus www.irun.org/irunvi)

2. BIZILEKUA
- Gutxienez urtebete Irunen erroldatuta egotea.
- Azkeneko 20 urtetatik gutxienez 10 urtez Irunen erroldatuta egona izatea. Ez da beharrezkoa eskariaren egunean Irungo Biztanleen Erroldan inskribatuta egotea.
*Azkeneko 5 urteetan Irunen erroldatuta daramatenek edo azkeneko 20 urteetatik gutxienez 10 urtez Irunen erroldatuta egon diren pertsonek lehentasuna izango dute IRUNVI elkarteak egingo dituen zozketetan, denbora gutxiago erroldatuta daramaten haien aldean.
*Era berean, gutxienezko erroldaren baldintza betetzea ez zaie exijituko genero indarkeriaren biktima izaera egiaztatzen duten emakume haiei.

3. DIRU-SARRERAK
Bizikidetza-unitateak urteko diru-sarrera ponderatu hauek edukitzea:

EROSKETA
Babes Ofizialeko Etxebizitza
.Erregimen soziala: 9.000€-25.000€
.Erregimen orokorra: 9.000€-39.000€
Udal Etxebizitza Tasatua
.Erregimen soziala: 25.000€-50.700€
.Erregimen orokorra: 25.000€-58.500€

ALOKAIRUA
Babes Ofizialeko Etxebizitza
.Erregimen soziala: 3.000€-25.000€
.Erregimen orokorra: 3.000€-39.000€
Udal Etxebizitza Tasatua
.Erregimen soziala: 25.000€-50.700€
.Erregimen orokorra: 25.000€-58.500€

* Mugikortasun murriztu iraunkorrekoen eta ezindu psikikoen kasuan, alokairu erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzak lortzeko ez da exijituko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea, eta jabetza osoko edo azalera eskubideko erregimenean lortzeko aski izango da 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea.
* Era berean, gutxieneko diru-sarreren baldintza betetzea ez zaie exijituko genero indarkeriaren biktima izaera egiaztatzen duten emakume haiei.

X