FAMILIA UGARIA TITULUA - ESKAERA BERRIA / BERRITZEA
Xedea | FAMILIA UGARIAREN TITULUA LORTU ETA BERRITZEA. Ikus oharrak. |
---|---|
Erakundea | DFG - DEPARTAMENTO DE POLÍTICAS SOCIALES |
Aurkezteko modua | GFA - GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENDUA (Ikus oharrak) |
Eskabidearen epea | Ez dago |
Beharrezko dokumentazioa | ESKAERA BERRIA: 1)Familia Ugariaren titulua lortzeko eskaera orria Gipuzkoako Foru Aldundian 2)NAN fotokopiak txartela daukaten familiako pertsona guztiena. (Europar batasunekoak ez diren atzerritarren kasuan, INE) 3)Familia Liburuaren kopia konpultsatua edo, bestela, jaiotzako agiriak. 4) Mendekotasun ekonomikoa egiaztatzen duen dokumentazioa (IRPF edo Ogasunaren ziurtagiria IRPF aitorpena aurkeztu beharrik ez duela dioena, nominak, INEMeko enplegu eskatzaile txartela...) seme-alaben aurreko ahaideena (18 urtetik gorakoak), tituluaren eskarian sartuak. 5)Adinaren araberako ikasketak egiten ari direla edo lanpostu bat lortzeko bidean daudela egiaztatzen duen dokumentazioa, 21 eta 25 urte bitarteko adina, biak barne, duten seme-alaben kasuan. 6)Minusbaliotasun ziurtagiria Gipuzkoako Foru Aldundiak emana (bere kasuan, berrikusi deneko data jasotzen duena) eta/edo ezintasun iraunkor absolutu edo baliaezintasun handia egiaztatzen duen dokumentazioa, egoera hori alegatzen den kasuetan. 7)Tutela, harrera iraunkor edo adopzio-aurreko egoera, alarguntasun, banatze edo dibortzio egoerak egiaztatzeko dokumentua, egoera hori alegatzen den kasuetan. 8) Banatze edo dibortzio kasuetan, hitzarmen arautzailea eta dagokion epaia aurkeztuko da, seme-alaben zaintza eta kustodia egiaztatzeko helburuarekin. Tituluaren barnean bizikide ez diren ondorengo ahaideak sartzea eskatzen bada, aurreko ahaideen adostasuna aurkeztu beharko da eta erabaki judiziala, non elikadura emateko obligazioa zehazten den. 9)Bizikidetza ziurtagiria. BERRITZEA: 1)Eskaera orria, Gizartekintzako eredu ofizialean. 2)Aurreko Famlia Ugaria titulua. 3)Beharrezko justifikazioa, egoera bereziak edo aldaketak, egongo balira, egiaztatuko dituena: minusbaliotasuna, estudiantea, mendekotasun ekonomikoa, alarguntasuna, bereizketa edo dibortzioa, tutela, harrera, etab. 4)Bizikidetza ziurtagiria. |
Lege-araudia | Ikus oharrak |
Tasen zenbatekoa | Dohain |
Tramitazio-epea | 15 egun |
Baldintzak | Ikus oharrak |
Web |
Oharrak
FAMILIA UGARIAREN KONTZEPTUA ETA BALDINTZAK:
Azaroaren 18ko 40/2003 Legearen arabera, Familia Ugariak babestekoa (E.A.O. zk. 277, 2003ko azaroaren 19koa), famlia ugaritzat hartzen da horrela osatutakoak:
- Aurreko bi ahaidetako batek hiru seme-alaba edo gehiago, elkarrenak ez badira ere.
- Aurreko ahaide bat edo biak bi seme-alabekin, elkarrenak ez badira ere, beti ere hauetako bat gutxienez ezindua denean edo lanerako ezindua denean.
- aurreko bi ahaide, biak ezinduak direnean, edo gurtxienez horietako batek %65eko ezintasuna edo handiagoa duenean edo lanerako ezinduta daudenean, bi seme-alabekin, elkarrenak izan ala ez.
- Aita alarguna edo ama alarguna bi seme-alabekin.
- aita edo ama bananduta edo dibortziatuta, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, elkarrenak izan ala ez, familia-unitate desberdinetan egon arren, beti ere haren mendekotasun ekonomikoan badaude, ezkontideen egoitzan bizi ez badira ere.
- Aita eta amaren aldetik bi senide edo gehiago umezurtzak tutelan, harreran edo zaintzan hartuak eta tutore, harreragile edo zaintzailearekin bizi direnak baina haren mende aurkitzen ez direnak.
