EZKONTZAKO INSKRIPZIOA

Xedea Ezkontza zibila edo erlijiosoa inskribatzea
Erakundea REGISTRO CIVIL DE IRUN
Aurkezteko modua Erregistro Zibila / Justizia jauregia
Iparralde hiribidea, 9 IRUN Tel.: 943 020146 Faxa: 943 020140
Ordutegia Astel/Ostir: 9:00h -14:00h
Beharrezko dokumentazioa EZKONTZA ERLIJIOSOA

- Elizak eginiko ziurtagiria (Ezkontza ospatu den tokiko Erregistro Zibilean egingo da inskripzioa)
- Ezkontza judutarretan edo Espainiako Erakunde Erlijioso Ebanjelikoen Federazioak eginikoetan aurreko espediente bat egiten da eta ezkontzarako gaitasuna adierazten duen auto bat eginez amaitzen da. Ezkontza islamiko bat egiten bada, gomendatzen da tramite hau egitea baina ez da derrigorrezkoa. Espediente hau egin eta gero, ezkontza gauzatzeko sei hilabeteko epea dago.

EZKONTZA ZIBILA

- EPAITEGIAN egindako ezkontza: ezkontza zibila ospatu izanaren akta inskripzioa bera da eta Erregistro Zibileko arduradunak, ezkonduko den bikoteak, bi lekukok eta Idazkariak sinatuko dute.
- UDALETXEAN alkateak edo bere ordez zinegotziak egindako ezkontza: ezkontzako akta bidaliko da ezkontza ospatu den tokiko Erregistro Zibilera, eta Erregistro Zibila izango da inskripzioa egiten duena eta Familia-Liburua emango duena.
Web

Oharrak

TRAMITAZIOA EGITEN DUEN UNITATEAK DOKUMENTAZIO OSAGARRIA ESKATU AHAL IZANGO DU TRAMITEA EGOKI EGITEKO BEHARREZKOA BADA.

X