GAZTEENTZAT ALOKATZEKO DIRU-LAGUNTZAK "Gaztelagun programa"

Xedea Eusko Jaurlaritzaren plan berria, gazteen emantzipazioa sustatzeko. Hala, alokairua ordaintzeko zuzeneko laguntzak ematen zaizkie.
Erakundea SOCIEDAD PÚBLICA ALOKABIDE
Aurkezteko modua Web loturaren bitartez sinadura elektronikoarekin eta dokumentazio guztia aurkeztuta
Eskabidearen epea 2019/ 01/01etik 2021/31/12ra
Web

Oharrak

GAZTELAGUN programa* Eusko Jaurlaritzak 2019-2021 denboraldirako abian jarri du eta helburua 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa sustatzea da. Horretarako, alokairu-errentaren zati bat ordaintzeko zuzeneko laguntzak emango ditu. 250 euro arte izan daiteke betetzen diren baldintzak arabera.

Etxebizitzaren hileko errentak ezingo du honakoa baino garestiagoa izan:
•750 euro Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
•650 euro Bilbo eta Donostiako eremu metropolitarretan eta 10.000 biztanletik gorako udalerrietan.
•600 euro gainerako udalerrietan.

Iraupena 3 urtekoa izango da.

Dokumentazioa aurkezteko web lotura begitu

BALDINTZAK:
- 18 eta 35 urte bitartean izan behar dituzu.
- Euskal Autonomia Erkidegoan urtebetez etenaldirik gabe egoitza izatea.
- Ezin zaitezke etxebizitzaren jabea izan, horretaz ezin duzula gozatu egiaztatzeko aukera duzunean izan ezik (banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo bestelakoengatik).
- Errentamendu-kontratuaren titularra izan behar zara, banaka edo beste errentari batzuekin batera (etxebizitza partekatuta).
- Etxebizitzak laguntza eskatzen duzuenon ohiko egoitza iraunkorra izan behar du.
- Etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin edo bere familia-unitatearekin ezin dezakezu 3. mailara arte familia-loturarik izan.
- Errenta banku-transferentziaren bitartez ordaindu behar duzu.
- Baldintza ekonomikoak:
Banaka eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 18.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak. *
Familia-unitate modura eskatuz gero: Urtean diru-sarrera gordinak 24.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak. *
Familia ugaria izanez gero: Urtean diru-sarrera gordinak 28.000 (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren batura) eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak. *

Gogoratu familia-unitateetan, adin nagusiko kide guztiek baldintzak bete behar dituztela.

Informazio gehiago web loturaren bitartez.
Tel. 945 569 020. Ordutegia: 8:30-18:00
•Errotaburu pasealekua 1, 7.sol 20018 Donostia-San Sebastián.
Ordutegia aurrez aurre: 8:30etatik 14etara urte osoan eta urritik maiatzara 15etatik 16:30etara
gaztelagun@alokabide.eus

X