- Aita eta amarik gabeko hiru anai-arreba edo gehiago, 18 urte baino gehiagokoak, edo bi anai-arreba baina horietako bat minusbaliatua, elkarrekin bizi eta beren artean mendekotasun ekonomikoa dutenean.
Aurreko ahaidetzat hartzen dira aita, ama edo biak elkarrekin, ezkontza-lotura bat dagoenean eta, bere kasuan, horietako baten ezkontidea. Aurreko ahaidearen parekotzat hartzen da, aurreko paragrafoan aipatutakoen faltan, seme-alaben tutela edo harrera familiar iraunkorra edo adopzio-aurrekoa beren kargu duten pertsonak, beti ere seme-alaba horiek haiekin eta haien bizkar bizi direnean.
Seme-alabatzat hartuko dira legez eratutako tutela edo harrera familiar iraunkorrean sartuta dauden pertsonak.
Seme-alabek bete behar dituzten baldintzak familia ugariaren egoera aitortu edo mantentzeko, ondorengoak dira:
- Ezkongabeak eta 21 urtetik beherakoak izatea, minusbaliatuak direnean edo lanerako ezinduak direnean izan ezik. Aipatu adin muga 25 urte arte luzatu ahal izango da ikasten ari bada.
- Aurreko ahaidearekin edo ahaideekin bizi (ikasketa, lana, osasuna eta abarrengatik behin behingoan bereizteak ez du bizikidetza hori hausten).
- Ekonomikoki aurreko ahaidearen edo ahaideen mende aurkitzea.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
FAMILIA UGARIA KARNETA:
Familia Ugariaren titulua edukitzea eskubidea ematen du Eusko Jaurlaritzak ematen duen FAMILIA UGARIA KARNETA edukitzeko. Familiako 10 urtetik gorako pertsona guztiek jasoko dute karnet hori postaz eta Euskadin erabili ahal izango da tituluaren ordez. Egiaztagiri bat da, tituluari berari lotua, zeinaren helburua den Familia Ugarientzako dauden abantailen erabilera erraztea. Karnet honen indarraldia amaitzen da Familia Ugariaren tituluaren indarraldia amaitzen den data berean. Karnetak telefono honetan eskatu ahal izango dira: 945 019392.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
ESKATZEKO TOKIA:
Titulua zuzenean (BEREHALAKO TRAMITAZIOA) eskatu ahal izango da hemen:
- GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO GIZARTE POLITIKARAKO DEPARTAMENDUA
Zarategi pasealekua, 99 - Txara eraikina 2
20015 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN
Telefonoa: 943 112688
- GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Gipuzkoa plaza, z/g
20004 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN
Telefonoa: 943 112111
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
LEGEZKO ARAUTEGI APLIKAGARRIA:
- Azaroaren 18ko 40/2003 Legea, Familia Ugariak Babestekoa (EAO 2003-11-19)
- Abenduaren 23ko 21/1986 Legea, 1987 urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. Hamahirugarren xedapen gehigarria, Familia Ugariaren kontzeptua zabaltzen duena. (EAO 1986/12/24)
- Abenduaren 30eko 42/1994 Legea, neurri fiskal, administratibo eta gizarte gaierakoa. Laugarren xedapen gehigarria, zeinaren bitartez zabaltzen den Familia Ugaria kontzeptua. (EAO 1994/12/31)
- Azaroaren 3ko 1801/1995 Errege Dekretua, zeinaren bitartez garatzen den abenduaren 30eko 42/1994 Legearen laugarren azken xedapena, neurri fiskal, administratibo eta gizarte gaierakoa. Laugarren xedapen gehigarria, zeinaren bitartez zabaltzen den Familia Ugaria kontzeptua (EAO 1995/11/04).
- Apirilaren 14ko 8/1998 Legea, Familia Ugaria kontzeptua zabaltzen duena (EAO 1998/04/15)
- Urtarrilaren 8ko 6/1999 Errege Dekretua, zeinaren bitartez, apirilaren 14ko 8/1998 Legea betez, azaroaren 3ko 1801/1995 Errege Dekretua aldatzen duena, Familia Ugaria kontzeptua zabaltzekoa (EAO 1999/02/04)
- Abenduaren 16ko 47/1999 Legea, zeinaren bitartez aldatzen den ekainaren 19ko 27/1971 Legeko 5. artikulua, Familia Ugariak Babestekoa (EAO 1999/12/17).
TRAMITAZIOA EGITEN DUEN UNITATEAK EDOZEIN ERATAKO DOKUMENTAZIO OSAGARRIA ESKATU AHAL IZANGO DU TRAMITEA EGOKI KUDEATU AHAL IZATEKO.
Erlazionatutako dokumentuak
- Eskaera orria [PDF]
- Impreso Solicitud [PDF]