EAEko LAGUNTZAK ETXEBIZITZA BIRGAITZEKO + EIT (ITE) IKUSKAPEN SARIEN ORDAINKETARAKO LAGUNTZAK

Xedea PARTIKULARREK ETA BIZILAGUNEN KOMUNITATEAK EGITEN DITUZTEN BIRGAITZEKO OBREI LAGUNTZA EMATEA BIZIGARRITASUNA HOBETZEKO, EZINTASUNA DUTEN PERTSONEN SARBIDEA AHALBIDETZEKO ETA ENERGIA KONTSUMOA MURRIZTEKO.
Erakundea SERVICIO VASCO DE VIVIENDA - ETXEBIDE
Aurkezteko modua - ETXEBIDE - SERVICIO VASCO DE VIVIENDA. Andia kalea, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián (GIPUZKOA)
- HAZ (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) San Martzial karrika, 2 - 20304 Irun (GIPUZKOA)
Eskaera data Mugagabea
Eskabidearen epea Mugagabea
Ordutegia - ETXEBIDE Ordutegia: Astel/Ostir: 08:00h-20:00h - HAZ ordutegia: Astel/Ostir: 8:30h-14:00h eta 16:00h-19:00h; Larunbata: 9:30h-13:00h (uztail eta abuztuko arratsaldeetan eta larunbatetan itxita)
Beharrezko dokumentazioa IKUSI GAI HONI BURUZKO LOTURAZKO WEBA: "PROGRAMA DE AYUDAS"
Lege-araudia - 2006ko abenduaren 29ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko neurri finantzarioei buruzkoa.
- Orden de 23 de Noviembre de 2011. Modificación de la Orden.
Tasen zenbatekoa Ez dago
Baldintzak IKUS OHARRAK
Web

Oharrak

AURREKONTU BABESGARRIA:
Etxebizitza, lokal komertzial edo elementu komunetan eginiko jardueraren kostu erreala (+ EIT ikuskapenaren txostena idazteko kostua).
* EZ DA ONARTUKO LAGUNTZA ESKARIRIK EIT TXOSTENA IDAZTEKO KOSTUA ORDAINTZEKO SOILIK DENEAN, HAU DA, LAGUNTZA ESKARIAK ONARTUKO DIRA BIRGAITZEKO OBRA + EIT TXOSTENA IDAZTEKO KOSTUA DIREN KASUETAN.

BABESTUTAKO JARDUERAK:
- Egitura eta eraikuntza alorrean eraikina egokitzea, eta etxebizitza eta lokal komertzialen bizigarritasun baldintzak egokitzea.
- Etxebizitzak eta beren sarbideak egokitzea, indarrean dagoen arautegiaren arabera, ezintasun fisikoa duten pertsonentzat.
- Inguratzaile termikoan esku hartzea energia aurrezteko.
- Eraikinaren akabera orokorra eta etxebizitzak eraikuntza egokiaren oinarrietara egokitzea.

ONURADUNAK:
- Partikularrak
- Jabekideen komunitatea
- Lokalak etxebizitza babestu bilakatzea

ESKAINTZEN DIREN LAGUNTZAK
- Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak
- Mailegu kualifikatuak

LAGUNTZA MOTAK ETXEBIZITZA MOTAREN ARABERA:
- ETXEBIZITZA INTEGRATUA: Zonalde babestuko etxebizitzak, bere balio historikoagatik edo degradatutako zonalde batean dagoelako. (Argibide gehiago gaiari buruzko loturazko web orrian).
- ETXEBIZITZA ISOLATUA: Gainerako etxebizitzak (Argibide gehiago gaiari buruzko loturazko web orrian).


Informazio gehiago telefono hauetan: 012/945018000

X