ERREGISTRO ZIBILAREN ZIURTAGIRIAK: JAIOTZA, HERIOTZA, EZKONTZA, BIZITZA-AGIRIA ETA EGOERA-AGIRIA

Xedea Jaiotza-agiria, heriotza-agiria, ezkontza-agiria, bizi-agiria eta egoera-agiria lortzea
Erakundea REGISTRO CIVIL DE IRUN
Aurkezteko modua Erregistro Zibila / Justizia jauregia
Iparralde hiribidea, 9 IRUN Tel.: 943 020146
Aurretiko hitzordua eskatu adierazitako telefonoan edo web loturan.
Ordutegia Astel/Ostir: 9:00h- 14:00h
Beharrezko dokumentazioa Eskaera egiteko aukera desberdinak daude (ikus oharrak).

-Erregistroan PERTSONALKI eskatzen diren JAIOTZA, HERIOTZA ETA EZKONTZA ziurtagirien kasuan, aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da:
- Ziurtagiria eskatzen duen pertsonaren NAN
- Familia-Liburua (liburua aurkezten ez bada eskari egilearen izena, abizenak eta jaiotza-eguna eta tokia ezagutu beharko dira)

-BIZI ETA EGOERA AGIRIAK lortzeko ezinbesteko baldintza da interesatua pertsonalki Erregistro Zibilera joatea NAN agiriarekiin eta, bere kasuan, Familia Liburuarekin. Interesatuak pertsonalki joan ezingo balu ezindua delako, beste pertsona batek joan ahal izango du, edonola ere agiri hau aurkeztuz:
+ Berriki egindako mediku-agiria (15 egun baino denbora gehiagoko mediku-agiriak ez dira onartuko) edo egoera hori egiaztatu dezaketen bestelako agiriak.
Web

Oharrak

JAIOTZA, HERIOTZA ETA EZKONTZA AGIRIAK (3 aukera):
-----------------------------------------------------------------
1.ON LINE
Justizia.NET, bere web orriaren bitartez, www.justizia.net. Jaiotza, ezkontza eta heriotza agiriak eskatzeko aukera ematen du eta adierazitako helbidean posta arruntetik jaso, batere kosturik gabe.

2.POSTA ARRUNTAREN BIDEZ
Erregistro Zibilera gutun bat bidal daiteke argi eta garbi adieraziz Ziurtagiria bidaliko zaionaren izena eta helbide postala, eta eskaeran ondorengo datuak adieraziko dira:
-Ziurtagiria eskatzen duenaren izena, abizenak eta jaiotza-eguna eta tokia.
-Ahal bada, jaiotza inskribatuta dagoen Familia-Liburuaren Liburukia eta Orrialdea zein diren adieraziko da.
-Jarrian, lortu nahi den ziurtagiri mota adieraziko da:
.Laburpena
.Literala
.NAN eskatzeko (ahal bada Familia-Liburua eta NAN jatorrizkoa aurkeztuz, edo eskari egilearen identitatea egiaztatzen duen beste agiri bat).
.Nazioartekoa
-Azkenik, harremanetarako telefono zenbaki bat utzi behar da, daturen bat argitu behar izatekotan lokalizatu ahal izateko.

3. PERTSONALKI
Pertsonalki Erregistroa joanda


*BIZI-AGIRIAK EDO BIZI ETA EGOERA AGIRIAK:
----------------------------------------------------
Interesatuak pertsonalki joan behar du Erregistro Zibilera adierazitako dokumentazioarekin.


TRAMITAZIOA EGITEN DUEN UNITATEAK DOKUMENTAZIO OSAGARRIA ESKATU AHAL IZANGO DU TRAMITEA EGOKI EGITEKO BEHARREZKOA BADA.

ARGIBIDE GEHIAGO GAI HONI LOTUTAKO WEB ORRIAN.

X