EAEko IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROAN INSKRIBATZEA

Egoitza elektronikoan tramitatu
Xedea EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatzea edo inskripzioa kentzea
Erakundea DELEGACIÓN TERRITORIAL GIPUZKOA - DTO. EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
Aurkezteko modua - Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa. https://www.euskadi.eus/sede-electronica /
- Zuzenean Andia, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián - Aurretiko hitzorduakin 012 zenbakira deituta
Eskabidearen epea Mugagabea
Beharrezko dokumentazioa 1. Bikotekide bakoitzaren NANaren, Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren (AIZ) edo pasaportearen kopia, salbu eta bikotekide batek edo biek baimena eman badiote Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroari NANa edo AIZa egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko.

2. Bikotekide bakoitzaren bizi-agiria eta egoera-agiria, edo, atzerritarrak izanez gero, agintari eskudunak emandako agiri baliokidea.
Agiriak jatorrizkoa izan behar du. Halaber, inskripzio-eskaera aurkeztu den egunetik atzera hilabetetik beherako igorpen-data izan behar du, eskatzailea bertako nazionalitatea badu; eta hiru hilabetetik beherako igorpen-data, eskatzailea atzerritarra bada.

3. Bikotekideetariko batek, gutxienez, egiaztatu behar du Euskal Autonomia Erkidegoan duela auzotasun zibila. Egiaztapena modu desberdinetan egingo da, segun eta eskatzaileak nazionalitate espainola jaiotzetik duen edo atzerritarra izanik nazionalitate hori gerora hartu duen.

A. Jaiotzez nazionalitate espainola izanik EAEn bizi direnek agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
- 1.Aukera: Errolda-ziurtagiria, azken 10 urteetan jarraian EAEn bizi izan direla egiaztatzen duena, eta hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria; edo
- 2. Aukera: Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, non jaso behar baita beren borondatez Erregistro Zibilaren aurrean EAEko auzotasun zibila hartu duela, EAEn bi urte baino gehiago jarraian daramatelako bizitzen.

B. Jaiotzez nazionalitate espainola izanik EAEn bizi ez direnek agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
- 1.Aukera: Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, Euskal Autonomia Erkidegoko auzotasun zibila hartu dutela jasotzen duena; edo
- 2. Auekra: Errolda-ziurtagiria, EAEn 10 urtez jarraian bizi izan direla egiaztatzen duena, ondorengo errolda-ziurtagiriak gaur egun arte eta hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria.

C. Nazionalitate espainola hartu duten atzerritarrek hau egin behar dute:
- 1. Aukera: Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria aurkeztu, nazionalizatu diren unean Euskal Autonomia Erkidegoko auzotasun zibila hartu dutela jasotzen duena, edo
- 2. Aukera: Jaiotzez nazionalitate espainola dutenentzat adierazitako eran jokatu, baldin eta nazionalitatea lortu zuten unean beste auzotasun zibil bat aukeratu bazuten.

Edonola ere, ez dute balioko auzotasun zibila egiaztatzeko hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiriek, baldin eta inskribatzeko eskaera aurkeztu zenetik atzera hiru hilabetetik gorako igorpen-data badute, ezta errolda-ziurtagiriek ere, baldin eta inskribatzeko eskaera aurkeztu zenetik atzera hilabetetik gorako igorpen-data badute.

BIKOTEAREN HARREMAN EKONOMIKOAK
Borondatez, legeak eskatzen ez duenez, bikoteak itun edo hitzarmen arautzaile bat sinatuz arautu ahal izango du bere ekonomia- eta ondare-harremanen edukia. Ituna agiri publikoan (notarioaren aurrean) edo pribatuan egin ahal izango da, eta Izatezko Bikoteen Erregistroan sartuko da. Erregistroak itun pribatuaren hainbat eredu eskaintzen ditu, eta horien artean interesdunek aukera dezakete (ez da nahitaezkoa). Eusko Jaurlaritzaren webguneko formularioen atalean daude eskuragarri.(Ikus web-esteka)
Bikoteak erabakitzen duen guztietan aldatu ahal izango da ituna. Aldaketa bakoitza Erregistroan aurkeztu beharko da, bertan sartzeko.

Esanbidezko itunik ezean, lege honetan araututako izatezko bikoteen ekonomia- eta ondare-araubidea Kode Zibilean ezarritako ondasun-banantzearen araubidea izango da.

Eusko JAURLARITZAREN BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKEN SAILAREN WEBEAN XEDATUTAKO LEGEGINTZA ETA INPRIMAKIAK (ikus Web estekak).
Lege-araudia - Maiatzaren 7ko 2/2003 Legea, Izatezko Bikoteak arautzen dituena
- 155/2017 Dekretua, maiatzaren 16koa, EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroa arautzen duen Erregelamendua onartzen duena
Web

Oharrak

Bikoteko bi kideak Izatezko Bikoteen Erregistroko funtzionario arduradunaren aurrean agertuko dira, eta inskripzioa inskribatu edo ezeztatu nahi dutela adieraziko dute.

BALDINTZAK
Legeari heldu ahal izateko baldintzak:
- Biak adin nagusikoak edo adingabe emantzipatuak izatea.
- Biek gaitasun osoa izatea.
- Lerro zuzeneko odol-ahaidetasuneko edo adopzioko ahaideak ez izatea.
- Alboko bigarren mailako odol-ahaidetasunik ez izatea (anai-arrebak).
- Pertsona bietako bat ere ez egotea beste bati lotuta ezkontzaren edo izatezko bikotearen bidez.
- Bikoteko kideetako batek, gutxienez, euskal auzotasun zibila izan behar du.

EAEKO IZATEZKO BIKOTEEN ERREGISTROA
Intxaurrondo kalea 70 - 2.
20015 Donostia - Donostia
Tel.: 943 022 649

SIR KODEA: A16034215

Eusko JAURLARITZAREN BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKEN SAILAREN WEBEAN XEDATUTAKO LEGEGINTZA ETA INPRIMAKIAK (ikus Web estekak).

X